jueves, 13 de septiembre de 2012

EL MAYOR ESPECTACULO DEL MUNDO



Egia da Portaloia izan dela Arrasateko historian gune estrategikoa zeinu desberdinetako espektakulutarako. Hortik eraso zuten 1448an, gure herria guztiz kiskalita geratu zenean; hortik abiatu dira hamarkadatan txikiteroen eraso "kiskalgarriak" eta bertatik ikusi ahal izan dugu zenbait arrasatear belaunaldiren ibilaldi martxosoa. Eta Portaloitik ere eskaini izan diogu (eta oraindik ere halaxe da) behin betiko agurra, “Sanperioren Ortu”, Alday edo San Kristobalerantz zihoanari.

Argazkiko adiskideak solasaldi bizian ari ziren argazkilaria handik igaro zenean. Eta betierekotu egin zituen bere artearekin. Mundrautar peto-petoak: Sabin "Txiki", Uribetxebarria, Eriz, Monty, Txomin Txiki, ... “Bazuan baña fanzuan!”

Argazkiko tituluarekin ez naiz okertu, badakit-eta Portaloikoa ez dela munduko espektakulurik bikainena. Hortik ibiliko gara baina oraindik ez gara "humanitatearen ondare" izatera heldu. Hala ere, konturatzen bazarete Gurearen karteldegian, "El mayor espectáculo del mundo" zen arratsalde hartako pelikula. Cecil B. De Milleren magiarekin gozatuko zuten Gureara hurbildu zirenek. Eta James Stewart, Charlton Hestonekin,... Ba hori, munduko espektakulurik bikainena. 1955 inguruan genbiltzan.

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: RAFA GARAY


Es verdad que el Portalón ha sido un punto estratégico para espectáculos de signo diverso en la historia de Mondragón. Desde ahí se produjo el ataque de 1448, cuando la villa queda reducida a cenizas. Desde ahí también se han realizado durante décadas los diarios arranques "incendiarios" de los chiquiteros. Desde ese lugar hemos podido observar el paso marchoso de varias generaciones mondragonesas. Y desde el Portalón se contemplaba (se contempla aún) el paso último y definitivo hacia “Sanperioren Ortura”, Alday o San Cristóbal.

Los amigos de la foto se encontraban aquel día en amigable cháchara, cuando acertó a pasar por allí el fotógrafo y los inmortalizó con su arte y su cámara. Mondragoneses de cuerpo entero: Sabin "Txiki", Uribetxebarria, Eriz, Monty, Txomin Txiki,... “Bazuan baña fanzuan”

Pero no me he equivocado al elegir el título de la foto. Ya sé que el de Mondragón no es el mayor espectáculo del mundo. Por ahí le anda, pero aún no hemos llegado a que sea considerado  "patrimonio de la humanidad" Pero si os dáis cuenta, en la cartelera del Gurea aparece anunciada la película de aquella tarde: "El mayor espectáculo del mundo". Los que se acercaron al cine frontón gozarían sin duda con la magia de Cecil B. de Mille. Y con James Stewart, Charlton Heston... Pues éso: el mayor espectáculo del mundo. Estábamos por 1955.

No hay comentarios:

Publicar un comentario