abendua 01, 2020

LANGILEEN ALDE. 1948 / EN FAVOR DE LOS TRABAJADORES. 1948




Historia ez da gaur hasten, ezta ikuspegi bakarreko historia idatzi nahi duenak jartzen duen unean ere. Beti dago iragan bat orainaren nondik norakoari zentzu emate diona. Gaurko argazkia 1948ko azaroaren 26an atera zen, Gasteizen, “Espainiako iparraldeko Mutualitate eta Montepioen Federazioa” osatu zen egunean. Argazkiak ez liguke ezertxo ere esango, bertan lau arrasatear agertu izan ez balira. 

Zer egiten zuten lau herritar haiek Gasteizen? Ba, ordurako Arrasaten martxan zeuden bi lan-mutualitateak ordezkatzen ari ziren. Hetruc – Hermandad de Trabajadores de Unión Cerrajera S.A- eta herriko gainerako enpresak biltzen zituen Hermandad Sanitaria San Juan Bautista. Eta hortxe agertzen zaizkigu lau mundrautarrak, langileen onuraren aldeko betebeharretan,

Lehen lerroan, bigarrena eskuinetik, Modesto Zulueta (Hetruc) eta laugarrena eskuinetik ere, David Arzamendi (Hetruc) Bigarren lerroan, bigarrena eskuinetik, Jose Inda (San Juan Bautista) eta hirugarrena Nikolas Uriarte (San Juan Bautista)

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL
 La historia no comienza hoy, ni tampoco en la fecha que le interesa a quien la escribe. Siempre hay un antes, que normalmente da sentido al presente de cada día. La fotografía de hoy está obtenida el 26 de noviembre de 1948, en las escalinatas de la escuela de Artes y Oficios de Vitoria-Gasteiz, donde aquel día se llevó a cabo la Asamblea constituyente de la Federación de Mutualidades y Montepíos del Norte de España. La foto no nos diría nada si no fuera porque en ella aparecen cuatro mondragoneses. !El 21% de los congregados eran paisanos¡

¿Y qué hacían aquellos cuatro arrasatearras en Vitoria? Pues, estaban representando a las para entonces realidades pujantes que eran las dos mutualidades laborales existentes en la villa. Hetruc (Hermandad de Trabajadores de Union Cerrajera S.A) y la Hermandad Sanitaria San Juan Bautista. Y ahí aparecen los cuatro mondragoneses, en representación de la masa trabajadora que les había elegido.

En primera fila, segundo por la derecha,  Modesto Zulueta (Hetruc) y el cuarto David Arzamendi (Hetruc) En la segunda fila, segundo por la derecha,  Jose Inda (San Juan Bautista) y el tercero Nikolas Uriarte (San Juan Bautista)

2 iruzkin:

  1. 1948ko urtea, nere jaiotzakoa. Gogoratzen naiz, Hetruc-a San Juan auzoan kokatuta zegoen, pelota lekuko urbileko etxe bebarruan. Zerrajerako Ekonomatua ere bertan zegoen. Argazkikoetatik David Arzamendi ezagutu nuen. Nere aitaren kintoa zen.
    Behin baino gehiagotan bertara joaten nintzen mutikotan agiri bila.
    San Juan Bautista Hermandadea berriz, Nafarroako Etorbidean zegoen kokatuta.

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Halaxe da Juan Bautista. Bigarren ermandadeak oraindik toki berean du bere egoitza. Izan zaitez osasuntsu!!

      Ezabatu