martes, 28 de marzo de 2017

BIATORISTEN GOY ARGI


Biatoristen ikasgeletatik igaro ginenok ongi ezagutzen genuen lau orrialdetako asteroko albistari apaltxoa, jarduera izpirituala eta ikastetxeko bizimoduaren gaineko berriak eskaintzen zituena. GOY ARGI zuen izenburua, eta  Magdalena kaleko Goya Moldiztegian argitaratzen zen larunbatetan. Pribilegiatutzat hatzen genuen gure burua, baldin eta asteko azken ikas-eguneko arratsaldean Jose Azkareteren lantegira bidaltzen bagintuzten aldizkariaren bila.

Atze aldeko abisteak ziren gehien bat irakurtzen genituenak, han agertzen baitziren  gure etorkizun materialarekin erlazionatutakoak (izpiritualak geroko uzten genituen): azterketak, notak, igandeko zine egitaraua ...  

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

Los que pasamos por las aulas de los frailes viatoristas recordamos aquella hojita informativa semanal de cuatro páginas, que nos hacía partícipes de mensajes espirituales y otros no tanto, más relacionados con la vida colegial diaria. Se llamaba GOY ARGI y se imprimía los sábados en la imprenta Goya de la calle Magdalena. Me acuerdo que considerábamos un privilegio que a media tarde del último día escolar nos mandaran al taller gráfico de José Azkarate en busca de la revista.

Las noticias que más nos interesaban eran las de la contraportada, ya que allí podíamos informarnos sobre nuestro futuro material inmediato (el espiritual lo dejábamos para más tarde): exámenes, notas, cartelera del cine para el domingo etc.





martes, 21 de marzo de 2017

MESEDEETAKO MOJEKIN. 1948. CON LAS MONJAS DE LA MERCED



Mesedeetako eskoletan dago aterata argazkia, kalistroetan, 1948-49 ikasturtean, bertako ikaslerik gaztetxoenekin. Eta agertzen diren mutiko askori izen-abizena ipini ahal izan diot; oraindik, dena den, badira hutsuneak eta eskertzekoa izango litzateke denon artean haiek betetzea.


ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: IBAN BOLINAGA

La foto está obtenida en los "kalistros", con los alumnos más jovencitos de las monjas mercedarias. Era el curso de 1948-49. Y he podido identificar con nombre y apellido a muchos de los chavales que aparecen, pero aún quedan huecos por llenar. Sería de agradecer que entre todos fuéramos llenándolos.

Oharra /Nota: Bigarren argazkian izen gehiago (gorriz) jarri ditu Jose Luis Ezkurrak  / En la segunda foto ha aportado nombres (en rojo) José Luuis Ezkurra

martes, 14 de marzo de 2017

MONDRAGON C.F. TXAPELDUNORDEA



Debako Errotazar futbol zelaian jokatu zen 1967ko martxoaren 18an  Gipuzkoa mailaren Kostaldeko Lehendakari Sariaren  finala, Mondragon C.F eta Mutrikuko Burumendi taldeen artean. Arrasatearrek galdu egin zuten partidua, 3-1. Jende asko bildu zen futbol zelaira, batez ere futbolzale mutrikuarrak, eta norgehiagoketa amaitzean Gipuzkoako Futbol Federazioaren ordezkariak txapeldunordeko garaikurra eman zien arrasatearrei. 

Zutik: Luis Lopez “Bomba” entrenatzailea; Unamuno, Zubillaga, Kortabarria, Pagoaga, Balzategi, Uribe, Martin; Roa, delegatua. Makurtuta: Amozarrain, Isasti, Agirre, Azpiazu, Aguriondo, Mondragón. 

Berrogeita hamar urte eman dira partidu hartatik. Oraindik jokalari haietako batzuk prest leudeke zelaira ateratzeko.
ARGAZKIA: XABIER USOBIAGA
KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL
El 18 de marzo de 1967 se jugó en el campo de fútbol Errotazar de Deba la final guipuzcoana del Torneo Presidente, correspondiente a la zona Costa, entre el Mondragón C.F y el Burumendi de Mutriku. Los mondragoneses perdieron el partido por 3-1. Asistió numeroso público, sobre todo aficionados mutrikuarras, y al finalizar la contienda el delegado de la Federación Guipuzcoana de Fútbol entregó al equipo de Mondragón el trofeo de subcampeones. 

De pie: Luis Lopez “Bomba” entrenador; Unamuno, Zubillaga, Kortabarria, Pagoaga, Balzategi, Uribe, Martin; Roa, delegado. Agachados: Amozarrain, Isasti, Agirre, Azpiazu, Aguriondo, Mondragón. 

Han  transcurrido cincuenta años de aquel partido. Algunos de los protagonistas de la foto estarían todavía dispuestos a saltar al campo.

martes, 7 de marzo de 2017

HEGAZKINETIK / DESDE EL AVION

Hirurogei urte inguru dira argazki hau hartu zela. Ez zen oso normala garai hartan hegazki-argazkiak, baina hementxe dugu haietako bat. Ezagutu al dituzu inguruak?

Arrasateko industria-garapen azkarrean sartzear geunden. "Produzkioa-Produkzioa-Produkzioa" zen uneko labela eta industriak behar zituen beharginentzako etxeak ere eraiki behar ziren. San Andres auzoa prestatzen ari zen, argazkian ikus daitekeen bezala. Lehen planoan, behean, Escatu-Condesa enpresaren pabiloiak; errepidez bestaldean san Andres auzoaren lehen faseko etxeak, gero soloak, eta goiko errepidearen hemengo aldean Prriko "Arrasate" Mendizabalen okindegia, aintzinako urun fabrika.

Gero Munar auzoa, egin berria, Erguineko lehen etxeak, eta ezker aldean Iturripe futbol zelai zaharra. Hondoan, ezkerraldean, Uribarriko eliza, Santutxuarekin.


ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

Han transcurrido alrededor de sesenta años desde que se tomó esta foto. No era muy normal en la época las fotografías aéreas pero he aquí una de ellas. ¿Has reconocido los distintos lugares?

Estábamos en el comienzo del boom industrial de Mondragón de la segunda mitad del XX. La consigna del momento era "Producir, producir y producir" y, claro, se necesitaban viviendas para los trabajadores que absorbían las fábricas. Se estaba preparando el barrio de San Andrés, como nos lo muestra la foto. En primer plano, a este lado de la carretera, las instalaciones fabriles de Escatu-Condesa. Cruzando la carretera la primera fase del barrio San Andrés; más allá huertas y fincas; y a este lado de la carretera de arriba la panadería de Perico "Arrasate" Mendizabal, antigua fábrica de harinas.

Luego, a al derecha, Munar recién inaugurado, y las primeras casas de Ergüin. A la izquierda el viejo campo de fútbol de Iturripe. Al fondo a la izquierda, la iglesia de Uribarri, con Santutxu.