apirila 09, 2021

ARRASATE OTXOTEA. 1964

1964 urtea zen, eta Arrasateko musika zale eta abeslari on batzuek otxote bat osatu zuten. Argazkian agertzen dira, urte hartako abenduaren 20an, Gurea Zineman,  bertan burutu zen Otxote Lehiaketan.

Argazkikoak, ezkerretik: Jose Luis Loiti, Santi Altuna, Ismael Errasti, Jabier Zubizarreta, Rafael Garcia Trincado, Jose Mari Agirreurreta, Patxi Bustos eta, bizkarra ematen, Julian Llodio. Zortzi agertzen diren arren, taldea bederatzikoa zen, Garcia Trincadok ez baitzuen normalean abesten, bere lana taldea zuzentzea baitzen. Baina egun hartan, bederatzigarrenak,  Jesus Mari Iriarte, atzerrira joan behar izan zuen lana zela eta, ondorioz zuzendariak baxu ahotsa egin behar izan zuelarik.

Santo Tomas jaietako bezperetako saio hura Leintz Bailara eta Aramaio Ibarretako Lehiaketa moduan aurkeztu zen, eta lau talde aritu ziren: Arrasate Otxotea, Eskoriatza Otxotea, Aretxabaletako Alkar Otxotea, eta Gesalibar Otxotea. Azken hori, Karmelo Herizek zuzentzen zuen.

Lauek Tomas Luis de Victoriaren  “O vos omnes” obra abestu behar izan zuten eta, gainera, aukerako beste bi. Arrasatekoek “Crudo invierno” eta “Oh Pepita” interpretatu zituzten. Gurea Zinema bete egin zen eta Loiola Irratiak zuzenean erretransmititu zuen lehiaketa. Epai mahaiak lan handia izan zuen sailkapena erabakitzeko, eta azkenik honakoa izan zen epaia: Lehena, Arrasate Otxotea – 3.000 pezeta eta Garagorri garaikurra;  bigarrena Alkar Otxotea, 2.000 pezeta; hirugarrena Gesalibar Otxotea , 1.250 pezeta; eta laugarrena Eskoriatza, 750 pezeta.

Arrasate Otxoteak beste agerpen batzuk ere izan zituen bere ibilbidean, Arrasaten eta herritik kanpo ere.

 ARGAZKIA: ROSARITO ZEZIAGA

KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

Era 1964, y varios aficionados a la música y buenos cantantes de Mondragón formaron un otxote. Son los que aparecen retratados en el Concurso de Otxotes, que tuvo lugar en el Cine Gurea el 20 de diciembre de aquel año.

En la foto, de izquierda a derecha: José Luis Loiti, Santi Altuna, Ismael Errasti, Jabier Zubizarreta, Rafael García Trincado, José Mari Agirreurreta, Patxi Bustos y, de espaldas, Julián Llodio. Aunque aparecen ocho, el grupo lo formaban nueve, ya que García Trincado normalmente no cantaba, siendo su trabajo la dirección  del otxote. Pero ese día, el noveno, Jesús Mari Iriarte, tuvo que desplazarse al extranjero por motivos de trabajo, lo que provocó que el director tuviera que hacer la voz baja.

El encuentro en  vísperas de las fiestas de Santo Tomás se presentó como Concurso de Otxotes de los Valle de Léniz y Aramayona, con la participación de cuatro formaciones: Arrasate Otxotea, Eskoriatza Otxotea, Aretxabaletako Alkar Otxotea y Gesalibar Otxotea. Este último fue dirigido por Carmelo Heriz.

Los cuatro debían cantar como obligatoria la obra “O vos omnes” de Tomas Luis de Victoria y otras dos a libre elección. El Otxote Arrasate interpretó "Crudo invierno" y "Oh Pepita". El Cine Gurea se llenó y el concurso fue retransmitido en directo por Radio Loyola. El jurado no lo tuvo nada fácil, y finalmente el veredicto fue el siguiente: Primero, Arrasate Otxotea - 3.000 pesetas y trofeo Garagorri; segundo Alkar Otxotea, 2.000 pesetas; tercero Gesalibar Otxotea, 1.250 pesetas; y cuarto Eskoriatza, 750 pesetas.

El Otxote Arrasate tuvo otras actuaciones durante su carrera, tanto en Mondragón como fuera de la localidad.

Otxotearen konposaketa / Composición del Otxote

Zuzendaria/Director: Rafa Garcia Trincado; lehen tenoreak/primeros tenores: Jose Luis Loiti eta Santi Altuna; bigarren tenoreak/segundos tenores: Ismael Errasti eta Jabier Zubizarreta; baritonoak/barítonos: Jose Mari Agirreurreta eta Patxi Bustos; baxuak/bajos: Jesus Mari Iriarte eta Julian Llodio.

7 iruzkin:

  1. Gogoratzen naiz Arrasate Otxotearekin. Talde zoragarria zen. Abezlariak, denak ezagunak.

    ErantzunEzabatu
  2. Gure kuadrilako lagun batzuk bertan daude. Oso oso ona ziren abestzen.
    Giro polita zortu zen, garai ortan. 👍

    ErantzunEzabatu
  3. Gure kuadrilako lagun batzuk bertan daude. Oso oso ona ziren abestzen.
    Giro polita zortu zen, garai ortan. 👍

    ErantzunEzabatu
  4. Argazkikotik, Loitin oroipenak daukat, Toribio Aguirren bizi zenean, Kondekutik gertu, etxeko azken solairutik, leihotik, - zorutik, hobeto asanda - Aramaixo erreka aldera, abesten zuenean bere abots indartsu eta zoragarriaz, gure etxetik oso ondo entzuten zitzaion.
    Rafa Trincado, kontrabaxua jotzen ezagutu nuen.
    Arrasaten beti danik egon dira kantari onak.

    ErantzunEzabatu