martes, 9 de mayo de 2017

ZALDISPEN / EN ZALDISPE

Argazki historikoa, guztiak bezalaxe, beti eramaten baigaituzte iraganera. Oraingo honek,1950 ingurura arte egiten du jauzia eta Unión Cerrajera S.Aren kirol instalakuntzetara garraitatzen gaitu. Protagonistak enpresa horren eta Roneoren enplegatuak ditugu, ziurrenik San Lorenzo egunean, hau da abuztuak 10ean. Egun horretan Batzar Nagusia egiten zuen UCEMek eta ondoren zenbait ospakizun programatzen ziren. Besteak beste usakume edo plater tiraketa, argazkiko tokian bertan, gutxi gora behera. Zaldispe zeritzan tiratazailea apuntatzen ari den terrenoa - futbol zelai ederra bihurtuta- han egon zen baserriaren izenetik hartuta.

Tiratzailearen eskopeta, ordea, ez da usakumetarako egokiena. Beraz, auskalo zertara apuntatzen ari zen! Detailetxo bat: ez da emakumerik ikusten. Baina ez da ondorioztatu behar bulegari guztiak gizonezkoak zirela. ez; gertatzen dena da, argazkilariaren eskuman jarri zirela, eri ezkutatuta baina adi adi eskopetadunaren mugimenduetara. Aurpegi ezagunen artean, Ignazio Etxarri, Balendin Letona, Frantzisko de la Cruz, Luis Aretxaga, Rafael Amozarrain, Antonio Balerdi, Juan Bautista Uribarren, Gaspar Ezkurra eta abar ikusten dira.

Eta motozikleta? Museoko pieza baliotsua izango litzateke egun. Oso oker ez banago, ondoko mutikoa Etxe Zuri baserrikoa dugu...


ARGAZKIA: KARMELO LETONA
KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

Fotografía histórica, como todas, ya que siempre nos llevan al pasado. La de hoy, de aproximadamente 1950, nos transporta hasta las instalaciones deportivas de Unión Cerrajera S.A. Los protagonistas son empleados de las oficinas de la citada empresa y de Roneo. Y el día podría ser el 10 de agosto, festividad de San Lorenzo, fecha en la que UCEM celebraba su Junta General de accionistas, y tras ella se programaban diversas actividades entre las que sobresalía una tirada de pichón o al plato. Se solía llevar a cabo en el mismo sitio en que aparece el grupo. El lugar al que apunta el tirador se le denominaba Zaldispe -reconvertido en magnífico campo de fútbol- tomado del nombre del caserío que allá se asentaba anteriormente,

Pero si nos fijamos bien, no parece que la escopeta del tirador sea la más apropiada para tirar pichones. ¡Àdivina a qué apuntaba! Otro detalle: el hecho de que no aparezcan mujeres en la foto no quiere decir que todos los empleados fueran hombres. Lo que sucede es que se habían situado a la derecha del fotógrafo, casi ocultas, pero atentas a lo que hacía el escopetero.  Aparecen  caras conocidas: Ignazio Etxarri, Balendin Letona, Frantzisko de la Cruz, Luis Aretxaga, Rafael Amozarrain, Antonio Balerdi, Juan Bautista Uribarren, Gaspar Ezkurra etc.

¿Y la motocicleta? Hoy sería una valiosa pieza de museo. Y si no estoy muy equivocado, el niño de la izquierda es del caserío Etxe Zuri...


No hay comentarios:

Publicar un comentario