martes, 28 de febrero de 2017

UN FRAILE Y DOS NOVICIOS

Inauterietako martitzena da gaur, eta bihar hausterre-eguna. Karnabaletik garizumara. Gehiegikeria paganotik erlijiozko giro intsentsu eramanezinera. Eta argazkiko hiru lagunak, zertan zebiltzan? Apaiztegitik alde egin dute bazterrak ebanjelizatzeko asmotan, apika? Francoren zentsura apurtu eta mozorrotu egin al dira?

Ez bata ezta bestea ere. Gauza konplikatu samarra da, baina ulergarria: 1955eko igande arrunt bat zen; Ekintza Katolikoaren neska batzuk antzerki saio bat eskaintzera zihoazen Abade Etxean. Sarrera emakumeentzat bakarrik zegoen baimenduta. Eta hiru adiskide hauek antzerkia ikusi nahi zuten. Zer egin? Apaizez jantzi! Eta antzez-funtzioa hasi bezain laster, Don Jose Luis Iñarraren hiru soineko osorekin jantzita aretoko atean jo zuten.  Iluntzean zeudenez gero, ireki zuenak ez zuen hiru apaiz besterik antzeman, sartzera zihoazela ziotenak. Eta abisua eman zien barrukoei: "Un fraile y dos novicios" Horrela izanda ezin zieten ezetz esan. Eta barruraino igaro ziren obra ikusteko.

Ez digute esan nola erreakzionatu zuen erretoreak ikusi zuenean bere armairua zenbait jantziz arindu ziotela. Gauza da, Eusebio Iñarra, Karmelo Letona eta Luis Maza bikain aritu zirela arratsalde hartan.


ARGAZKIA: CARMELO LETONA
KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

Hoy es martes de carnaval y mañana miércoles de ceniza. De Carnaval a Cuaresma. Del exceso pagano al sofocante ambiente religioso. Y los tres amigos de la foto ¿de qué van? ¿Han salido, por ventura, de algún seminario con la idea de evangelizar pueblos y caminos? ¿Acaso se han disfrazado haciendo caso omiso a la rígida censura del general?

Ni una cosa ni otra. La cosa es un poco complicada, pero a la vez fácil de entender: se trata de un domingo cualquiera de 1955. Algunas chicas de Acción Católica han organizado una función teatral en la Casa Cural. La entrada está restringida a chicas y mujeres. Pero estos tres vivillos quieren asistir a la representación. ¿Cómo hacerlo? ¡Disfrazándose de cura! Pensado y hecho: cogen del armario de Don José Luis Iñarra tres de sus trajes talares y vestido de esa guisa se presentan en la sala una vez comenzada la sesión. Tocan a la puerta y  la que les abre en la oscuridad  ve a tres personas que dicen van a entrar. Y da el aviso a las de dentro: "Un fraile y dos novicios" Son la autoridad y no se les puede negar el paso. Y allí que entran y siguen la obra desde su disfraz.

No nos han contado cuál fue la reacción del párroco cuando supo que le habían llevado prestado parte de su armario. Lo que sí está claro es que Eusebio Iñarra, Carmelo Letona y Luis Maza se lo pasaron en grande.

2 comentarios: