urria 31, 2023

AMAYAREN INAUGURAZIOA - INAUGURACION DEL AMAYA. 1973


Hauxe izan zen Amaya Antzokia inauguratu zeneko pelikula. Zine emanaldiei bide eman zitzaien data 1973ko apirilaren 28a izan zen, nahiz eta aretoan bezperan bizi izan zen inaugurazio ekitaldia, Juan Arzamendiren zuzendaritzapean Arrasateko Danok Abesbatzak eta Udal Musika Bandak eskainitako “Txanton Piperri” euskal operarekin.

Amaya Antzokia Migel Gallastegi pilotari ohiarena zen – Eibarren eta Irunen ere izen bereko beste aretoak zituena- Arrasateko zenbait lagunen partaidetzarekin, eta aretoaren diseinua Hermenegildo Bracons arkitekto katalanari zor zaio.

Horrela hasi zen gaur arte jarraitzen duen antzokiaren ibilbidea, mende erdian mota guztietako ikuskizun artistiko ugari eskaini dituena. Duela egun gutxiko berrirekitzearekin Amaya Antzokiak oraindik urte askoz iraungo duela espero dut.

 ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

Esta fue la película que inauguró el Teatro Amaya. La fecha de apertura para las proyecciones cinematográficas fue el 28 de abril de 1973, aunque el acto inaugural del teatro tuvo lugar el día anterior, con la ópera vasca "Txanton Piperri" interpretada por la Coral Danok y la Banda Municipal de Música de Mondragón bajo la dirección de Juan Arzamendi.

El Teatro Amaya fue promovido por el expelotari eibarrés Miguel Gallastegi -quien también tuvo otras salas del mismo nombre en Eibar e Irún- con la participación también de varios mondragoneses, y el diseño del recinto se debe al arquitecto catalán Hermenegildo Bracons.

Comenzaba así el Teatro Amaya la singladura que llega hasta nuestros días, habiendo sido testigo en este medio siglo de infinidad de espectáculos artísticos de todo tipo. Con la reapertura de hace unos días es de suponer que permanezca en servicio durante muchos años.


urria 30, 2023

1949KOAK BERGARAN

 Itxaro Mendizabal-Marilde Osa bikoteak egundoko egitarau polita prestatu zuen 1949ko kintoen egunerako. Urriaren 19an Bergara izan genuen helburu eta oso gustura ibili ginen. Eskerrik asko kide guztion partetik. Hona hemen eguneko argazki lagin bat, Pedro Mari Narbaizak aterata:

El tandem Itxaro Mendizábal-Marilde Osa preparó un estupendo programa para el día de los quintos de 1949. El 19 de octubre nos encontramos en Bergara y lo disfrutamos. Vaya el agradecimiento de todas/os a Itxaro y Marilde. Aquí tenéis una selección de fotos del día, hechas por Pedro Mari Narvaiza:



















































urria 27, 2023

JAZZ ARRASATEN. 1975

 


1975eko maiatzaren 23an, Arrasate Musicalek antolatuta, Pragako Traditional Jazz Studio jazz-talde ospetsua aritu zen Amaya zineman. Ni Frantzisko Javier Lasa ikaskidearekin joan nintzen. Zuzeneko emanaldirik ikusi gabea nintzen eta txunditu egin nintzen. Amaitu zenean, barre artean, kide guztien autografoak lortu genituen, oso atseginak izan baitziren. 16 urteko haurrak ginen.

ARGAZKIAK ETA KOMENTARIOAK: FRANTZISKO JAVIER GARZIA SANTOS

El 23 de mayo de 1975, organizado por Arrasate Musical, actuó en el cine Amaya el popular grupo de jazz, Traditional Jazz Studio de Praga. Yo fui con un compañero de clase, Francisco Javier Lasa. Nunca había visto una actuación en vivo y aluciné bastante. Cuando terminó, entre risas nos hicimos con los autógrafos de todos los componentes, que fueron de lo más amables. Éramos unos críos de 16 años.