martes, 11 de abril de 2017

ASTE SANTUA. 1957

Hirurogei urte eman dira argazki hau hartu zenetik. 1957ko Aste Santua zen, ostegun santua hain zuzen, eta prozesioa Biteriko lorategitik Portaloirantz dator. Eta argazki gehienek - guztiak ez esatearren- eskaintzen duten estanpa historiko interesgarria agertzen zaigu bertan. Ohiturak aldatzen joan diren neurrian iraganeko irudi batzuk ezin dira ulertu uneko zirkunstantziak gogoan eduki gabe.

Argazkia bere osotasunean aztertu behar da. Horrela bakarrik antzeman daiteke zeremonia erritual horretan inplikatuta zeuden gizarte maila desberdinen papera. Noski, hori posible da baldin eta argazkiko pertsonaiak ezagutzen badira eta, bizitzaren legea, horretan abantaila daukagu aro hura bizi genuenok. 

 ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

Han transcurrido sesenta años desde que se tomó esta foto. Se trata de la Semana Santa de 1957, más concretamente del Jueves Santo, y la procesión viene del jardín de Viteri hacia el Portalón. Como en la mayoría de las fotografías - por no decir en todas- se nos ofrece una estampa histórica muy interesante. A medida que las costumbres cambian las imágenes del pasado pasan a ser inimaginables sin tener en cuenta las circunstancias de cada época.

La foto hay que analizarla en su totalidad. Sólamente así se logrará captar el papel que los distintos sectores sociales jugaban en este tipo de ceremonias religiosas. Claro que, también es cierto, hay que distinguir y reconocer a los personajes que toman parte en la procesión. Y en esa labor tenemos ventaja, ley de vida, quienes vivimos la época.

Arrasateko Aste Santuari buruz gehiago / Más sobre la Semana Santa mondragonesa

No hay comentarios:

Publicar un comentario