martes, 23 de mayo de 2017

FRANTZISKOTARRAK.1960. LOS FRANCISCANOS



Frantziskotarrak 1954ko otsailean itzuli ziren Arrasatera. Komentuaren ordura arteko apaizen kudeaketari erlijiosoenak jarraitu zion. Desamortizazioa zela-eta, 1840an euren tenpluaren jabetza galdu zutenetik kanpoan bizi behar izan zuten frantziskotarrek. Eta fraideak berriro Arrasatera azaldu baino lehen herriko apaizek argudio guztiak erabili zituzten gotzainaren aurrean, ordenari itzultzeko baimenik eman ez ziezaion. Bistan da galdu egin zutela eta amore eman behar izan zuten eta, ondorioz, eliztarrak bi multzotan banatu ziren. Baita, jakina, eliztarrengandik elizari iristen zitzaion diru sarrera ere. 

Poliki-poliki harremanak normaltzen joan ziren eta 1960ko maiatzaren 26an, Igokunde egunean, Donostiako eliz barrutiko burua, Jaime Font i Andreu gotzaina, Arrasatera hurbildu zen,  Frantziskotarren Hirugarren Ordenaren Lurralde Batzarra ixteko. Egun hartan gotzaina Santa Agedako Osasun Etxea eta  herriko Ospitala bisitatu zituen.  

Kalistroetan ateratako argazkiaren lehen planoan gotzaina eta Jose Luis Iñarra herriko parrokua agertzen dira, zutik. Eserita, berriz, Joxe Agirre eta Txomin Garmendia bertsolariak daude eta eurekin dagoen frantziskotarra Serafin Abaitua da. 

       ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

Los franciscanos regresaron a Mondragón en febrero de 1954. A la hasta entonces gestión del templo por parte de los sacerdotes locales siguió la de la orden religiosa. La propiedad sobre la iglesia de San Francisco la habían perdido por razón de la desamortización de 1840 y desde entonces tuvieron que vivir alejados de Mondragón. Antes de que aparecieran de nuevo por la villa el clero interpuso ante el obispo todo tipo de objecciones. No eran bien recibidos, ya que, entre otras razones, los curas sabían que si volvían a establecerse deberían repartirse la feligresía, con lo que ello iba a suponer para sus ingresos financieros. 

Poco a poco las relaciones se hicieron más fluidas. Y el 26 de mayo de 1960, día de la Ascensión, el obispo titular de San Sebastián Jaime Font i Andreu se desplazó a Mondragón para clausurar la Asamblea Comarcal de la Tercera Orden Franciscana. Aquel día el obispo visitó la Casa de Salud de Santa Agueda y el Hospital de Mondragón. 

En primer plano de la foto obtenida en los claustros del convento San Francisco aparecen el obispo y el párroco José Luis Iñarra. Sentados podemos apreciar a los bersolaris Joxe Agirre y Txomin Garmendia, y con ellos el franciscano Serafin Abaitua.

2 comentarios:

  1. Eskerrik asko Jose Mari. Beti bezela gure herriko historia gogoratzen detaile kuriosoeekin. Nik esango nuke Abaitua frontzizkotaren izena Serafin zan, tiple eta musikaren arduraduna ba zen. Mutil asko egon giñen beren genio gogorra sentitzen eta horregatik famatua zan "el padre Serafin"

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Eugenio, eskerrik asko zuri, irakurtzeagatik.
      Egia da Valentin ez, Serafin baino zela frantziskotarren komentuan. Nire lapsus bat izan da, Valentin Abaitua Serafinen anaia genuen eta haren izena etrri zitzaidan lehenik burura. Egia esan, Abaitua sendi osoa ezagutu nuen ama barne (Carlos anaiak ezkondu gintuen) zortzi urte nituenetik.
      Testua zuzendu dut. Besarkada bero bat

      Eliminar