Arrasateko EAJ-k ikastola eta Gurea frontoia finantzatu zituen gerra aurrean. Adan de Yarza familiaren jarrera zabalari esker, abertzaleek aurrera egin ahal izan zuten bi errealitatea haren egonkortzean. Ekimena abertzaleek euren diruarekin ordaindu ahal izan zen, heren baten neurrian, gutxi gora behera, eta horretarako bonoak atera zituzten, zenbait alditan. OGETABOST L-KO (hogeita bost laurleko (pezeta)) adierazten zuen bono bakoitzak eta arrasatear mordo batek erosi zituen bonoak, herriko EAJren ondasunaren zati baten jabe bihurtuz. Frontoiaren kostua, 80.000 pezeta ingurukoa izan zen, eta zenbait mailegurekin estali ahal izan zen diferentzia.
Gero faxisten matxinada izan zen eta hura guztia zeharo izoztuta geratu zen. 1941an Juventud Deportiva Mondragon sortzean, elkarte hark hartu zuen bere gain lehendik ordaindu gabe zegoen zorra, 40.000 pezeta inguru. Eta frontoiaren titularitatea eskuratu zuen. Partidu haren galtzaileak bonoen erosleak gertatu ziren.
ARGAZKIAK: JOSE IGNAZIO ZAITEGI
KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL
Luego vino el levantamiento fascista y todo quedó congelado. Tras la creación de Juventud Deportiva Mondragón en 1941, esa asociación asumió la deuda pendiente de los préstamos, de alrededor de 40.000 pesetas. Y se hizo con la propiedad del frontón. Los perdedores de aquel partido fueron los obligacionistas.
Herri-harpidetzen bidez finantzatu ziren ekimen asko Euskal Herrian. Gaur egun, testuingurua desberdina da, eta finantzaketa-mota hori ez dago ohiko moduan.
ErantzunEzabatuEskerrik asko argitaratzeagatik.
eskerrak zuri, Juan Bautista!
EzabatuEuskal Herriko ekimen asko sortu izan dira herri-harpidetzei esker horren ondoren: Ikastolak, "Egin", "Egunkaria", "Gara", "Berria", elkarte asko...Estatuaren susmopean beti eta bere erasoen beldur. Gaur egun ere, herri-harpidetzei esker bizirik diraute asko eta asko.
ErantzunEzabatuModu horretan finantzatu zen Garibairen monumentuaren adibidea ekarriko nuke gogora: arrasatearrek bonoen bitartez finantzatu zuten obra hori 1960an eta Udal Gobernu "demokratiko" batek erabaki zuen horren eraizpena XXIgarren mendean, Herriarekin kontsultatu gabe, Biteri plazako "gasolinera" itsusiaren urbanizazio lanekin lotuta. Arrasateko ondasun arkitektoniko eta monumentalaren kontra burutu diren barrabeskerien beste adibide bat, arrasatearron otzantasuna aprobetxatuz.
Agur.
Eskerrik asko Aitor. Jakinaren gainean, gauekotasun eta alebosiarekin burututako delitua?
Ezabatu