martes, 25 de abril de 2017

FANI GARAY: 103 URTE



Idatzi dut inoiz ehun urte betetzen ari ziren lagunez. Baina aurreneko idazkia daukat, hain zuzen gaur bertan ehun eta hiru egiten dituen norbaiti buruzkoa. Efemeridea aprobetxatuz, Faniri eskaini nahi dizkiogu ondoko lerroak,  oroimen ikaragarri onari esker inoiz txoko honetarako daturen bat eskaini digun emakumeari.

Fani Garay Igartua gaurko protagonista 1914ko apirilaren 25ean jaio zen, Arrasaten. Gurasoak Klaudio eta Eugenia ziren.  Bikoteak zazpi seme-alaba izan zituen:  Fani – nagusia- Felix, Pedro, Martin, Asun, Iñaki eta Karmen. Aita etxegintzari dedikatua, Felix Likinianoren aitaren bazkidea zen eta biak Donostiara aldatu ziren Arrasatetik, bizitza egoitza eta lan esparrua bertan eraikiz. Fanik Gipuzkoako hiriburuan ikasi zuen Frantses Ikastetxean.

Berriz ere Arrasatera itzulita, 1936ko gerrak herrian harrapatu zuen sendia eta gertatu zen lehergailu batek hil egin zuela Klaudio. Eugenia alarguntsak lanean hasi behar izan zuen Unión Cerrajeran eta Faniri egokitu zitzaion etxeko eta anaia-arreben gaineko ardura. 

David Zaitegirekin ezkondu zen, 1937ko irairalen 29an, artean gerra bizi bizirik zegoela, eta hiru seme alaba izan zituzten: Alberto, Esther eta Jose Ignazio. Eta broma gaiztoa izan balitz bezala, 1959ko abenduaren 28an alargundu zen.

Fanik mendia izan du atsegin. Argazkian Urbian dago -  aurreko lerroko lehen emakumea eskuinetik- 1934 urtean eta egun hartan haraino Trini Ruiz de Alegria -lerro berdineko bigarren emakumea- adiskidearekin igo zen. Urbiako zelaian Eibarko lagun talde batekin topo egin eta argazkia egin zuten.

Fani ha sido una gran montañera. En la foto -primera a la derecha- en Urbía (1934) junto a su amiga Trini Ruiz de Alegría Otras grandes amigas de Fani fueron Tere Garmendia, Isabel  y Leo Ziardegi, Enkarna Elorza y, Cande Urzelay.


 


Argazkian Zaitegi-Garay sendi osoa 1958ko San Juan jaietan. Hurrengo urtean hilgo zen David. 

En la foto la familia Zaitegi-Garay en pleno, en fiestas de San Juan de 1958. El padre David moriría en 1959.




 ARGAZKIAK: JOSE IGNAZIO ZAITEGI
KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

 
He escrito en alguna ocasión sobre personas que celebraban el centenario de su nacimiento,pero es la primera vez que lo voy a hacer sobre alguien que cumple 103 años, y lo hace precisamente en el día de hoy. Valga la ocasión para desgranar algunos aspectos de la vida de esta mondragonesa que en más de una ocasión ha aportado con su prodigiosa memoria algún dato en este nuestro rincón. 

Fani Garay Igartua nació en Mondragón el 25 de abril de 1914. Sus padres fueron Claudio y Eugenia. La pareja tuvo siete hijos e hijas: :  Fani – la mayor- Felix, Pedro, Martin, Asun, Iñaki y Carmen. El padre se dedicaba a la construcción – era socio del padre de Félix Likiniano, y desplazaron el negocio a San Sebastián donde se establecieron ambas familias. Fani estudió en el Colegio Francés de la capital gipuzkoana. 

Vueltos a Mondragón, la mala suerte hizo que al estallar la guerra una bomba matara a Claudio, y Eugenia no tuvo otro remedio que ponerse a trabajar en Unión Cerrajera. Como consecuencia de ello Fani tuvo que hacerse cargo de sus hermanos y hermanas y del gobierno de la casa. 

Fani casó con David Zaitegi en plena guerra civil. Tuvieron tres hijos: Alberto, Esther y José Ignacio. Y como si de una broma pesada se tratara, enviudó el 28 de diciembre de 1959.


Arrasateko  talde bat Gernikako Arbolan, 1935ean. Han zegoen Fani, abertzale bere ideietan. Luzio Markaideren eskuin aldean dago eserita, bigarren lerroan.

Un grupo del batzoki mondragonés visitando en 1935 el Árbol de Gernika. Fani está entre ellos, sentada a la derecha de Lucio Markaide, en segunda fila.



Garay-Igartua sendiaren ospakizun bat. Pedro - bigarrena eskuinetik- Argentinatik etorri zen bisitan eta Eugeni amandrearen ondora bildu ziren: Fani eta Karmen; Iñaki, Felix, Pedro eta Martin. Asun, Sergio Mendozarekin ezkonduta, Guinean bizi zen.

Pedro - segundo por la derecha- había llegado de visita de  Argentina a donde emigró, y la familia Garay-Igartua se reune alrededor de  Eugeni para celebrarlo. Ahí están: Fani y Cármen, Iñaki, Félix, Pedro y Martín. Falta Asun , casada con Sergio Mendoza, viviendo en Guinea.



Fani erdian, Arrasateko lagun jator batzuekin, txango batean. Horien artetik, nabarmendu Juli Berezibar "Salturri" -eskuineko emakumea- ere ehun urteduna dela.

Fani en medio, junto a un grupo de castizos mondragoneses. De entre ellos, destacar que Juli Berezibar "Salturri" -primera por la derecha- también es centenaria.


Lerro hauetatik, zorionak Fani. Ondo bizi!
Desde este rincón, felicidades Fani. A vivir.
 

martes, 18 de abril de 2017

UNION CERRAJERA S.A 1955

Ziurrenik, Unión Cerrajera S.Aren ama izaera ez zen izango Escuela de Aprendices-ik gabe. Aprendizak. Arrasate eta ingurua industrializatzen lagundu zuen eskola 1939an sortu zen, enpresaren Administrazio Kontseilu buru zen Ricardo Orejaren ekimenez. Hogei urtez egundoko lan bikaina egin zuen herriko gaztediaren prestakuntza profesionalean. Hirurogeietatik eta 1972an itxi arte tekniko kualifikatuen mintegi bat izan zen; horietako askok, soldadutza egin ondoren, inguru geografiko filosofia desberdineko enpresetan aurkitzen zuten lan postua.

Argazkia ekialdeko atetik dago aterata, lantegi barrura sartzen zen trenbidea ikus daitekeelarik.  Hondoan, ezker aldean, Eskola daukagu, inguru hartatik gaur egun zutik dirauen bakarra. Aprendizen eskola 1974ra Arrasate Musical-i utzi zion Unión Cerrajerak, musika irakaskuntzarako. Laster, herriaren oroimenetik jatorrizko deitura ere desagertuko da.


ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

Seguramente no habría sido total el carácter de Ama Cerrajera sin su Escuela de Aprendices. El centro que ayudó de manera total a la industrialización de Mondragón y su entorno se creó en 1939 por iniciativa de Ricardo Oreja, entonces presidente del Consejo de Administración de Unión Cerrajera S.A. Y durante veinte años su actividad en aras de la formación profesional de parte de la juventud mondragonesa fue frenética. A partir de los años sesenta y hasta su cierre definitivo en 1972 fue semillero de técnicos que, tras cumplir el servicio militar, buscaban su puesto de trabajo en empresas de diferente filosofía, cercanas geográficamente.

En la foto - obtenida desde la puerta de acceso del tren hasta los almacenes de cerrajería, a la derecha- observamos el edificio de la Escuela de Aprendices, único de todo el entorno que aún queda en pie, y que en 1974 fue cedido por la empresa a Arrasate Musical para sus actividades. Dentro de poco, desaparecerá hasta el recuerdo de su original denominación.

martes, 11 de abril de 2017

ASTE SANTUA. 1957

Hirurogei urte eman dira argazki hau hartu zenetik. 1957ko Aste Santua zen, ostegun santua hain zuzen, eta prozesioa Biteriko lorategitik Portaloirantz dator. Eta argazki gehienek - guztiak ez esatearren- eskaintzen duten estanpa historiko interesgarria agertzen zaigu bertan. Ohiturak aldatzen joan diren neurrian iraganeko irudi batzuk ezin dira ulertu uneko zirkunstantziak gogoan eduki gabe.

Argazkia bere osotasunean aztertu behar da. Horrela bakarrik antzeman daiteke zeremonia erritual horretan inplikatuta zeuden gizarte maila desberdinen papera. Noski, hori posible da baldin eta argazkiko pertsonaiak ezagutzen badira eta, bizitzaren legea, horretan abantaila daukagu aro hura bizi genuenok. 

 ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

Han transcurrido sesenta años desde que se tomó esta foto. Se trata de la Semana Santa de 1957, más concretamente del Jueves Santo, y la procesión viene del jardín de Viteri hacia el Portalón. Como en la mayoría de las fotografías - por no decir en todas- se nos ofrece una estampa histórica muy interesante. A medida que las costumbres cambian las imágenes del pasado pasan a ser inimaginables sin tener en cuenta las circunstancias de cada época.

La foto hay que analizarla en su totalidad. Sólamente así se logrará captar el papel que los distintos sectores sociales jugaban en este tipo de ceremonias religiosas. Claro que, también es cierto, hay que distinguir y reconocer a los personajes que toman parte en la procesión. Y en esa labor tenemos ventaja, ley de vida, quienes vivimos la época.

Arrasateko Aste Santuari buruz gehiago / Más sobre la Semana Santa mondragonesa

jueves, 6 de abril de 2017

JOSE MARI NARBAIZA, BETI ARTE


Oso albiste ilunak astindu gintuen atzo asteazken iluntzean. Jose Mari Narbaiza gure kintokide eta gainera laguna hil berri zen. Hitz guztiak soberan daude oinazearen aurrean eta horixe bera gertatzen da kasu honetan, areagotuta, ahal dela.

Zurea ere zen txoko honetatik, Jose Mari, Beti Arte. Argazkian eskaintzen ari zatzaizkigun agurra betiko izango da gurekin.

Una muy triste noticia nos conmovió ayer miércoles tarde. Nuestro quinto y además amigo Jose Mari Narvaiza acababa de fallecer, de forma repentina. Si ante la muerte todas las palabras son baldías, en este caso lo son más, si cabe.

Desde este txoko, que era el tuyo, Jose Mari, Hasta siempre. El saludo que nos estás dedicando en la fotografía permanecerá en nosotros, siempre.





martes, 4 de abril de 2017

UCEAtik REAL MADRIDera / DEL UCEA AL REAL MADRID


Iturripe berrian dago taldetxoa. Baliteke 1963-64 ikasturtekoa. Fernando Azpiazu, Jose Ignazio Zaitegi, Javier Larrauri, Javier Galindo eta Juan Luis Ezkurra. Galindo ezik gainerakoak ikaskideak ziren biatoristetan.

Ikusten denez, eguneko izarra Larrauri genuen. Oso futbolari ona izan zen. Arrasateko UCEAtik salto ikaragarria egin zuen Real Madridek fitxatu zuenean. Profesional moduan Castellon, Cultural Leonesa, Cadiz, Osasuna eta Calvo Sotelon aritu zen. 1976an erretiratu zen futboletik.


ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSE IGNAZIO ZAITEGI 

El grupito está en el nuevo Iturripe, muy probablemente en el comienzo de la temporada 1963-64. Fernando Azpiazu, Jose Ignazio Zaitegi, Javier Larrauri, Javier Galindo y Juan Luis Ezkurra. Excepto Galindo, los otros cuatro eran compañeros de clase en los frailes viatoristas.

Está claro que la estrella del día era Larrauri. Fue un magnífico futbolista. Del UCEA mondragonés dió el salto al Real Madrid. Su vida profesional la llevó a cabo en el Castellon, Cultural Leonesa, Cadiz, Osasuna y Calvo Sotelo, donde se retiró del fútbol en el año 1976.