urtarrila 02, 2023

podcast.ASTOA ESZENATEGIAN - EL BURRO EN EL ESCENARIO.podcast

 PODCAST

Tren geltokiko burua zen Manuel Diaz Guijarro oso antzerki zalea zen eta bere ingurura herriko gazte batzuk bildu zituen arte dramatikoan barrena abiarazteko. Ahalegin txikiak egin zituzten eszenategian, Gurea zineman batez ere, nahiz eta batzuk Enguidanos konpianiaren “Lope de Rueda” antzoki eramankorrean ere aritu ziren, hain zuzen Arrasate 1955ean bisitatzen ari zen antzerki talde horrek zenbait istripu eta galera ekonomiko izan zituelako herrian antolatutako haren aldeko kanpaina artistikoaren barruan.

Goiko argazkian, Elena Sagasta, Gregorio Etxabe, Anjel Landa, Manuel Diaz Guijarro eta Juani Ugarte… astoarekin eszenategian.

 ARGAZKIAK JUANI UGARTE

KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

Manuel Diaz Guijarro, entonces jefe de la estación de tren, era gran aficionado al teatro y reunió a su alrededor a algunos jóvenes del pueblo para iniciarlos en el arte dramático. Hicieron pequeñas apariciones en el escenario, sobre todo en el cine Gurea, aunque hubo quienes también actuaron en el teatro portátil “Lope de Rueda” de Enguidanos, la compañía de teatro que en 1955 visitó Mondragón, y que sufrió una serie de accidentes y pérdidas económicas, por lo que se organizó con artistas locales una campaña artística a favor de aquélla.

En la imagen superior, Elena Sagasta, Gregorio Etxabe, Angel Landa, Manuel Diaz Guijarro y Juani Ugarte… con el burro en el escenario.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina