martes, 25 de julio de 2017

KANPANZAR 1952

Aurten Kanpanzarrera, bai? Ez dira bat edo bi bakarrik izango, San Ignazio egunean aprobetxatuz, haraino hurbilduko direnak. Baina, jakina, ez da iraganekoa! Ohiturak aldatuz doaz gizartearen beraren bilakaerarekin, eta lehen giza jario eder eta emaituezina zenak indarra galdu du. Hala ere, badira oraindik ere Bizkaia eta Gipuzkoako mugako zelaitxora doazenak, lasaitasun eta une goxo batzuen bila.

Argazkikoak 1952ko uztailaren 31an heldu ziren Kanpanzarrera. Eta argazkilariaren aurrean ipini ziren, guk gaur jakin genezan ohitura zaharrei eusten zietela. Hona hemen lagunen - batzuen- izenak: Felipe Vitoria, Armendia, XX, Murguzur, Migel Bolinaga, XX, Artxubi; soinujolea: Ignazio Ezkurra. Eserita: Pablo Lasa (betaurrekoduna) Jose Lasa, Jose Mari Arregi "Artxubi" eta XX.


ARGAZKIA: IBAN BOLINAGA
KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

¿ Subiremos este año a Kanpanzar? No serán ni uno ni dos los que lleguen hasta aquellos parajes, aprovechando el día de San Ignacio. Pero, sin duda, no es lo de otros tiempos. Las costumbres cambian a velocidad sideral: igual que la propia sociedad. De todos modos, todavía hay quienes llegan hasta la campa de la muga de Bizkaia y Gipuzkoa en busca de un poco de paz y de un buen rato en compañía. 

Los de la fotografía lo hicieron el 31 de julio de 1952. Y posaron para el fotógrafo con la sana intención de dejarnos claro que respetaban las costumbres. Hemos identificado a la mayoría: Felipe Vitoria, Armendia, XX, Murguzur, Migel Bolinaga, XX, Artxubi; acordeonista: Ignazio Ezkurra. Sentados: Pablo Lasa (con gafas) Jose Lasa, Jose Mari Arregi "Artxubi" eta XX.

Kanpanzarri buruz gehiago / Más sobre Kanpanzar
http://1949arrasate.blogspot.com.es/2012/07/oporrak-atsedenerako-dira-las.html

martes, 18 de julio de 2017

TELLAMENDIN 1977 EN TELLAMENDI

Tellamendin gaude, 1977ko uztailaren 17. Igandea. Urte hartako Eguberri egunean guardia zibilek leherkari batekin gurutzea hankaz gora jarri ondoren, egundoko erreakzioa izan zen Aramaion eta martxorako berreraikia zeukaten gurutzea. Baina, euskal askatasunen aldarrikapenerako partaidetza handiagoari aukera emateko, inaugurazioa udarako utzi zuten  eta, horrela, ekitaldi hunkigarri baten barruan, ekintza kultural, politiko eta erlijiosoak izan ziren uztailaren 17an Tellamendiko tontorrean. Niri hitz batzuk esatea egokitu zitzaidan, 1935ean lehen aldiz gurutzea jaso zutenen oroitzapena eginez.

Arrasateko Udaletxetik ere ordezkaritza bat heldu zen, argazkiak ikus daitekeen moduan.  Nirekin - bai,  berrogei urte gazteagoa nintzen bizardun eta ileduna!- Jose Antonio Altuna orduko alkatea eta Iñaki Mujika azaltzen dira.


ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

Estamos en Tellamendi, el 17 de julio de 1977. Domingo. El año había comenzado en Aramaio con la voladura por parte de los guardias civiles de la cruz del citado monte. La extraordinaria reacción de los aramaioarras hizo que aquélla volviera a su sitio el 5 de marzo. Pero los actos de inauguración y homenaje se quiso hacer en fecha más propicia para la asistencia de los interesados en reivindicar el derecho a las libertades de este país. Y así, el 17 de julio se preparó un programa cultural, religioso y político que se desarrolló en la cima de Tellamendi. A mí me tocó rememorar al grupo de jóvenes de Aramaio que en 1935 había erigido la cruz.

Desde el ayuntamiento de Mondragón asistió una delegación, encabezada por su alcalde Jose Antonio Altuna, a la izquierda de la foto, con el concejal Iñaki Mujika. En la instantánea aparezco con ambos  (sí, el cuarenta años más joven barbudo y con pelo, en primer plano)

martes, 11 de julio de 2017

PEDRO BITERIREN MONUMENTUA TOKIZ ALDATUTA




Gogoratzen al duzu Biteri lorategietako monumentua? Baiezkotan, baduzu urte pilo bat zure sorbalden gainean; gutxienez, berrogeita hamar, izan ere 1970ko abuztuaren 25ean kendu zuten lehengo bere tokitik. Gipuzkoa osoko laguntzarekin 1911an eraiki zen monumentua, Pique, Molina eta Riu artistek diseinatu eta egina. Diodan, aldi berean, monumentua jartzeko Biterik berak hala erabakita bertan eraikitako musika kioskoa aldatu behar izan zuela udalak, herriko plazara eramateko. 

Eta lorategi haietan egon zen aipatu egunera arte. Goiz hartan Oñatiko Javier Bikuña marmoristaren enpresak ekin zion monumentuaren desmuntaketari, Alfontso X. Jakintsua plazara eramateko. 

Beheko argazkian Joxe Letona agertzen da, bizkarra emanez eta eskuinean, tokiz aldaketako lekukoa. 

 ARGAZKIAK: CARMELO LETONA
KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL
¿Recuerdas el monumento a Viteri en los jardines de su nombre? Si la respuesta es positiva es que tienes bastantes años a tus espaldas. Por lo menos cincuenta, ya que fue el 25 de agosto de 1970 cuando se desmontó y se cambió de ubicación. El monumento que en 1911 se había erigido con ayuda de todo Gipuzkoa en memoria del mecenas mondragonés fue diseñado por los artistas Pique, Molina y Riu. He de recordar, así mismo, que para emplazar el monumento en los jardines hubo que quitar el kiosko de música que se había construido por iniciativa del propio Viteri. 

Y en aquellos jardines estuvo el monumento hasta el citado día de 1970, en que la empresa del marmolista oñatiarra Javier Vicuña lo desmontó para comenzar el traslado a su nuevo emplazamiento de la Plaza Alfonso X el Sabio. 

En la foto de abajo aparece a la derecha de espaldas Joxe Letona, testigo de excepción.

martes, 4 de julio de 2017

KARLISTA/ERREKETEAK - CARLISTAS/REQUETÉS. 1937

Dena da historiaren zatia, gaurko argazkia barne. Duela laurogei bat urte prestatu zen aurrean daukagun koadroa. Bertan, behe aldean irakurtzen den bezala, gerrako irabazleen bandoko kide batzuk ageri dira, 1937ko uztailaren 5ean etxeratuak. Bilbo frankisten eskuetara pasatzean hiriko kartzelak ireki eta bertan zeuden karlista/errekete arrasatearrak herrira itzuli ziren. Horietako batzuk handik gutxira beste nonbaitera aldatu ziren gerran parte hartuz.

Koadroa, ezken aldearen beheko inskripzioak dioenez, Italian dago eginda, Venezian. Eta hamarkadetan Arrasateko Zirkulo Karlistan egon zen zintzilik.


ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK. JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

Todo es historia, incluído el cuadro de hoy. Fue confeccionado ahora hace ochenta años, y por lo que se puede leer al pie del mismo, recoge retratos de mondragoneses cautivos por España en el período del 21 de julio de 1936 al 5 de julio de 1937. La mayoría de los carlistas/requetés mondragoneses retratados habían estado presos en cárceles de Bilbao, y al caer esta ciudad en manos de los franquistas volvieron libres a su pueblo. Algunos de ellos inmediatamente volvieron a coger las armas para seguir la guerra.

Por lo que  señala la inscripción del extremo inferior izquierdo, el cuadro fue preparado en Venecia, Italia. Y durante décadas estuvo colgado en los locales del Círculo Carlista de Mondragón.