Iokin Zaitegi etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Iokin Zaitegi etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

martxoa 30, 2026

ELIAS ASPIAZU OMENDUA - HOMENAJE A ELIAS ASPIAZU


 Elias Aspiazu "Txorten" arrasatearra oso maisu entzutetsua izan zen, XX. mendearen lehen erdialdean. 1952an jubilatu zen eta urte hartako martxoaren 2an ikasle ohi eta zenbait lagunek omenaldia egin zioten. Igande hartan, parrokiako ohiko mezaren ostean Udaletxera bildu ziren ekitaldi ofizialerako, eta bazkari batekin amaitu zen omenezko jaia.

Beheko argazkian ikusten dugu, eserita: Leandro Agirre Arrasateko alkate ordea, Elias Azpiazu, Jose Manuel Martinez Bergarako alkatea, Jose Luis Iñarra Arrasateko erretorea eta Juan Mari Zaitegi ikasle ohi eta, bere aldetik, baita maisu ere, gerra aurreko ikastolatik.

ARGAZKIAK: VALERIANO MARTINEZ eta JMVM

KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

El mondragonés Elías Aspiazu fue un maestro muy apreciado durante la primera mitad del siglo XX, ejerciendo, entre otros, en Mondragón y Bergara. Se jubiló en 1952 y el 2 de marzo de ese año antiguos alumnos y amigos arrasatearras le rindieron un homenaje. Aquel domingo, tras la habitual misa en la parroquia, se reunieron en el Ayuntamiento para el acto oficial, y la celebración finalizó con una comida.

En la foto inferior vemos sentados a, por la izquierda: Leandro Agirre teniente alcalde de Mondragón, Elías Aspiazu, José Manuel Martínez alcalde de Bergara, José Luis Iñarra párroco de la villa, y Juan Mari Zaitegi, exalumno y, por su parte, también maestro desde los tiempos de la ikastola de preguerra.


Beheko beste argazki honetan 1956an ikus dezakegu Elias Aspiazu, hain zuzen Iokin Zaitegi euskaltzale handiak 50 bete zituen egunean -1956an. Eskuinekoa Frantzisko Urrutia dugu. Biak Zaitegiren maisuak izan ziren herriko eskolan.

En la foto de abajo también aparece Elias Aspiazu, en 1956, precisamente el día en que el gran vascófilo Iokin Zaitegi cumplía 50 años. El de la derecha es el arrasatearra Francisco Urrutia, quien junto a Aspiazu fue maestro de Zaitegi en la escuela de la villa.



apirila 09, 2024

podcast. ARDANZA ALKATEA ZELA - SIENDO ALCALDE ARDANZA. podcast

 PODCAST

Atzo zendu zen Jose Antonio Ardanza, Arrasateko alkate ohia. Harreman sendoa izan nuen berarekin, herriko lehen agintari bezala (1979-83) eta Diputatu Nagusi eta Lehendakari izan zen urteetan. Gaurko bi argazkietan nire lehen bi liburuen aurkezpenean ikusten dugu Ardanza,

Goikoan, "Sebero Altube" liburua zen Udaletxeko pleno areoan aurkeztu genuena. Mahaian, goitik: Juan Antonio Garmendia, Jose Antonio Arana-Martija eta Patxi Altuna euskaltzainak, Ardanza alkatea, Aita Luis Villasante euskaltzainburua, Arantza Akizu Kultura zinegotzia eta ni. 1979ko abenduaren 6a zen.

Behekoan, berriz, "Iokin Zaitegi" biografiaren aurkezpenari dagokio. Eta liburuak sinatzen ari naizen bitartean, Ardanza alkateak bere sinadura eskatzen ari zaio Jesus Mari Leizaola Lehendakari zaharrari. Eskuineko behe aldean, bizkarra emanez, Juan San Martin, Euskaltzaindiko idazkaria.1981ko abenduaren 1ean izan zen.

ARGAZKIAK ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

Ayer falleció José Antonio Ardanza, exalcalde de Mondragón. Mantuve una buena relación con él, tanto como primera autoridad de la villa (1979-83) como durante los años en que ejerció de Diputado General y Lehendakari. En las dos fotos de hoy vemos a Ardanza en la presentación de mis primeros dos libros.

Arriba, se trataba de la biografía “Sebero Altube" que la dimos a conocer en el salón de plenos del Ayuntamiento. En la mesa, desde el ángulo superior: Juan Antonio Garmendia,  los académicos José Antonio Arana-Martija y Patxi Altuna, el alcalde Ardanza, Aita Luis Villasante presidente de Euskaltzaindia, la entonces concejala de Cultura Arantza Akizu, y yo. Era el 6 de diciembre de 1979.

La foto inferior corresponde a la presentación del libro "Iokin Zaitegi". Y mientras aparezco firmando libros, el alcalde de Ardanza pide su firma a Jesús María Leizaola el Lehendakari Zaharra. En el ángulo inferior derecho, de espaldas, el secretario de Euskaltzaindia Juan San Martín. Era el 1 de diciembre de 1981.


GEHIAGO

https://1949arrasate.blogspot.com/2019/12/sebero-altube-liburua-40-urte.html

https://1949arrasate.blogspot.com/2021/11/iokin-zaitegi-liburua-40-urte.html


maiatza 23, 2023

FRANTZISKO URRUTIA MAISUA - EL MAESTRO FRANCISCO URRUTIA

 

Frantzisko Urrutia Uribetxebarria atxabaltarra izan zen Arrasateko maisu bat, 1918an udal eskolarako izendapena lortu ondoren. irakasteko bere metodoengatik  garaikidea zuen  Arano bezain ospetsua izan ez bazen ere, ikasle ugari izan zituen. Haien artean, besteak beste, Iokin Zaitegi eta Juan Arana “Loramendi” egon ziren. Klaseak Udaletxeko areto batean ematen ziren.

1955eko maiatzaren 19an Urrutiaren gelatik igarotako hainbat lagunek omenaldi bat eskaini zioten. Eta argazkian – Unión Cerrajeraren bulegoetako eskaileretan aterata- maisu ohia inguratzen dute. Urrutia eserita dago, eta bere ezkerrean Jose Berezibar “Montxon” apaiz arrasatear eta ikasle ohia du. Bere eskuinean, berriz, Elias Azpiazu “Txorten” arrasatearra, Urrutiaren aurreko maisua.

Egun hartan, Frantzizko Gonzalez “Kiko”-k (bigarrena eskuinetik, zutik) antolatutako egutegiaren barruan,  Kontzezinoko elizan ohiko meza izan zen, eta jarraian Ekintza Katolikoaren Zentrora bildu ziren bazkarirako. 58 pezeta bazkaltiarreko ordainduta: zopa, legatza maionesarekin, txahal menestra, tarta izozkiarekin, kafe, zigarro purua eta likorra. Eta diskurtsoak etorri ziren gero… opariekin: Omega markako erlojua, Parker estilografika bat eta pergamino bat ikasleen sinadurekin. Bilerari jai giroa ipiniz, Kikok emanaldi artistiko bat eskaini zuen bere oholekin, eta Pedro Zumelaga, Jesus Axpe, Eusebio Arana ikasle izandakoek –ahotsekin- Arano ikasle ohia izan arren bere artea ekarri nahi izan zuen David Arzamendik pianoan lagunduta, egundoko erakustaldia egin zuten.

ARGAZKIAK ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

El atxabaltarra Francisco Urrutia Uribetxebarria fue maestro de Mondragón, tras obtener en 1918 el nombramiento para la escuela municipal. Aunque no fue tan famoso como su contemporáneo Arano, tuvo muchos alumnos atraídos por su método de enseñanza.  Entre ellos estuvieron, por ejemplo, dos grandes estrellas de la literatura vasca: Iokin Zaitegi y Juan Arana “Loramendi..Las clases se impartían en una sala del Ayuntamiento.

El 19 de mayo de 1955 los ex alumnos de Urrutia le ofrecieron un homenaje. Y en la foto, obtenida en las escaleras de las oficinas de Unión Cerrajera, los vemos rodeando a su antiguo maestro. Urrutia está sentado y a su izquierda  tiene a José Berezibar “Montxon”, cura arrasatearra y también ex alumno. A su derecha, el mondragonés Elias Azpiazu “Txorten”, maestro que había ocupado la cátedra antes que Urrutia.

Ese día, dentro del programa organizado por el famoso transportista local Francisco González “Kiko” (segundo por la derecha, de pie), se celebró la tradicional misa en la iglesia de la Concepción, y a continuación se reunió el grupo en el Centro de Acción Católica para la preceptiva comida. 58 pesetas por comensal: sopa, merluza con mayonesa, menestra de ternera, tarta con helado, café, cigarro puro y licor. Luego vinieron los discursos… con regalos como un reloj de la marca Omega, una estilográfica Parker y un pergamino con las firmas de los alumnos. Dentro del ambiente festivo de la reunión, Kiko ofreció una actuación artística con sus características tablillas,  y las voces de los antiguos alumnos Pedro Zumelaga, Jesús Axpe, Eusebio Arana, acompañados al piano por David Arzamendi - que si bien ex de Arano no quiso dejar de aportar su arte musical- ofrecieron un extraordinario recital.

Elias Azpiazu,  Iokin Zaitegi, eta Frantzisko Urrutia, 1956an



Argazki orijinala Alberto Loitiren eskuzabaltasunari zor diot.

abendua 18, 2022

ZAITEGI-ZEZIAGA SENDIA


 Zaitegi Zeziaga sendia daukagu argazkikoa, nire aitarena. Gurasoak Eusebio Zaitegi Ibarzabal eta Petra Zeziaga Sagasta ziren, 1890ean ezkonduta. Iokin Zaitegi euskaltzale handiaren osaba zen Eusebio. Petra, berriz, Oxina baserrian zuen sustraia eta Julian negozio ekintzailearen lehengusina genuen. Sendiak denda bat izan zuen orduko Resusta kalean, egun Iturriotz delakoan, nire izeko Trinidad eta Isabelek kudeatuta.

 Hortxe daude, zutik, ezkerretik: Trinidad, Esteban, Francisca, Dabid - nire aita-, Maritxu eta Isabel Zaitegi. Eserita, Eusebio aita, Petra ama, eta Juanita Zaitegi. 1935 inguruko argazkia da.

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSE IGNAZIO ZAITEGI

La fotografía recoge a la familia Zaitegi Zeziaga, la directa de mi padre. Los progenitores eran Eusebio Zaitegi Ibarzabal y Petra Zeziaga Sagasta, casados en 1890. Eusebio era  tío del gran vascófilo Iokin Zaitegi. Petra tenía sus raíces en el caserío Oxina y era prima del emprendedor local Julián Zeziaga. También la familia tuvo una tienda en la calle Resusta, hoy Iturriotz, regentada durante la mayor parte de la primera mitad del XX. por mis tías Trinidad e Isabel.

Aparecen de pie: Trinidad, Esteban, Francisca, David - mi padre-, Maritxu e Isabel Zaitegi. Sentados, Eusebio,  Petra,  y Juanita Zaitegi. Es foto de alrededor de 1935.

urtarrila 18, 2022

IOKIN ZAITEGIREN OHOREZ - HONRANDO A IOKIN ZAITEGI

Iokin Zaitegi erraldoi bat izan zen, euskal kulturaren erraldoi... eta Kixotea. Beraren gain argitaratu nuen liburua hilabete lehenago Arrasaten aurkeztu ondoren, Gasteizko Kultura Etxean egin genuen. Eta euskalgintzaren hiru pertsonalitate handik lagundu zidaten mahaian. Luxua: Koldo Mitxelena, Enrike Knörr eta Juan San Martin. 1982ko urtarrilaren 20an izan zen. Aretoa betetzen zuen entzuleez gain, Radio Vitoriak zuzenean eskaini zuen saioa.

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

Iokin Zaitegi fue un gigante, gigante de la cultura vasca… y un Quijote. Después de presentar un mes antes en Mondragón el libro que había publicado sobre él, lo hicimos en la Casa de Cultura de Vitoria-Gasteiz. Y tres personalidades punteras de la cultura vasca me acompañaron en la mesa. Un auténtico lujo: Koldo Mitxelena, Enrike Knörr y Juan San Martín. Era el 20 de enero de 1982.  El público llenó la sala y Radio Vitoria retransmitió la sesión en directo.


 Iokin Zaitegiri buruz gehiago:



azaroa 30, 2021

IOKIN ZAITEGI LIBURUA: 40 URTE

Bihar, Abenduak 1, berrogei urte beteko dira "Iokin Zaitegi" nire liburua aurkeztu nuenetik, Arrasateko udal osoko bilkuren aretoan. Iokinekin berarekin ekindako egitasmoa azkenik gorpuztu egiten zen, biografiatua bi urte lehenago hil ondoren.

Luxuzko mahaikideak izan nituen arratsalde hartan. Jesus Mari Leizaola Lehendakari zaharra, Juan San Martín euskaltzain eta liburuaren hitzaurregilea - zenbat zor diodan nik Juanitori!-   Jose Antonio Ardanza orduko alkate eta Lehendakari izango zena, eta Arantza Akizu, kultura zinegotzia.

Egun arrraroa izan zen 1981eko abenduaren 1, arratsaldeko lehen ordutik Arrasate osoa argindarrik gabe geratu baitzen eta ekitaldia bertan behera uzteko arriskuan egon ginen azken unera arte. Udal teknikoek argi-generadore bat martxan jarri zuten eta hari esker burutu ahal izan zen aurkezpena.

ARGAZKIAK ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

Mañana, 1 de diciembre, se cumplen cuarenta años de la presentación de mi libro "Iokin Zaitegi" en el salon de plenos del Ayuntamiento de Mondragón. El proyecto emprendido con el mismo Iokin por fin se hacía realidad, dos años después del fallecimiento del biografiado.

Tuve unos compañeros de mesa de verdadero lujo. El ex-Lehendakari Jesus María Leizaola, el académico de la lengua vasca y prologuista del libro Juan San Martín - ¡cuánto le debo yo al inolvidable Juanito!- José Antonio Ardanza, entonces alcalde de Mondragón y posterior Lehendakari, y Arantza Akizu, concejal de cultura.

Fue un día muy curioso ya que desde primeras horas de la tarde todo Mondragón quedó sin luz eléctrica. Tal es así que el acto estuvo a punto de ser suspendido. Al final - con el público llenando el salón-  los técnicos municipales pusieron en marcha un generador que hizo que se pudiera llevar a cabo la presentación.


 Lehendakari bat etorkizuneko beste bati sinatzen ari zaio liburrua 
Un lehendakari le firma el libro a otro que lo será.
Leizaola lehendakariari eskaintzen ari natzaio "Sebero Altube" (1979) nire aurreko liburuaren ale bat, Juan San Martinen begiradapean.
Entregando un ejemplar de mi anterior libro "Sebero Altube" (1979) al lehendakari Leizaola, junto a Juan San Martín.


iraila 10, 2019

IOKIN ZAITEGI EUSKALTZAINA

Iokin Zaitegi euskaltzale arrasatearraren argazki ineditoa da gaurkoa. 1974koa da - Zaitegi 68 urte bete berriak zituen- eta bi urte lehenago behin betiko herriratu zen Guatemalatik, apaiz lanetan ihardun ostean.  Euskaltzaindiaren kidea zenez gero, Akademiaren bileretara joaten zen... edo eramaten zuten. Argazkia beste arrasatear batek atera zion, bilerara eraman zuena, hain zuzen: Juanito Azkarate.


Bilera hura Urdazubin izan zen,  1974ko irailaren 14an. Euskaltzaindiaren ezohiko saioan Axular idazle historikoa omendu zen. Hainbat hitzaldiren ostean plaka bat jarri zen Axularen jaiotetxean. Ekitaldira hainbat euskaltzain eta nafar politiko agertu ziren. Hain justu, kotxe urdinaren ondoan, korbataz, Karlos Garaikoetxea dago, artean Nafarroako Merkatal Ganbarako zuzendari eta Herrialdeko Foru Kontseiluaren kidea zena.

ARGAZKIA: MAITE AZKARATE
KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

Fotografía inédita del gran vascófilo mondragonés Iokin Zaitegi. Fue obtenida en 1974 y Iokin tenía recién cumplidos los 68 años. Dos años habían transcurrido desde que regresó definitivamente a Mondragón de Guatemala, donde desarrollaba su labor sacerdotal. Era miembro de Euskaltzaindia y regularmente acudía -le llevaban- a las reuniones de la Academia. En aquella ocasión Zaitegi pidió ayuda para trasladarse a la localidad navarra a su gran amigo y paisano, también vascófilo, Juanito Azkarate.

La foto está tomada en Urdax el 14 de septiembre de 1974, y en aquella reunión de Euskaltzaindia se homenajeaba al histórico escritor euskaldun Axular. Tras los discursos de rigor , se descubrió una placa en la casa natal de aquél. Al acto acudieron académicos y políticos navarros. Y precisamente, tras Iokin y junto al coche azul se observa, de corbata, a Karlos Garaikoetxea, entonces director de la Cámara de Comercio de Navarra y miembro del Consejo Foral del territorio.

uztaila 10, 2018

IOKIN ZAITEGI. 1956

Iokin Zaitegik ez du inoiz bere jaioterria ahaztuko. Arrasaten jaio zen 1906ko uztailaren 26an eta bertan bizi izan zen 14 urte bete arte. Orduan Durangoko "iosulagunengana" (berak idazten zuen moduan) joan zen jesuita izateko asmoarekin. Penintsulatik atera zen 29 urterekin eta ez da itzuliko mende erdia egin arte. Hain zuzen, argazki hau egun hartakoa da. Bere senitarte eta lagunei bazkari bat eskani zien herriko jatetxe batean. Zaitegi ordurako euskal kulturako pertsonaia garrantzitsua da batez ere "Euzko Gogoa" aldizkariarekin egindako lan sakonarengatik.

Arrasatera itzuli zen bertan geratzeko asmoarekin. Baina egoera politikoa ez zuen aldekoa eta Miarritzera aldatu zen. Han ere denboraldi labur baten ondoren - zeukan diru guztia euskal kulturaren dibulgazioan gastatu ondoren- Ameriketara itzuli zen ostera, euskal gizartearekin desengainatuta.

Argazkian, bigarren lerroan eserita ageri zaigu Iokin. Bere eskuinean ama Frantziska dauka eta ezkerrean Iñarra parrokoa. 

ARGAZKIA: JOSE IGNAZIO ZAITEGI
KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

Zaitegi no olvidó jamás Mondragón, pueblo que le vio nacer el 26 de julio de 1906, y donde residió hasta los catorce años, edad en la que ingresó en el Convento de Jesuitas de Durango. Sale de la península a los veintinueve años y no volvió hasta cumplir el medio siglo. Precisamente la foto pertenece al día en que celebró sus 50 años, rodeado de familiares y amigos. Zaitegi ya era para entonces un elemento básico en la cultura vasca, sobre todo por su labor en la revista por él fundada "Euzko Gogoa"

Regresó a Mondragón con intencion de quedarse, pero el ambiente político no era el que deseaba y volvió a coger las maletas para establecerse en Biarritz. Por poco tiempo, ya que una vez gastada toda una fortuna en divulgación cultural vasca, se embarcó nuevamente para Guatemala, en cuya selva trató de aliviar mediante labor pastoral el desengaño que le causó la sociedad vasca. 

En la foto aparece Iokin en segunda fila. A su derecha tiene a su madre Francisca y a la izquierda al párroco Iñarra.


urria 04, 2012

GIRO EDERREAN // BUEN AMBIENTE


Iokin Zaitegi Arrasateko euskaltzale handiaren sendikoa naiz ni. Abizenak garbi mugatzen du kidetasuna, ezta?

Argazkia 1956ko uztailaren 26koa da. Zer gertatu zen egun horretan? Iokin etorri berria zen Ameriketatik eta bere berrogeita hamargarren urtebetetzea ospatu zuen. Beraren ondoan ama Frantziska, senide eta lagunak eduki nahi izan zituen. Eta parrokian Iokinek berak eskainitako meza entzun ondoren, Re-re jatetxean elkartu ziren denak.

Argazkikoak, ezkerretik eskuinera, David Zaitegi, Anton Azkoaga “Txamau”, Genaro Azkargorta, Txomin Azkargorta, arrasatear petoak, eta izkinatik begiratzen diguna Nemesio Etxaniz azkoitiarra da. Don Nemesio Iokinen oso laguna zen eta. Euskal idazlea genuen eta, besteak beste, euskal kantagintza berriaren piztaileetarikoa izan zen.

Argazkian ikus daitekeenez, kantu eta bertsotan aritu ziren bertaratutakoak, giro ederrean.

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSE IGNAZIO ZAITEGI

Soy familiar de Iokin Zaitegi, el gran vascófilo mondragonés. El apellido me delata,¿verdad?

La foto fue obtenida el 26 de julio de 1956. ¿Qué se celebró ese día? Iokin había regresado unos meses antes de América y quiso celebrar su quincuagésimo cumpleaños. Para ello reunió a su alrededor a su madre Francisca, sus familiares y amigos. Tras la misa que ofreció Iokin en la parroquia se reunieron a comer en el restaurante Re-re.

En la foto aparecen, de izquierda a derecha, David Zaitegi, Anton Azkoaga “Txamau”, Genaro Azkargorta, Txomin Azkargorta, mondragoneses de pro, y mirando a la cámara el sacerdote azkoitiarra Nemesio Etxaniz, gran amigo de Iokin y como éste escritor en lengua vasca. Don Nemesio fue uno de los impulsores de la nueva canción vasca.

Como se aprecia en la foto, la sobremesa no estuvo exenta de buen humor, cantos y versos.


Argazki orijinalaren ostean Foto Laso jartzen du / En el reverso de la foto original pone Foto Laso.