maiatza 10, 2022

LURRERATZEA ERAIKITZEKO - DERRUMBAR PARA CONSTRUIR

 

Aurrerapen etengabeak hiri itxura bestelakotzen du gupidagabeki. 1991ko maiatzaren 3an atera zen goiko argazkia. Zutik zegoen artean Gurea zinea eta Eresi musika denda zabalik, bakoitzak aisialdiko bere sektorean lehen eta gero bat adierazi zutenak. Obretan zeuden orubean, 1928ko otsailetik hirurogeita hamarretakoen erdialdera arte ferixal lekua egon zen, hamabostero baserritarrez eta animaliez betetzen zena.

 Badira, ordea, elementuak oraindik zutik dirautenak.

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

El continuo desarrollo altera sin contemplaciones la fisonomía del pueblo. La foto fue obtenida el 3 de mayo de 1991. Seguía en pie el cine Gurea y en funcionamiento la tienda de música Eresi, los dos establecimientos que supusieron un antes y un después en sus respectivos sectores de ocio. En los terrenos en obras había tenido su emplazamiento desde febrero de 1928 hasta mediados de los setenta la feria quincenal de ganado, punto de encuentro de baserritarras.

Existen, sin embargo, elementos que aguantan.



1 iruzkin:

  1. Lan horiek hasi eta gutxira lurrak erortzen hasi ziren, hortik gorako etxebizitzak arriskuan jarriz. Eremu horretako azterketa geologiko egokia egin gabe zegoen eta txiripaz ez zen desastre handi bat gertatu. Egoera oso larria izan zen. Obrak asko luzatu eta garestitu ziren, promotore, udal arduradun eta etxebizitza berrien erosleen desesperazioa eraginez.

    ErantzunEzabatu