martes, 30 de mayo de 2017

BARTZELONARA ARRASATETIK. 1952



Bartzelona, 1952. Kongresu Eukaristikoa izan zen, Eukaristia eta Bakea izenburupean. Hiru ehun mila kongresukide bertaratu ziren, mundo osoko 77 estatutatik. Franko jeneralak presiditu zuen bilkura erraldoia maiatzaren 27 eta ekainaren 1 bitartean izan zen. Eta Arrasatetik ere hainbat batzuk joan ziren, Domingo Arzamendi alkate ohia eta Tiburtzio Sagasta apaiza buru zirelarik. 

 Arrasatetik maiatzaren 27an atera zen expedizioa arratsaldeko 4´30etan. Asteartea zen eta bidaiariek – denak gizonezkoak- jai  eskatu behar izan zuten euren lantegietan ekainaren 3ra arte. Garaiko ohiturak! Nola egin zuten bidaia? Autobusez? Trenez? Bai zera! Kamioiez! 

Arrasatearrak - hiru hogei lagun- Gipuzkoa osoko langile lagin zabal baten ordezkaritza ziren, sei ehun inguru. Bartzelonara heldu aurretik, errepidean bertan, Donostiako Elkiz Barrutiko gotzaina zen Font i Andreu katalanak errezibitu zituen. Eta Montserraten meza batera bildu ziren gipuzkoarrak, zeinean – eta prentsak dixit- “las bóvedas se estremecieron con los acentos del Agur Jesusen Ama”

Lehen argazkian, irteerakoa, hiru kamioiak ikusten ditugu San Frantzisko plazatxoan, lehengo Azokaren ondoan, Bartzelonara zeramatzan bilkura erlijiosoari buruzko pankarta banarekin: Pedimos la paz del mundo; Obreros adoradores por la paz; Christus imperat.

Bigarren argazkia kamioiak Bartzelonara heltzen ari zirenekoa da, maiatzaren 29an, arratsaldeko 5etan. Bi egun oso eman zituzten bidaiariek bidean. Eta hirugarren argazkian, arrasatear haietako batzuk ageri zaizkigu, ekainaren 2ko goizean, Bartzelonako “Hogar de la montaña” euren egoitzaren aurrean, Arrasaterantz ateratzeko prest. Erretratatuen artean oso aurpegi ezagunak ditugu. 

Duela hirurogeita bost urtetako gauzak!

ARGAZKIAK ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL
 

Barcelona 1952. Se celebró un Congreso Eucarístico bajo el lema Eucaristía y Paz. Se congregaron 300.000 congresistas de 77 países diferentes. El general Franco presidió la gigantesca manifestación religiosa que se llevó a cabo entre el 27 de mayo y el 1 de junio. Y de Mondragón acudió una numerosa expedición, encabezada por el exalcalde Domingo Arzamendi y el sacerdote Tiburcio Sagasta. 

De la villa partieron cerca de sesenta congresistas, a las 16´30 del día 27 de mayo, acompañados de inusitada expectación. Era martes y la práctica totalidad tuvo que pedir permiso especial para ausentarse de sus ocupaciones laborales durante una semana. ¡Eran otros tiempos! ¿Y cómo hicieron el viaje? ¿En autobús? ¿En tren? Nada de eso: ¡en camión!  

Los mondragoneses formaban parte de una amplia representación de  trabajadores gipuzkoanos, en torno a los seiscientos. Antes de su llegada a Barcelona fueron recibidos en la misma carretera por el obispo de la Diócesis de San Sebastián, el catalán Font i Andreu. Y asistieron a una misa en  Montserrat donde – prensa dixit- “las bóvedas se estremecieron con los acentos del Agur Jesusen Ama”

En la primera foto, los camiones están a punto de salir hacia su objetivo desde la plazuela de San Francisco y junto a la antigua Plaza de Abastos. Llevan a cada pancarta con lemas alusivos a la cumbre religiosa.  Pedimos la paz del mundo; Obreros adoradores por la paz; Christus imperat.

La segunda fotografía nos acerca el momento de llegada a Barcelona, el día 29 a las 17 horas. Habían sido dos días completos de viaje. Y en la tercera tenemos a una parte de los expedicionarios, frente al “Hogar de la Montaña”, que fue su residencia en la ciudad condal. Era el 2 de junio por la mañana y estaban prestos a partir hacia Mondragón.  Entre los fotografiados hay muchas caras conocidas.

¡Cosas de hace sesenta y cinco años!



No hay comentarios:

Publicar un comentario