maiatza 23, 2023

FRANTZISKO URRUTIA MAISUA - EL MAESTRO FRANCISCO URRUTIA

 

Frantzisko Urrutia Uribetxebarria atxabaltarra izan zen Arrasateko maisu bat, 1918an udal eskolarako izendapena lortu ondoren. irakasteko bere metodoengatik  garaikidea zuen  Arano bezain ospetsua izan ez bazen ere, ikasle ugari izan zituen. Haien artean, besteak beste, Iokin Zaitegi eta Juan Arana “Loramendi” egon ziren. Klaseak Udaletxeko areto batean ematen ziren.

1955eko maiatzaren 19an Urrutiaren gelatik igarotako hainbat lagunek omenaldi bat eskaini zioten. Eta argazkian – Unión Cerrajeraren bulegoetako eskaileretan aterata- maisu ohia inguratzen dute. Urrutia eserita dago, eta bere ezkerrean Jose Berezibar “Montxon” apaiz arrasatear eta ikasle ohia du. Bere eskuinean, berriz, Elias Azpiazu “Txorten” arrasatearra, Urrutiaren aurreko maisua.

Egun hartan, Frantzizko Gonzalez “Kiko”-k (bigarrena eskuinetik, zutik) antolatutako egutegiaren barruan,  Kontzezinoko elizan ohiko meza izan zen, eta jarraian Ekintza Katolikoaren Zentrora bildu ziren bazkarirako. 58 pezeta bazkaltiarreko ordainduta: zopa, legatza maionesarekin, txahal menestra, tarta izozkiarekin, kafe, zigarro purua eta likorra. Eta diskurtsoak etorri ziren gero… opariekin: Omega markako erlojua, Parker estilografika bat eta pergamino bat ikasleen sinadurekin. Bilerari jai giroa ipiniz, Kikok emanaldi artistiko bat eskaini zuen bere oholekin, eta Pedro Zumelaga, Jesus Axpe, Eusebio Arana ikasle izandakoek –ahotsekin- Arano ikasle ohia izan arren bere artea ekarri nahi izan zuen David Arzamendik pianoan lagunduta, egundoko erakustaldia egin zuten.

ARGAZKIAK ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

El atxabaltarra Francisco Urrutia Uribetxebarria fue maestro de Mondragón, tras obtener en 1918 el nombramiento para la escuela municipal. Aunque no fue tan famoso como su contemporáneo Arano, tuvo muchos alumnos atraídos por su método de enseñanza.  Entre ellos estuvieron, por ejemplo, dos grandes estrellas de la literatura vasca: Iokin Zaitegi y Juan Arana “Loramendi..Las clases se impartían en una sala del Ayuntamiento.

El 19 de mayo de 1955 los ex alumnos de Urrutia le ofrecieron un homenaje. Y en la foto, obtenida en las escaleras de las oficinas de Unión Cerrajera, los vemos rodeando a su antiguo maestro. Urrutia está sentado y a su izquierda  tiene a José Berezibar “Montxon”, cura arrasatearra y también ex alumno. A su derecha, el mondragonés Elias Azpiazu “Txorten”, maestro que había ocupado la cátedra antes que Urrutia.

Ese día, dentro del programa organizado por el famoso transportista local Francisco González “Kiko” (segundo por la derecha, de pie), se celebró la tradicional misa en la iglesia de la Concepción, y a continuación se reunió el grupo en el Centro de Acción Católica para la preceptiva comida. 58 pesetas por comensal: sopa, merluza con mayonesa, menestra de ternera, tarta con helado, café, cigarro puro y licor. Luego vinieron los discursos… con regalos como un reloj de la marca Omega, una estilográfica Parker y un pergamino con las firmas de los alumnos. Dentro del ambiente festivo de la reunión, Kiko ofreció una actuación artística con sus características tablillas,  y las voces de los antiguos alumnos Pedro Zumelaga, Jesús Axpe, Eusebio Arana, acompañados al piano por David Arzamendi - que si bien ex de Arano no quiso dejar de aportar su arte musical- ofrecieron un extraordinario recital.

Elias Azpiazu,  Iokin Zaitegi, eta Frantzisko Urrutia, 1956an



Argazki orijinala Alberto Loitiren eskuzabaltasunari zor diot.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina