martes, 18 de julio de 2017

TELLAMENDIN 1977 EN TELLAMENDI

Tellamendin gaude, 1977ko uztailaren 17. Igandea. Urte hartako Eguberri egunean guardia zibilek leherkari batekin gurutzea hankaz gora jarri ondoren, egundoko erreakzioa izan zen Aramaion eta martxorako berreraikia zeukaten gurutzea. Baina, euskal askatasunen aldarrikapenerako partaidetza handiagoari aukera emateko, inaugurazioa udarako utzi zuten  eta, horrela, ekitaldi hunkigarri baten barruan, ekintza kultural, politiko eta erlijiosoak izan ziren uztailaren 17an Tellamendiko tontorrean. Niri hitz batzuk esatea egokitu zitzaidan, 1935ean lehen aldiz gurutzea jaso zutenen oroitzapena eginez.

Arrasateko Udaletxetik ere ordezkaritza bat heldu zen, argazkiak ikus daitekeen moduan.  Nirekin - bai,  berrogei urte gazteagoa nintzen bizardun eta ileduna!- Jose Antonio Altuna orduko alkatea eta Iñaki Mujika azaltzen dira.


ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

Estamos en Tellamendi, el 17 de julio de 1977. Domingo. El año había comenzado en Aramaio con la voladura por parte de los guardias civiles de la cruz del citado monte. La extraordinaria reacción de los aramaioarras hizo que aquélla volviera a su sitio el 5 de marzo. Pero los actos de inauguración y homenaje se quiso hacer en fecha más propicia para la asistencia de los interesados en reivindicar el derecho a las libertades de este país. Y así, el 17 de julio se preparó un programa cultural, religioso y político que se desarrolló en la cima de Tellamendi. A mí me tocó rememorar al grupo de jóvenes de Aramaio que en 1935 había erigido la cruz.

Desde el ayuntamiento de Mondragón asistió una delegación, encabezada por su alcalde Jose Antonio Altuna, a la izquierda de la foto, con el concejal Iñaki Mujika. En la instantánea aparezco con ambos  (sí, el cuarenta años más joven barbudo y con pelo, en primer plano)

No hay comentarios:

Publicar un comentario