martes, 29 de mayo de 2018

TXANGOAN. 1953. DE EXCURSION


Argazkiak 65 urte ditu eta Segoviako La Granjan dago aterata. Unión Cerrajerako teknikari batzuk Segovia, Palencia eta Valladolidetik ibili ziren, bidai kulturalean, 1953ko maiatzaren amaieran. Hortxe ditugu, parkeko zaintzaileak lagunduta (ezkerreko kapeladuna, noski) argazkilariari begira. 

Argazkiko pertsonaien artean aurpegi ezagun ugari ditugu, gehienak - ez naiz denak esatera ausartzen- iraganeko pertsonaiak bihurtuta. Eta bitxia egin zaidana da taldean Clemente Lopez Cano biatorista agertzea. Ezkerreko fraidea dugu, txaketa argiduneko Patxi Lopez de Goikoetxea eta, uste dut, Valentin Izar de Lafuente  Arrasateko Viatorren Klerigoen garaiko zuzendariaren artean dagoena. Clemente 1960an heldu zen Arrasatera, biatoristen zuzendaritza hartzera.


ARGAZKIA ETA KOMENTARIIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

La fotografía tiene 65 años y está sacada en La Granja segoviana. Técnicos de Unión Cerrajera organizaron a finales de mayo de 1953 un viaje cultural por las provincias de Segovia, Palencia y Valladolid. Y ahí los tenemos, acompañados por el guarda del parque, el del sombrero de la izquierda, por supuesto.

Entre los personajes que aparecen hay muchas caras conocidas.  La mayoría de ellos forman parte ya de la historia de nuestro pueblo. Me ha llamado la atención que esté entre ellos el viatorista Clemente López Cano. Es el fraile de la izquierda, entre Patxi López de Goikoetxea, de chaqueta clara, y - creo- el director de los Clérigos de San Viator de la época Valentín Izar de Lafuente. Clemente llegó a Mondragón en 1960, cuando se hizo cargo de la dirección de los viatoristas.

martes, 22 de mayo de 2018

LUIS MANUEL MENDIZABAL PILOTARI ARRASATEARRA



Argazkia 1952koak dira, eta Bergarako frontoian daude aterata. Zer ospatzen ari zen? Protagonista, agian gutxien nabarmentzen den mutikoa genuen: Luis Manuel Mendizabal Letona, eskuetan pilotarako zesta daramana. Luis Manuelek 12 urte zituen, Arrasaten jaioa, Markinan bizi zen, aita Bizkaiko Udal hartako idazkaria baitzen. Eta Markinan, jakina, zestapuntako pilotari izan nahi zuela otu zitzaion. Horretarako zeukan herrian “Unibertsitate” ospetsua!

Argazkiko egun hartan Bergarara hurbildu zen Luis Manuel gaztetxoa, modalitateko erakuspen bat egitera eta Arrasatetik jende asko heldu zen frontoiraino. Besteak beste, bere sendiko kide asko eta lagunak. Hortxe ditugu, ezkerretik goiko ilaran: Jesus Letona, Periko Mendizabal, Patxi Mendizabal (pilotariaren aita), Joxe Letona, Balendin Letona, Balendin Carrillo. Aita ezik, besteak osabak. Eta gazteagoen artean: Anton Mendizabal, Carmelo Letona, Luis ManuelMendizabal -zestarekin- Jesus Mendizabal, Eduardo Letona eta Esteban Garay.
 
Partidu hartakoa ere da bigarren argazkia, behekoa. Luis Manuelek –eskuinekoa- Felipe Amutxastegirekin egin zuen bikotea, eta Jose Luis Mendiola "Lekeitxo" eta Juanmari Bengoa "Txino"ren contra aritu ziren. Arrasatearrak galdu egin zuen partidua.
 
Diodan, Luis Manuel Mendizabal zestako profesionala izan genuela eta Markinan ez ezik, Las Palmas eta La Habanako frontoietan ere aritu zen urtetan. Egun Berriatuan bizi da.


ARGAZKIAK: CARMELO LETONA ETA ITXARO MENDIZABAL
KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL
Ezkerretik, "Txino" Bengoa, Mendiola, Amutxastegi eta Mendizabal
Las fotos son de 1952 y están obtenidas en el frontón de Bergara. ¿Qué se celebraba? El protagonista era quien por su altura menos sobresale en la foto de arriba, Luis Manuel Mendizabal Letona, que lleva una cesta en sus manos. Luis Manuel era un chaval de 12 años que ya despuntaba en esa especialidad de pelota. Había nacido en Mondragón pero vivía en Markina, donde su padre ejercía de secretario municipal. Y, obviamente, viviendo en Markina tenía que jugar a cestapunta, que para eso tenían su famosa “Universidad” 

El frontón de Bergara se llenó aquel día de espectadores. En la foto Luis Manuel aparece rodeado de familiares y amigos que no se quisieron perder la oportunidad de aplaudir al chaval.  Ellos son, comenzando por la fila superior: Jesus Letona, Periko Mendizabal, Patxi Mendizabal (padre de Luis Mari), Joxe Letona, Valentín Letona, Valentín Carrillo. Salvo el padre, el resto son tíos del pelotari. Y entre los más jóvenes: Anton Mendizabal, Carmelo Letona, Luis Manuel Mendizabal, Jesus Mendizabal, Eduardo Letona y Esteban Garay.

La segunda foto también es de aquel día, y vemos a Luis Manuel- a la derecha- acompañado de Felipe Amutxastegi Estos jugaron contra José Luis Mendiola "Lekeitxo" y Juanmari Bengoa "Txino". Perdió el mondragonés.

Hay que decir que Luis Manuel Mendizabal fue pelotari profesional jugando no sólamente en Markina sino que dio el salto a lejanos frontones, entre otros, de Las Palmas y La Habana.  Hoy vive en Berriatua

martes, 15 de mayo de 2018

ROMEO GORRIA MINISTROA ARRASATEN. 1963



Atzo, maiatzaren 14, berrogeita hamabost urte eman ziren Jesus Romeo Gorria lan ministro espainiarra Arrasatera heldu zenetik, hemengo kooperatiba industrialei bisita bat egiteko. Zazpi urte zeramatzaten kooperatibek martxan eta ordurako euren ospea estatu osora zegoen zabalduta. Horregatik, ministroaren lehen bisita hark oihartzun handia izan zuen hemengo eta estatuko komunikabideetan. 

Ministroa ez zen bakarrik etorri. Manuel Valencia Remon Gipuzkoako gobernadore zibila, Antonio Epelde Diputazioako lehendakaria, Torkuato Fernandez Miranda Kooperazioaren Obra Sindikaleko burua, eta kargu publikotako zerrenda luze batek lagundu zion Arrasateraino. Herriko udal korporazioa zuten zain, Andres Bidaburu alkatearekin. Esan behar da Bidabururi ama hil zitzaiola bertan egunean eta hala ere presidentziako mahaian egon zen eserita. Horiezaz gain, Kooperatibetako zuzendariak, Eskola Profesionala eta Aprendizetako zuzendariak azaldu ziren, eta guztien buru zen Jose Maria Arizmendiarrieta.

Ulgorren Ekintza Aretoa bete egin zen Madrileko ordezkaritza hartzeko. Besteak beste, eta ohiko diskurtsoen ostean, ministroak diru kredituak  eman zizkien sei kooperatibari:

Ulgor: 478 bazkide, 6´150 milioi pezeta; Azkoitiko CAI: 68 bazkide, 3´4 milioi; Bergarako Industrias Mecánicas de Precisión: 31 bazkide, 1´5 milioi; Soraluzeko Talleres Soraluce: 75 bazkide, 3´750 milioi; Azkoitiko Izarraitz: 74 bazkide, 3´7 milioi; Arrasateko Talleres Arrasate: 53 bazkide, 2´65 milioi. 

Halaber, Lankide Aurrezki Kutxako zuzendari eta Eskola Politekniko berriaren sustapen batzordeburu zen Jose Mari Ormaetxeak plana azaldu zien hara bildutakoei. Egun hartakoa ere da, Alfonso Gorroñogoitiaren esaera ospetsua: “No somos rentistas, sino combatientes”

 ARGAZKIAK ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

Ayer,  14 de mayose cumplieron cincuenta y cinco años desde la visita del ministro de trabajo español Jesús Romeo Gorria al complejo industrial cooperativo de Mondragón. Estas llevaban no más de siete años funcionando y su fama había llegado a todos los rincones del estado. Es por ello que la visita del ministro y su séquito tuvo eco en la prensa estatal. 

El ministro no llegó solo sino que lo hizo acompañado de un largo plantel de cargos públicos. Alli estaban el gobernador civil de Gipuzkoa Manuel Valencia Remón, el presidente de la Diputación foral Antonio Epelde, el responsable de la Obra Sindical de Cooperación Torcuato Fernandez Miranda y otros. A todos ellos esperaba la corporación municipal en pleno, con el alcalde Andrés Bidaburu a la cabeza. Hay que resaltar que Bidaburu había perdido a su madre aquella misma mañana. No obstante, tomó asiento en la mesa presidencial. Además de los ediles, a la espera de la comitiva estaban los directores de las escuelas de Aprendices y Profesional. Y sobresaliendo entre todos Jose Maria Arizmendiarrieta.

El punto principal tuvo lugar en el Salón de Actos de Ulgor, donde además de los discursos de rigor, el ministro repartió seis créditos a otras tantas cooperativas:

Ulgor: 478 socios, 6´150 millones pesetas; CAI de Azkoitia: 68 socios, 3´4 millones; Industrias Mecánicas de Precisión de Bergara: 31 socios, 1´5 millones; Talleres Soraluce de Soraluze: 75 socios, 3´750 millones; Izarraitz de Azkoitia: 74 socios, 3´7 millones; Talleres Arrasate de Mondragón: 53 socios, 2´65 millones. 

El director de Caja Laboral Popular y, a la vez, de la Comisión Ejecutiva del Plan de Promoción de la Nueva Escuela Profesional, Jose Maria Ormaetxea, explicó los pormenores de aquél. Y es en ese día cuando Alfonso Gorroñogoitia dijo su famosa frase: “No somos rentistas, sino combatientes”

viernes, 11 de mayo de 2018

SAN ISIDROTAN FUTBOLEAN / POR SAN ISIDRO JUGANDO AL FUTBOL



Asteburu honetan San Isidro jaiak ospatuko dira Zigarrolan. Ondo pasatzeko asmoz, egitaraua bete egin dute antolatzaileek, urtero bezala. Gaurkoan omenezko keinu bat egin nahi diet duela 65 inguruko Zigarrolako gazte haiei, fraka motzean jarri zirenak. Helburua ondo ibiltzea
Argazkian:
Zutik, ezkerretik: Modesto “Arbe” Barrutiabengoa, Jose Migel  “Arruena” Egidazu, Esteban “Txoza” Otaduy, Javier “Antoña”, Lorenzo Narbaiza. 
Makurtuta: Patxiko “Valor” Madinabeitia, Patxiko “Arruena” , Luis Arregi, Benito Etxebarria, Julio “Txoza” Otaduy, Barrutia

Argazkiko guztiak Zigarrolakoak ditugu eta San Isidroko jaiengatik antolatutako partidua da. Futbol zelaia, esango nuke Iturripe zaharra izan daitekeela. Urtea? 1950-52 ingurua.

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

Este fin de semana se celebrarán en Zigarrola las fiestas de San Isidro. Los organizadores de las mismas han confeccionado un programa con el objetivo de pasarlo bien, como cada año. Con la foto de hoy quiero recordar a aquellos jóvenes de Zigarrola que hace sesenta y cinco años se vistieron de corto. Lo importante era pasárselo bien.

En la foto: 
De pie, de izquierda a derecha: Modesto “Arbe” Barrutiabengoa, Jose Migel  “Arruena” Egidazu, Esteban “Txoza” Otaduy, Javier “Antoña”, Lorenzo Narbaiza. 

Makurtuta: Patxiko “Valor” Madinabeitia, Patxiko “Arruena” , Luis Arregi, Benito Etxebarria, Julio “Txoza” Otaduy, Barrutia.

 Todos los componentes del equipo son de Zigarrola, por lo que es fácil pensar que se trataba de un partido celebrado el día de San Isidro. Yo diría que el campo podría ser el viejo Iturripe. ¿El año? Alrededor de 1950-52.

martes, 8 de mayo de 2018

ITURRIPE ZAHARRA. 1945. VIEJO ITURRIPE


Juventud Deportiva de Acción Católica (JDAC) elkartea 1941eko ekainaren 1.ean jaio zen herriko Ekintza Katolikoaren baitan,  eta , besteak beste, tokiko futbolaren kudeaketari ekin zion.   Aurreneko lehendakaria Jose Aiala izan zen. Gertatu zen 1943 urtean Maalako futbol zelai zaharra utzi behar izan zela, ELMAk bere hedapen industrialerako erosi baitzuen. Eta JDACtik beste toki baten bila hasi behar izan zuten. Iturripeko zelaietara jo zuten begia eta negoziazioei ekin zieten.

Gehienetan gertatzen den bezala, aurreneko aurrekontuetatik zifra handiagoetako beste batera heldu zen eta JDACk inkesta bat egin zuen 1945ean, herritarrak futbol zelaia nahi ote zuten ezagutzeko. Eta baiezkotan noraino zeuden prest euren diru ekarpenekin Iturripeko obrak finantzatzeko. Adibidez, terrenoaren erosketa 50.000 pezetatan zegoen iragarrita eta bikoiztu egin zen kostoa.


Argazkia, 1845eko maiatzekoa da, eta artean obrak amaitu gabe daude.  Iturripe zaharra 1945eko ekainaren 24an inauguratu zen.
 
ARGAZKIA: JOSE IGNAZIO ZAITEGI
KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

La entidad Juventud Deportiva de Acción Católica (JDAC) nació el 1 de junio de 1941, en el seno del movimiento Acción Católica y uno de sus objetivos era la gestión del movimiento futbolístico de la villa. Su primer presidente fue José Ayala. Sucedió que el hasta entonces campo de fútbol de Maala fue adquirido en 1943 por la empresa ELMA S.A para ampliación de sus actividades industriales. Y JDAC tuvo que buscar nuevo emplazamiento, poniendo los ojos en los terrenos de Iturripe, comenzando las negociaciones con sus propietarios.

Como suele suceder con mucha normalidad, los presupuestos iniciales no tuvieron nada que ver con los costos finales y, por ello, en 1945 JDAC realizó una encuesta a nivel local para conocer la opinión de los mondragoneses sobre el proyecto. Y en caso de verlo bien, saber hasta cuánto estarían dispuestos a ofrecer para la financiación. Como ejemplo, valga decir que el terreno estaba presupuestado en 50.000 pesetas y el precio final lo dobló.
 
La foto es de mayo de 1945, con las obras aún sin terminar. El viejo Iturripe se inauguró el 24 de junio de 1945.