ekaina 06, 2017

JUANJO HERRERO BOXEOLARIA


Izan zen garai bat boxeoa gustatzen zitzaidala, espektakulu bezala, noski. Nik uste dut Cassius Clay izan zela gure belaunaldiko askorengan kirol horretarako zaletasunaren hazia erein zuena. Egia da gehien bat telebistatik jarraitzen nituela norgehiagoketak, baina izan ziren bertatik bertara ikusteko eraman nindutenak. Zalantzarik gabe sonatuena izan zen Madrilen ikusi nuen Urtain-Goyo Peralta borrokaldia, 1971ko urriaren 8an, Arrasateko beste bi lagunekin batera joanda.

Izan ziren norgahiagoketa apalagoak ere. Eta gaurkoan herriko boxeolari bat ekarri nahi dut denon gogora: Juanjo Herrero "Juanjo", argazkian ezkerrekoa. Urtainek jendarteratutako afizio gogorrera Arrasateko mutil batzuk apuntatu ziren. Carabias, Galán, Velasco, Goñi, Gallastegi eta Herrero dira burura datozkidan izenak, Lolo Alvarez prestatzailearen aginduetara aritu zirenak. 1969 urtea zen.

Juanjo Herreroren urterik onena izan genuen hura, irailaren 27an Aretxabaletan Gipuzkoako Txapeldunaren titulua eskuratu baitzuen, pisu astunetan, azken hamalau urteetan jokatzen ez zena. Bere arerioa Hondarribiako Sarratea izan zen eta arrasatearrak puntuetara irabazi zion, hiru roundetan. Handik zenbait hilabetetara ostera ikusi nuen Juanjo boxeatzen, Donostiako Trinitate Plazan, eta oker ez banago Sarratearen kontrako errebantxan. Galdu egin zuen arrasatearrak eta handik gutxira agur esan zion boxeoari.

Dena den, gaurko argazkia ez dago aipatutako borroketan aterata, 1968ko Mutrikuko Malen jaietan baizik. Juanjoren arerioa ondarrutarra izan zen.


ARGAZKIA: XABIER USOBIAGA
KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

No niego que hubo una época en que me gustaba el boxeo, como espectáculo. Pienso que fue a través de Cassius Clay que a muchos jóvenes de entonces nos entró la afición por contemplar a dos personas pegándose en el cuadrilátero. Obviamente, la mayor parte de los combates los veíamos por la televisión, pero en mi caso hubo varios a los que asistí en persona. Seguramente el que más me impactó fue un Urtain-Goyo Peralta en el Palacio de Deportes de Madrid, el 8 de octubre de 1971, a donde me desplacé junto a dos amigos mondragoneses.

Pero hubo combates más modestos. Y quiero recordar a un boxeador mondragonés al que vi pelear en varias ocasiones. Se trata de Juanjo Herrero "Juanjo", a la izquierda de la fotografía. Intentando emular las hazañas del entonces Super-Urtain, una legión de jóvenes vascos se apuntaron a este deporte, y Mondragón no fue a la zaga en ese aspecto. Chavales como Carabias, Galán,Velasco, Goñi, Gallastegi y Herrero saltaron al ring, bajo la atenta mirada de su preparador Lolo Alvarez. Era el año 1969.

Sin duda fue el mejor año de Juanjo Herrero, ya que el 27 de septiembre se proclamó en Aretxabaleta Campeón de Gipuzkoa de los pesos pesados, título que no se disputaba desde hacía catorce años. Su contrincante fue el hondarribitarra Sarratea, a quien Juanjo ganó a los puntos en tres asaltos. De allí a unos meses volví a ver a Juanjo peleando en la plaza donostiarra de la Trinidad, creo que en revancha contra el mismo Sarratea. Perdió el mondragonés. Al poco, Herrero abandonó el boxeo.

De todos modos, hay que aclarar que la foto de arriba no pertenece a ningún combate de los señalados, sino a otro que aproximadamente un año antes llevó a Juanjo a enfrentarse en las fiestas de la Magdalena de Mutriku con un rival ondarrés.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina