martes, 24 de noviembre de 2015

IKURRINAREN AZPIAN / BAJO LA IKURRIÑA





Ideologia desberdinetako lagunak ginen orduan. Baina lagunak, e!  Orain, aldiz,  ideologiari dagokionez antzerako parecido ibiliko garelakoan nago, denboraren txilindroiak dena (edo gehiena) berdintzen baitu. 

Ezagutu al dituzu guztiak? Hiru txiki-txikitako ikaskideak: ezkerretik ni, Javi Ansoategi eta Juan José Saenz (laugarrena); eskuinean betiko adiskidea, Antonio del Campo; eta elastiko marradunekoa Xabier Arruti errezildarra, Arrasatera ikastolen loraldiarekin etorria. Egipe elkartean atera ginen argazkia. Eta laurogeietako hauteskunde egunen baten data hurbila zen.

Asmatuko al duzu zein alderdiri ematen zion bakoitzak botoa?

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSE IGNAZIO ZAITEGI

Eramos amigos de diferente ideología. Pero, sobre todo, amigos. Ahora, lo más seguro es que las diferencias ideológicas se hayan acortado, ya que el rodillo del tiempo no pasa en balde y todo (o casi todo) lo aplana.

¿Reconoces a los presentes? Tres eramos colegas desde la más tierna infancia: por la izquierda, yo, Javier Ansoategui y Juan José Sáenz (el cuarto); a la derecha un amigo de siempre, Antonio del Campo; y el del jersey a rayas Xabier Arruti, de Régil, llegado a Mondragón con el surgir de las ikastolas. Nos retratamos en la Sociedad Egipe, en fecha cercana a alguna de las votaciones de los ochenta.

¿Acertarás a decir a qué partido votábamos cada uno?

martes, 17 de noviembre de 2015

ABENDUAREN 22 DICIEMBRE




Badugu hitzordu berri bat. Abenduaren 22an, arratsaldeko 1etan, herriko Portaloian elkartuko gara, urriaren 17an Gasteizko Portaloian bazkaldu genuenok.

Zergatik? Jakina,  loteriaren "potoloa"  edukitzeagatik.  Zertarako? Elkarri zoriontzeko eta sariaren zati alikuota poltsikoratzeko. 
Beraz, badakizu. Ez bazara agertzen, zure zatiari uko egiten diozula  ulertuko da. Edo fede gutxikoa zarelaBerdin dena.
 ARGAZKIA: ANTOLATZAILEAK

Ya tenemos una nueva cita en el calendario. El 22 de diciembre a las 13 horas nos encontraremos en el Portalón mondragonés los que el 17 de octubre comimos en el Portalón gasteiztarra.
¿Por qué nos reuniremos? Por haber sido los ganadores del "gordo" de la lotería. ¿Para qué? Primeramente para felicitarnos mutuamente y luego para llevarnos al bolsillo la parte alícuota del premio.
Por lo tanto, ya lo sabes. Si no apareces se entenderá que es porque renuncias a tu parte. O porque tienes poca fé. Que da lo mismo.

martes, 10 de noviembre de 2015

DANTZARIAK. 1946. DANZARIS




Dantzariak. Horixe genituen neska-neskato hauek 1946an, Arrasateko kolore gris hartan alaitasun apur bat ipini guran. Egun hartan, taldeak bere artea eskaini zien herriko zenbait aitajaun-amandreri, udaletxean omenduak izan zirenak.

Goitik hasita, eta ezkerretik eskuinera: Arantza Zeziaga, Mari Tere Altuna, Tere Ortubay, Mertxe Aranburu, Ovidia Iriondo, Enkarna Arzamendi, Miren Uriarte, Nati Garmendia, Begoña Landa, Mari Tere Zarraoa, Nere Atxa, Mari Nieves Otaduy, Trini Kintana, Karmentxu Ubago,  Edurne Balerdi; lehen lerroan, eserita, Itziar Balerdi, Arantza Velez de Mendizabal.

Oraindik ere, horietako batzuk prest leudeke berriz ere herriko plazara ateratzeko, bizitzaren alaitasuna ez dutela galdu erakustearren.

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

Dantzaris. Eso eran aquellas chiquillas-chicas de 1946, tratando de poner con sus bailes un poco de color a aquel Mondragón gris de la posguerra. Aquel día ofrecieron su arte a un grupo de abuelos-abuelas, homenajeados en el Ayuntamiento de la villa.

De izquierda a derecha, comenzando por arriba: Arantza Zeziaga, Mari Tere Altuna, Tere Ortubay, Mertxe Aranburu, Ovidia Iriondo, Enkarna Arzamendi, Miren Uriarte, Nati Garmendia, Begoña Landa, Mari Tere Zarraoa, Nere Atxa, Mari Nieves Otaduy, Trini Kintana, Karmentxu Ubago,  Edurne Balerdi; en primer plano, sentadas, Itziar Balerdi, Arantza Velez de Mendizabal.

Todavía hoy, algunas de ellas estarían dispuestas a salir a la plaza a demostrarnos que no han perdido la alegría de vivir.

martes, 3 de noviembre de 2015

GEHIAGO GEHIAGO DA / MÁS ES MÁS




Xabier Usobiaga kintokideak oso argazki bilduma polita egin du, aurreko urteetan bezalaxe. Urriaren 17an Añana Gesaltza eta Gasteizera burututako bidaia ongi jasoa geratu da Xabierren erretratoetan. Eta berak gu guztion eskura jarri nahi ditu. Samur daukazue: pintxatu argakian eta jaitsi zure ordenadorera.
ARGAZKIAK: XABIER USOBIAGA

El compañero de quinta Xabier Usobiaga ha realizado una estupenda colección de fotos del pasado viaje el 17 de octubre a tierras alavesas, Salinas de Añana y Vitoria-Gasteiz. Ha inmortalizado con su cámara diversos momentos, que los pone a disposición de todos nosotros. Lo tienes fácil: pincha en la foto y bájala a tu ordenador o móvil.