martes, 7 de marzo de 2017

HEGAZKINETIK / DESDE EL AVION

Hirurogei urte inguru dira argazki hau hartu zela. Ez zen oso normala garai hartan hegazki-argazkiak, baina hementxe dugu haietako bat. Ezagutu al dituzu inguruak?

Arrasateko industria-garapen azkarrean sartzear geunden. "Produzkioa-Produkzioa-Produkzioa" zen uneko labela eta industriak behar zituen beharginentzako etxeak ere eraiki behar ziren. San Andres auzoa prestatzen ari zen, argazkian ikus daitekeen bezala. Lehen planoan, behean, Escatu-Condesa enpresaren pabiloiak; errepidez bestaldean san Andres auzoaren lehen faseko etxeak, gero soloak, eta goiko errepidearen hemengo aldean Prriko "Arrasate" Mendizabalen okindegia, aintzinako urun fabrika.

Gero Munar auzoa, egin berria, Erguineko lehen etxeak, eta ezker aldean Iturripe futbol zelai zaharra. Hondoan, ezkerraldean, Uribarriko eliza, Santutxuarekin.


ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

Han transcurrido alrededor de sesenta años desde que se tomó esta foto. No era muy normal en la época las fotografías aéreas pero he aquí una de ellas. ¿Has reconocido los distintos lugares?

Estábamos en el comienzo del boom industrial de Mondragón de la segunda mitad del XX. La consigna del momento era "Producir, producir y producir" y, claro, se necesitaban viviendas para los trabajadores que absorbían las fábricas. Se estaba preparando el barrio de San Andrés, como nos lo muestra la foto. En primer plano, a este lado de la carretera, las instalaciones fabriles de Escatu-Condesa. Cruzando la carretera la primera fase del barrio San Andrés; más allá huertas y fincas; y a este lado de la carretera de arriba la panadería de Perico "Arrasate" Mendizabal, antigua fábrica de harinas.

Luego, a al derecha, Munar recién inaugurado, y las primeras casas de Ergüin. A la izquierda el viejo campo de fútbol de Iturripe. Al fondo a la izquierda, la iglesia de Uribarri, con Santutxu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario