ekaina 12, 2018

GORANTZ / HACIA ARRIBA

Gorantz doaz eraikin berriak. Biteri lorategiak historiako erreferente bilakatu dira, ahaztuak izateko kondenatuta, eta hiri paisaia hankaz gora ipintzen ari da, berriz ere. Garabiak garapenaren sinonimoa genituen ... eta baita ezkerreko behe aldean, Garibay eta Biteri Etorbideko gurutzean ageri den udaltzaina, bere kaso zuriaz jantzita. Sanjuanetan geundelako seinalea. 1972koetan.

Lehen lerroan, Biteriko aparkalekuan, barrakak eta baita "Butano"ko bankuen atze aldean ere. "Balanssé 2000" irakurtzen dugu kartel batean... duela berrogeita sei urte gure aurretik igaro zen etorkizunerako bidaia.Eta gu ezta ohartu ere!

ARGAZKIA: XABIER USOBIAGA
KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

Los edificios apuntan hacia el cielo. Los jardines de Viteri han desaparecido, y no dejan de ser un referente del pasado, condenado a olvidarse. El paisaje urbano va transformándose. Las grúas son sinónimo de progreso... junto al guardia urbano con su casco blanco que aparece en el rincón inferior izquierdo. Señal de que estábamos en fiestas de San Juan. De 1972.

En primer plano, barracas en el parking de Viteri, al igual que tras los bancos de "Butano". En un cartel se lee "Balanssé 2000"  ... un viaje al futuro, que pasó por delante de nosotros ahora hace cuarenta y seis años. Y nosotros ni enterarnos.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina