maiatza 28, 2024

podcast.ETXE TXIKIAK. 1924. CASAS PEQUEÑAS.podcast

  PODCAST


1924ko maiatza berde kolorez etorri zen Arrasatera, Maala aldetik.  Zenbait atzerapenen ostean Etxe Txikiak – edo Etxe Merkeak, esaten zitzaien bezala- eraikitzeari ekin baitzitzaion apirilaren amaieran. Etxebizitzen eskasia arazo larria zen herrian eta Union Cerrajerak bultzatutako ekimen hark arindu egingo zuen estutasuna. Albiste itxaropentsua, beraz.

Etxe txikien harira, Madrileko prentsa espezializatuak Unión Cerrajeraren etxaldearen gaineko aipamena egiten zuen. Bertan irakur zitekeen, enpresak Nafarroako Arteaga etxegile sonatuari enkargatu ziola 22 etxebizitza eraikitzea (gero 18 izan ziren), hasiera batean bat eta biko solairutakoak, 3.500 eta 6.000 pezetaren arteko aurrekontuarekin. Eta proiektuaren zuzendaritza Artetxe arkitektoari egokitu zitzaiola azaltzen zuen “La Construcción moderna” zeritzan  aldizkariak.

Esan behar da,  Primo de Riveraren diktadura garaian (1923-1930) “etxe merkeak” eraikitzeko kanpaina izan zela Espainiako  enpresetako langileentzat, Alemania, Austria eta europar beste lurralde batzuetan ematen zen modeloari jarraiki. Union Cerrajerak ere  erosi zituen terreno batzuk, Maalan, eta 18 etxe prestatu zituen. Errekurtsu murritzekin eraiki ziren arren, etxe haiek arrazoizko irizpide arkitektonikoekin diseinatu ziren, espazioari eta hirigintzari begiratuz. UCEM-ek estilo bat markatu zuen etxegintzan ere Arrasaten, oraindik ere – ehun urte beranduago- herriko hirigintzaren gaineko arduradunentzat eredu argigarria dena Ehun urte betetzen dira aurten, beraz, etxe haien eraikitze lanari ekin zitzaiola, eta hortxe daude, eredugarriak.

ARGAZKIA: ALBERTO LOITI

KOMENTARIOAK: KJOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

Procedente de Maala, mayo de 1924 llegó a Mondragón vestido de verde.  Después de varios retrasos, a finales de abril comenzó la construcción de las Casas Pequeñas -o Casas Baratas, como se las llamaba-. La escasez de vivienda era un grave problema en la localidad y esta iniciativa impulsada por Unión Cerrajera aliviaría el problema.

 En relación a las Casas Pequeñas, la prensa especializada de Madrid mencionó la decisión de Unión Cerrajera. Se podía leer que la empresa encargó al reconocido constructor navarro Arteaga la construcción de 22 casas (posteriormente fueron 18), inicialmente de una y dos plantas, con un presupuesto de entre 3.500 y 6.000 pesetas. Y la revista "La Construcción moderna" comentaba que la dirección del proyecto se ofreció al arquitecto Artetxe.

 Hay que decir que durante la dictadura de Primo de Rivera (1923-1930) hubo una campaña para construir "casas baratas" para los trabajadores de las empresas españolas, siguiendo el modelo que se daba en Alemania, Austria y otros territorios europeos. Unión Cerrajera compró un terreno en Maala y preparó 18 casas. Aunque fueron construidas con recursos limitados, esas casas fueron diseñadas con criterios arquitectónicos razonables, teniendo en cuenta el espacio y la planificación urbana. UCEM marcó un estilo en la construcción de viviendas en Mondragón, que sigue siendo, cien años después, un válido ejemplo para los responsables actuales del urbanismo local.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina