jueves, 18 de octubre de 2012

¡EN EL TREN QUE SE ALEJÓ...!


Horra hor merkantzietako tren baten bagoi zaharrak, trenbidean geldi, mutikoak makinari begiratzen dion bitartean. Ez dakigu zein den Valero argazkilariaren aurrean zegoen gaztetxoa; dakiguna da, ordea, trenaren inguruan ibiltzeko eta jolasteko gure ohitura hura historiara pasatu zela.

Aurten beteko dira 45 urte Vasco-Navarro tren-zerbitzu gogoangarria –bere berrogeita zortzigarren urtebetetzean- Deba Goiena ibarreko biztanleok galdu genuela. 1919ko irailaren 3an inauguratu zen eta 1967ko abenduaren 31an hil zuten. Eta azpimarratu behar da ez zitzaigula galera ezerekin kitatu. Beste garaiak ziren eta biztanlegoaren mugikortasunerako gaiak edota garraioa jasangarriari buruzkoak ez ziren eztabaidatzen, ezta etorkizunerako proiekzioetan ere.

Asko galdu genuen trenarekin. Ekonomikoki ez ezik, gaur ederto etorriko litzaigukeen bizitza estilo patxadatsuago baten elementu adierazgarrienetakoa betiko kendu zigutelako, baizik. Eta tamalez, ez dago atzera egiterik.


ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

He ahí los viejos vagones de un tren de mercancías, estacionados en la vía, mientras un chavalín mira a la cámara. No sabemos quién es el jovencito que se encontraba frente al fotógrafo Valero. Lo que sí conocemos, sin embargo, es que aquella nuestra costumbre de jugar y andar alrededor del tren pasó a ser historia.

Este año se cumplen cuarenta y cinco desde que los habitantes del Alto Deba perdimos el recordado servicio de ferrocarril –nada más cumplir su cuadragésimo octavo aniversario. Había sido inaugurado un 3 de septiembre de 1919 y lo mataron el 31 de diciembre de 1967. Y hemos de resaltar que no se  nos ofreció nada para compensar la pérdida ocasionada. Eran otros tiempos y aún no se hablaba ni discutía sobre temas relacionados con la movilidad de la población ni sobre transporte sostenible. Los planes de desarrollo futuro no contemplaban esas cuestiones.

Perdimos mucho con el tren. No solamente desde el punto de vista económico, sino que pienso que nos arrebataron uno de los elementos más significativos de un estilo de vida más calmado, algo que nos vendría extraordinariamente bien hoy en día. Desgraciadamente, el tren no volverá.

No hay comentarios:

Publicar un comentario