urria 04, 2012

GIRO EDERREAN // BUEN AMBIENTE


Iokin Zaitegi Arrasateko euskaltzale handiaren sendikoa naiz ni. Abizenak garbi mugatzen du kidetasuna, ezta?

Argazkia 1956ko uztailaren 26koa da. Zer gertatu zen egun horretan? Iokin etorri berria zen Ameriketatik eta bere berrogeita hamargarren urtebetetzea ospatu zuen. Beraren ondoan ama Frantziska, senide eta lagunak eduki nahi izan zituen. Eta parrokian Iokinek berak eskainitako meza entzun ondoren, Re-re jatetxean elkartu ziren denak.

Argazkikoak, ezkerretik eskuinera, David Zaitegi, Anton Azkoaga “Txamau”, Genaro Azkargorta, Txomin Azkargorta, arrasatear petoak, eta izkinatik begiratzen diguna Nemesio Etxaniz azkoitiarra da. Don Nemesio Iokinen oso laguna zen eta. Euskal idazlea genuen eta, besteak beste, euskal kantagintza berriaren piztaileetarikoa izan zen.

Argazkian ikus daitekeenez, kantu eta bertsotan aritu ziren bertaratutakoak, giro ederrean.

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSE IGNAZIO ZAITEGI

Soy familiar de Iokin Zaitegi, el gran vascófilo mondragonés. El apellido me delata,¿verdad?

La foto fue obtenida el 26 de julio de 1956. ¿Qué se celebró ese día? Iokin había regresado unos meses antes de América y quiso celebrar su quincuagésimo cumpleaños. Para ello reunió a su alrededor a su madre Francisca, sus familiares y amigos. Tras la misa que ofreció Iokin en la parroquia se reunieron a comer en el restaurante Re-re.

En la foto aparecen, de izquierda a derecha, David Zaitegi, Anton Azkoaga “Txamau”, Genaro Azkargorta, Txomin Azkargorta, mondragoneses de pro, y mirando a la cámara el sacerdote azkoitiarra Nemesio Etxaniz, gran amigo de Iokin y como éste escritor en lengua vasca. Don Nemesio fue uno de los impulsores de la nueva canción vasca.

Como se aprecia en la foto, la sobremesa no estuvo exenta de buen humor, cantos y versos.


Argazki orijinalaren ostean Foto Laso jartzen du / En el reverso de la foto original pone Foto Laso.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina