maiatza 07, 2024

duela ehun urte. SAN ISIDRO EGUNA 1924. Hace cien años

 

Oso argazki esanguratsua da: San Isidro jaia, 1924ko maiatzaren 15. Hau da, auzoko jaiak urtero ospatuko ziren erabaki eta bigarren edizioa betetzen ari ziren argazkikoak, urtebete lehenago - hain zuzen, auzoko eskolak inauguratzeko ekitaldian- San Isidro ospatzea erabaki ondoren. Zigarrolako gaztedia agertzen da argazkian. Eta astoaren lehen agerpen publikoa da argazkikoa.

Batzuk identifikatu ditugu: Martin Etxebarria (astoarekin) Albino Arabaolaza, Jesus Narbaiza, Emeteri Narbaiza, Jabier Zelaiaundi “Antoña”,  Maria Arregi, Marta Sagasta, Petra Garai “Makatz”, Paulo Arizabaleta, Bittor Gorosabal “Axerikua”, Maria Gorosabel,  Gregorio Arregi “Arruenekoa”, Barrutiabengoa “Arbe”…

Musakolatarrak euren jai propioen lehen urtemuga ospatzera prestatzen ari ziren eta maiatzaren 15eko goizeko 9etarako meza bat eratu zuten, San Juan Bautista parrokian. Artean eraiki gabe zegoen San Isidro eliza.  Goizeko hamaiketan, berriz, neska-mutikoentzako krossa izan zen, bi kilometrotan. Irabazlea Javier Gorosabel.

Eguerdian kontzertua iragarri zen, Bergarako “Laxaro” soinujolearekin. Eta gero bazkaria Oxiñako jatetxean. Andres Arregi “Kataide”k hartu zuen hitza eta eten egin behar izan zitzaion hitz jarioa, Zeleta eta Ezekiel bertsolariek ere txanda izan zezaten. Arratsaldeko 5etan, bestalde, bigarren kross lasterketa izan zen, hamazortzi urtetik gorakoentzat, eta Anastasio Garzia izan zen garailea.

Udal musika bandak eta soinujoleak alaitutako dantzaldia zegoen programan baina euria izan zen eta “Laxaro” bakarrik aritu zen, bere soinuarekin.

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

Se trata de una foto muy significativa,15 de mayo de 1924, San Isidro. Es decir, la segunda edición de las fiestas de Zigarrola, tras haberse decidido un año antes - con motivo de la inauguración de las escuelas del barrio-  celebrarlas  anualmente. Es la juventud del barrio la que aparece en la foto. Y es curioso que ya en aquella primera edición aparezca el burro, que se transformará en símbolo del barrio.

Hemos identificado algunos, Martin Etxebarria (con el burro) Albino Arabaolaza, Jesus Narbaiza, Emeteri Narbaiza, Jabier Zelaiaundi “Antoña”,  Maria Arregi, Marta Sagasta, Petra Garai “Makatz”, Paulo Arizabaleta, Bittor Gorosabal “Axerikua”, Maria Gorosabel,  Gregorio Arregi “Arruenekoa”, Barrutiabengoa “Arbe”…

Hace cien años, los vecinos de Zigarrola/Musakola se preparaban para celebrar el primer aniversario de sus propias fiestas y organizaron una misa para las 9 de la mañana del 15 de mayo, que tuvo lugar en la parroquia de San Juan Bautista. La iglesia de San Isidro aún no estaba ni en proyecto.  A las once de la mañana tuvo lugar una carrera de cross infantil, sobre dos kilómetros de recorrido. El ganador fue Javier Gorosabel.

A mediodía se ofreció el concierto del acordeonista bergaratarra "Laxaro". Y a continuación comida en el restaurante Oxiña. Andrés Arregi "Kataide" tomó la palabra y tuvo que cortársele el discurso, para que también tuvieran su turno los bertsolaris del barrio Zeleta y Ezequiel. A las cinco de la tarde, se disputó la segunda carrera de cross, para mayores de dieciocho años,  siendo el ganador Anastasio Garzia.

El programa incluía bailables amenizado por la banda municipal de música y el citado “Laxaro” pero llovió y sólo actuó el acordeonista.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina