martes, 27 de junio de 2017

HURREN ARTE, SANJUANAK, HASTA LA PRÓXIMA

Aurtengo Sanjuanak joan dira eta iraganeko oroitzapen hutsak bilakatu zaizkigu, duela hirurogeita bi urtekoekin batera gogoaren ahapaletan bilduta. Bai, 1955ekoa da argazkia eta etxetik atera berriak ginen, ditugun soineko garbiei erreparatuz. 

Hortxe agertzen naiz, Biteri lorategiaren aurrean, Ferrerias kaleko nire auzokideekin: Juan Ignazio Pagoaga, niki marraduna; eta lehen lerroan, haren arreba Mariasun -koletaduna- eta Miren. Mireni eskutik heltzen diona Elias Errarte, "nafarra" pagoagatarren lehengusua.


ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: MARGA ZUBIA

Han pasado las fiestas de San Juan y para ahora ya forman parte del pasado, almacenadas para siempre en los anaqueles de la historia, como lo están las de hace ahora sesenta y dos años. La foto es de 1955, y a tenor de lo lustrosos que aparecemos, acabábamos  de salir de casa.

Ahí me tenéis, con el jardín de Viteri al fondo, acompañado de mis vecinos/as de la calle Ferrerías: Juan Ignacio Pagoaga, con niki de rayas; y en primera fila sus hermanas Mariasun -la de las coletas- y Miren. De la mano de ésta Elias Errarte, "navarro" y primo de los anteriores.

martes, 20 de junio de 2017

DANBORRADAK. 1961-62 TAMBORRADAS

Aurten berrogeita hamasei urte danborradak antolatzeari ekin zitzaiola Arrasaten. Modu apaltxo batez antolaturik egon arren, parrandarako eztandak neurri guztiak apurtu zituen eta arrakasta izugarria izan zuen.

Lehen argazkian, une haietako bi mundrautar eragingarri eta itxaropen bat: Raimundo Velez de Mendizabal eta Joxe Markiegi, eta Purita Arregi gaztea

Bigarren argazkian, 1962koa, urte hartako erregina - Kontxi Ugalde- damak, kantinerak eta banderaduna ageri dira. Baietz ezagutu! Eta zer esan mutikotxo bietaz?

ARGAZKIAk ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL   

Este año se cumplirán cincuenta y seis años desde que se celebró la primera tamborrada mondragonesa. Organizada de una forma muy sencilla, resultó toda una demostración de querérselo pasar bien.  El éxito fue espectacular, participando todo el pueblo.

En la primera foto, dos mondragoneses influyentes de la época y una esperanza: Raimundo Velez de Mendizabal y Joxe Markiegi, con la jovencita Purita Arregi.

En la foto inferior vemos a la reina - Kontxi Ugalde-, damas, cantineras y abanderada de la segunda tamborrada, en 1962. ¡A que sí las reconoces! ¿Y qué me dices de los niños?



martes, 13 de junio de 2017

ARRIETA-BEREZIBAR SENDIA URIBARRIN

L
Aspaldiko argazkia! Garbi asko da Uribarri auzoko Uribe baserrian daudela.Hondoan auzoko eliza.  Ni artean jaio gabe nengoen eta nire aita-ama - Sabin eta Juli-  Jose Ramon eta Luis Javier nire anaiekin ageri dira. Guapo-guapo, lauak. 

1948ko abuztuaren 28 zen eta egun hartan gure osaba Migel ezkondu zen.


ARGAZKIA ETA KOMENTARIOA: ELENA ARRIETA

¡Vaya pedazo de fotografía!  Está claro que se encuentran en las inmediaciones del caserío Uribe de Uribarri. Al fondo la iglesia. Yo aún no había nacido y mis padres - Sabin y Juli- aparecen junto a mis dos hermanos José Ramón y Luis Javier. ¡Qué guapos los cuatro! 

Era el 28 de agosto de 1948 y aquel día se casaba nuestro tío Miguel.

martes, 6 de junio de 2017

JUANJO HERRERO BOXEOLARIA


Izan zen garai bat boxeoa gustatzen zitzaidala, espektakulu bezala, noski. Nik uste dut Cassius Clay izan zela gure belaunaldiko askorengan kirol horretarako zaletasunaren hazia erein zuena. Egia da gehien bat telebistatik jarraitzen nituela norgehiagoketak, baina izan ziren bertatik bertara ikusteko eraman nindutenak. Zalantzarik gabe sonatuena izan zen Madrilen ikusi nuen Urtain-Goyo Peralta borrokaldia, 1971ko urriaren 8an, Arrasateko beste bi lagunekin batera joanda.

Izan ziren norgahiagoketa apalagoak ere. Eta gaurkoan herriko boxeolari bat ekarri nahi dut denon gogora: Juanjo Herrero "Juanjo", argazkian ezkerrekoa. Urtainek jendarteratutako afizio gogorrera Arrasateko mutil batzuk apuntatu ziren. Carabias, Galán, Velasco, Goñi, Gallastegi eta Herrero dira burura datozkidan izenak, Lolo Alvarez prestatzailearen aginduetara aritu zirenak. 1969 urtea zen.

Juanjo Herreroren urterik onena izan genuen hura, irailaren 27an Aretxabaletan Gipuzkoako Txapeldunaren titulua eskuratu baitzuen, pisu astunetan, azken hamalau urteetan jokatzen ez zena. Bere arerioa Hondarribiako Sarratea izan zen eta arrasatearrak puntuetara irabazi zion, hiru roundetan. Handik zenbait hilabetetara ostera ikusi nuen Juanjo boxeatzen, Donostiako Trinitate Plazan, eta oker ez banago Sarratearen kontrako errebantxan. Galdu egin zuen arrasatearrak eta handik gutxira agur esan zion boxeoari.

Dena den, gaurko argazkia ez dago aipatutako borroketan aterata, 1968ko Mutrikuko Malen jaietan baizik. Juanjoren arerioa ondarrutarra izan zen.


ARGAZKIA: XABIER USOBIAGA
KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

No niego que hubo una época en que me gustaba el boxeo, como espectáculo. Pienso que fue a través de Cassius Clay que a muchos jóvenes de entonces nos entró la afición por contemplar a dos personas pegándose en el cuadrilátero. Obviamente, la mayor parte de los combates los veíamos por la televisión, pero en mi caso hubo varios a los que asistí en persona. Seguramente el que más me impactó fue un Urtain-Goyo Peralta en el Palacio de Deportes de Madrid, el 8 de octubre de 1971, a donde me desplacé junto a dos amigos mondragoneses.

Pero hubo combates más modestos. Y quiero recordar a un boxeador mondragonés al que vi pelear en varias ocasiones. Se trata de Juanjo Herrero "Juanjo", a la izquierda de la fotografía. Intentando emular las hazañas del entonces Super-Urtain, una legión de jóvenes vascos se apuntaron a este deporte, y Mondragón no fue a la zaga en ese aspecto. Chavales como Carabias, Galán,Velasco, Goñi, Gallastegi y Herrero saltaron al ring, bajo la atenta mirada de su preparador Lolo Alvarez. Era el año 1969.

Sin duda fue el mejor año de Juanjo Herrero, ya que el 27 de septiembre se proclamó en Aretxabaleta Campeón de Gipuzkoa de los pesos pesados, título que no se disputaba desde hacía catorce años. Su contrincante fue el hondarribitarra Sarratea, a quien Juanjo ganó a los puntos en tres asaltos. De allí a unos meses volví a ver a Juanjo peleando en la plaza donostiarra de la Trinidad, creo que en revancha contra el mismo Sarratea. Perdió el mondragonés. Al poco, Herrero abandonó el boxeo.

De todos modos, hay que aclarar que la foto de arriba no pertenece a ningún combate de los señalados, sino a otro que aproximadamente un año antes llevó a Juanjo a enfrentarse en las fiestas de la Magdalena de Mutriku con un rival ondarrés.