jueves, 29 de noviembre de 2012

AITZORROTZEN 1965ean



Maiatzaren lehen domekan izan ohi zen Aitzorrotzeko erromeriara hurbildu ginen lagunok. Urtea 1965 zen. Maiatzaren 3ko Gurutze Eguna –Maiatzeko Gurutzea- izan eta hurrengo igandean ospatzen zen jai hura. Arrasatetik Eskoriatzaraino trenez joan ginen. Ezagutu al dituzue argazkikoak? Ezkerretik eskuinera, zutik: Arantza Sasiain, Sara Sagasta, Adela Lazkano, Mertxe Uribeetxebarria, Koro Atxa, ni; eserita,  Rosa Mari Larrañaga, Mari Glori Martinez de Marigorta, Kristina Inda eta Inma Gaztañaga.


Erromeriara familia osoak joaten ziren, eta neska-mutil kuadrillak ere bai, noski. Otartekoa eramaten genuen... eta almibarrezko melokotoi potea. Ilundu arte ibiltzen ginen hara eta hona, soinuak jotzen zuen bitartean. Ikus daitekeen moduan, batzuek fraka erabiltzen genituen; gehienek, artean, fraka-gona edo gona soilik. Aitzorrotzera bakarrik ez, San Kristobal (Aramaio) eta Besaideko erromerietara ere joan ohi ginen.



ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: ARANTZA OLABE

Era el primer domingo de mayo cuando llegamos a la romería que se celebraba en Aitzorrotz. Año 1965. El día 3 de ese mes se conmemora la Cruz de Mayo y la fiesta se trasladaba al domingo siguiente. Desde Mondragón a Eskoriatza fuimos en tren. ¿Reconocéis a las de la foto? Os quito la duda: de izquierda a derecha, fila superior, Arantza Sasiain, Sara Sagasta, Adela Lazkano, Mertxe Uribeetxebarria, Koro Atxa y yo; sentadas, Rosa Mari Larrañaga, Mari Glori Martinez de Marigorta, Kristina Inda e Inma Gaztañaga.

A la romería acudían familias en pleno y, por supuesto, grupos de chicos y chicas. Llevábamos nuestro bocadillo... y algún bote de melocotón en almíbar. Andábamos de un lado a otro hasta que al anochecer el acordeón dejaba de sonar. Como se puede apreciar, algunas ya utilizaban el pantalón; la mayoría, aún, la falda pantalón o simplemente falda. Además de a la  romería de Aitzorrotz, asistíamos también a las de San Cristóbal (Aramaio) y   Besaide.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada