apirila 25, 2017

FANI GARAY: 103 URTE



Idatzi dut inoiz ehun urte betetzen ari ziren lagunez. Baina aurreneko idazkia daukat, hain zuzen gaur bertan ehun eta hiru egiten dituen norbaiti buruzkoa. Efemeridea aprobetxatuz, Faniri eskaini nahi dizkiogu ondoko lerroak,  oroimen ikaragarri onari esker inoiz txoko honetarako daturen bat eskaini digun emakumeari.

Fani Garay Igartua gaurko protagonista 1914ko apirilaren 25ean jaio zen, Arrasaten. Gurasoak Klaudio eta Eugenia ziren.  Bikoteak zazpi seme-alaba izan zituen:  Fani – nagusia- Felix, Pedro, Martin, Asun, Iñaki eta Karmen. Aita etxegintzari dedikatua, Felix Likinianoren aitaren bazkidea zen eta biak Donostiara aldatu ziren Arrasatetik, bizitza egoitza eta lan esparrua bertan eraikiz. Fanik Gipuzkoako hiriburuan ikasi zuen Frantses Ikastetxean.

Berriz ere Arrasatera itzulita, 1936ko gerrak herrian harrapatu zuen sendia eta gertatu zen lehergailu batek hil egin zuela Klaudio. Eugenia alarguntsak lanean hasi behar izan zuen Unión Cerrajeran eta Faniri egokitu zitzaion etxeko eta anaia-arreben gaineko ardura. 

David Zaitegirekin ezkondu zen, 1937ko irairalen 29an, artean gerra bizi bizirik zegoela, eta hiru seme alaba izan zituzten: Alberto, Esther eta Jose Ignazio. Eta broma gaiztoa izan balitz bezala, 1959ko abenduaren 28an alargundu zen.

Fanik mendia izan du atsegin. Argazkian Urbian dago -  aurreko lerroko lehen emakumea eskuinetik- 1934 urtean eta egun hartan haraino Trini Ruiz de Alegria -lerro berdineko bigarren emakumea- adiskidearekin igo zen. Urbiako zelaian Eibarko lagun talde batekin topo egin eta argazkia egin zuten.

Fani ha sido una gran montañera. En la foto -primera a la derecha- en Urbía (1934) junto a su amiga Trini Ruiz de Alegría Otras grandes amigas de Fani fueron Tere Garmendia, Isabel  y Leo Ziardegi, Enkarna Elorza y, Cande Urzelay.


 


Argazkian Zaitegi-Garay sendi osoa 1958ko San Juan jaietan. Hurrengo urtean hilgo zen David. 

En la foto la familia Zaitegi-Garay en pleno, en fiestas de San Juan de 1958. El padre David moriría en 1959.




 ARGAZKIAK: JOSE IGNAZIO ZAITEGI
KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

 
He escrito en alguna ocasión sobre personas que celebraban el centenario de su nacimiento,pero es la primera vez que lo voy a hacer sobre alguien que cumple 103 años, y lo hace precisamente en el día de hoy. Valga la ocasión para desgranar algunos aspectos de la vida de esta mondragonesa que en más de una ocasión ha aportado con su prodigiosa memoria algún dato en este nuestro rincón. 

Fani Garay Igartua nació en Mondragón el 25 de abril de 1914. Sus padres fueron Claudio y Eugenia. La pareja tuvo siete hijos e hijas: :  Fani – la mayor- Felix, Pedro, Martin, Asun, Iñaki y Carmen. El padre se dedicaba a la construcción – era socio del padre de Félix Likiniano, y desplazaron el negocio a San Sebastián donde se establecieron ambas familias. Fani estudió en el Colegio Francés de la capital gipuzkoana. 

Vueltos a Mondragón, la mala suerte hizo que al estallar la guerra una bomba matara a Claudio, y Eugenia no tuvo otro remedio que ponerse a trabajar en Unión Cerrajera. Como consecuencia de ello Fani tuvo que hacerse cargo de sus hermanos y hermanas y del gobierno de la casa. 

Fani casó con David Zaitegi en plena guerra civil. Tuvieron tres hijos: Alberto, Esther y José Ignacio. Y como si de una broma pesada se tratara, enviudó el 28 de diciembre de 1959.


Arrasateko  talde bat Gernikako Arbolan, 1935ean. Han zegoen Fani, abertzale bere ideietan. Luzio Markaideren eskuin aldean dago eserita, bigarren lerroan.

Un grupo del batzoki mondragonés visitando en 1935 el Árbol de Gernika. Fani está entre ellos, sentada a la derecha de Lucio Markaide, en segunda fila.



Garay-Igartua sendiaren ospakizun bat. Pedro - bigarrena eskuinetik- Argentinatik etorri zen bisitan eta Eugeni amandrearen ondora bildu ziren: Fani eta Karmen; Iñaki, Felix, Pedro eta Martin. Asun, Sergio Mendozarekin ezkonduta, Guinean bizi zen.

Pedro - segundo por la derecha- había llegado de visita de  Argentina a donde emigró, y la familia Garay-Igartua se reune alrededor de  Eugeni para celebrarlo. Ahí están: Fani y Cármen, Iñaki, Félix, Pedro y Martín. Falta Asun , casada con Sergio Mendoza, viviendo en Guinea.



Fani erdian, Arrasateko lagun jator batzuekin, txango batean. Horien artetik, nabarmendu Juli Berezibar "Salturri" -eskuineko emakumea- ere ehun urteduna dela.

Fani en medio, junto a un grupo de castizos mondragoneses. De entre ellos, destacar que Juli Berezibar "Salturri" -primera por la derecha- también es centenaria.


Lerro hauetatik, zorionak Fani. Ondo bizi!
Desde este rincón, felicidades Fani. A vivir.

FANI GARAYri BURUZKO ARGAZKI GEHIAGO 


 
 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina