martes, 27 de junio de 2017

HURREN ARTE, SANJUANAK, HASTA LA PRÓXIMA

Aurtengo Sanjuanak joan dira eta iraganeko oroitzapen hutsak bilakatu zaizkigu, duela hirurogeita bi urtekoekin batera gogoaren ahapaletan bilduta. Bai, 1955ekoa da argazkia eta etxetik atera berriak ginen, ditugun soineko garbiei erreparatuz. 

Hortxe agertzen naiz, Biteri lorategiaren aurrean, Ferrerias kaleko nire auzokideekin: Juan Ignazio Pagoaga, niki marraduna; eta lehen lerroan, haren arreba Mariasun -koletaduna- eta Miren. Mireni eskutik heltzen diona Elias Errarte, "nafarra" pagoagatarren lehengusua.


ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: MARGA ZUBIA

Han pasado las fiestas de San Juan y para ahora ya forman parte del pasado, almacenadas para siempre en los anaqueles de la historia, como lo están las de hace ahora sesenta y dos años. La foto es de 1955, y a tenor de lo lustrosos que aparecemos, acabábamos  de salir de casa.

Ahí me tenéis, con el jardín de Viteri al fondo, acompañado de mis vecinos/as de la calle Ferrerías: Juan Ignacio Pagoaga, con niki de rayas; y en primera fila sus hermanas Mariasun -la de las coletas- y Miren. De la mano de ésta Elias Errarte, "navarro" y primo de los anteriores.

No hay comentarios:

Publicar un comentario