uztaila 23, 2021

IGERITOKIAREN TALDE ERAGILEA / GRUPO PROPULSOR DE LA PISCINA

 

1948ko uztailaren 24an inauguratu zen Unión Cerrajera S.Aren igeritokia eta bere kirol esparrua. Ez dakit argazkia egun hartakoa den, baina argazkiko lagunek osatu zuten, Arrasateko gizarteari solaserako barruti bat eskaintzeko enpresaren asmoa errealitatea bilakatzen aritu zen taldea. Denak enpresaren enplegatuak ziren. 

Gaspar Ezkurraren zuzendaritzapean - eserita, erdian- hortxe ditugu Barrutia, Azkoaga, Gonzalez anaiak, Leibar, Iturbe, Arregi, Etxebarria, Agirre, Uriarte, Beitia, Barrena, Uribe Herrero, Agiriano...

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

El 24 de julio de 1948 se inauguró la piscina y todo el complejo deportivo de Unión Cerrajera S.A. No puedo especificar si la foto es de aquel día, pero lo que sí es claro es que quienes aparecen en la foto formaron el grupo que trabajó en hacer realidad el deseo de la empresa de ofrecer un espacio de solaz a la sociedad mondragonesa. Todos son empleados de la empresa.

Bajo la dirección de Gaspar Ezkurra - sentado, en el centro- ahí están ellos: Barrutia, Azkoaga, hermanos Gonzalez, Leibar, Iturbe, Arregi, Etxebarria, Agirre, Uriarte, Beitia, Barrena, Uribe, Herrero, Agiriano...

GEHIAGO IGERITOKIARI BURUZ - MÁS SOBRE LA PISCINA  

https://1949arrasate.blogspot.com/2013/07/duela-65-urte-inauguratu-zen-se.html

https://1949arrasate.blogspot.com/2014/09/oroitzapenetako-tranpolinetik-desde-el.html

https://1949arrasate.blogspot.com/2015/07/udan-igerilekura-en-verano-la-piscina.html

https://1949arrasate.blogspot.com/2016/06/carmelo-txapeldun.html

https://1949arrasate.blogspot.com/2020/07/50etako-tritoiak-los-tritones-de-los-50.html

https://txemax3.blogspot.com/2011/07/juanito-vega-arrasateko-igerilekuko.html

 

2 iruzkin:

  1. Ni jaio nintzen urtean inauguratu zen. Askoren inbidia. Gogoratzen dut UCMeko langileen semeok San Juanetan hasten zen denboraldirako txartela ateratzen genuela. Neskak ezin ziren sartu bañatzera (berdintasun eza). Gainerakoan, ondo antolatuta zegoen Vega eta Juanitorekin.

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Eskerrik asko Juan Bautista!! Garai politak guretzat eta ez hainbeste neskentzat. Uneko moralaren ondorioak.

      Ezabatu