Arrasateko Udal Musika Bandak itxura hau azaltzen zuen iragan mendeko laugarren hamarkadaren hastapenetan. Zuzendaria, erdian eskuan batuta daramana, Justo Munarriz zen. Urte haietan une latzak pairatzen ari ziren herrian, politiko, sozial eta ekonomikoki. 1934ko urriaren gertaera odoltsuak, langabezi tasa handia eta gizartearen zatiketa sakona, tradizionalista, abertzale, sozialista, errepublika zale erradikalak eta abarrekin... Gauzak serio zeuden.
Testuinguru hartan Bandako kide bat - Jose Lasa (laukian)- une zailak pasatzen ari zen eta bere kideek diru bilketa bat antolatu zuten Coliseo Bedia antzokian, 1935ko apirilaren 6an. Durangoko Cuadro Artístico Tavirak, beste emanaldi artistikorekin batera, oholtzara
eraman zuen Sorozabalen “Katiuska”. Saioa arratsaldeko 8´30etan hasi zen eta
ordu erdi bat lehenago Bandak kalejira egin zuen, arrasatearrak antzokira
joatera animatuz. Publikoak lokala bete egin zuen.
Arrasateko Udalak ere bere aletxoa jarri zuen, Lasaren kideen izenean Mariano Azkarate "Zelaitxo"k (eserita bigarrena ezkerretik) egindako eskariari jarraiki, ez baitzuen takilan batutakoaren gaineko %10eko zerga kobratu. Beraz, ekintza hartan behintzat Arrasateko herriak bat egin zuen bere seme batekin.
El Ayuntamiento de Mondragón también contribuyó al éxito económico ya que, haciendo suya la solicitud de Mariano Azkarate "Zelaitxo" (sentado, segundo por la izquierda) en nombre de todos los miembros de la Banda, no cobró el 10% de impuesto sobre la recaudación de taquilla. Por lo menos en aquella ocasión todo Mondragón aportó su granito en ayuda de uno de sus hijos.
Buen recuerdo, solo conozco a Zelaitxo.
ErantzunEzabatueskerrik asko, Abel, fiel lector.
EzabatuGarai hartan ere, naiz eta egoera zaila izan, ba zegoen herritarren artean solidaritatea.
ErantzunEzabatuGarai hartan baita, nere aita eta tio Felix (Angiozako itxua) Justo Munarriz-ekin musika ikastaroa izaten zuten. Tiok kontzertuak berarekin prestatzen zuen.
Eskerrik asko, Juan Bautista. Noizko zure aita eta osabaren gaineko erreportajerik?
EzabatuEgun on.
ErantzunEzabatuUste dot goiko lerroko mutikoa (ezkerretik hasita lehena) Josemari Lasagabaster "Bentxes" dela.
Aitor.
Eskerrik asko, Aitor!!!
EzabatuBandakoak ez ditut ezagutzen, baina hauei esker, 15/20 urte gerozkoei, bihotz-bihotzez eskerrak ematen diet, heuren igande kontzierto emanaldiaekin asko gozatu nuelako .
ErantzunEzabatuHalaxe da, Karmele!!! Mila-mila esker.
Ezabatu