jueves, 10 de enero de 2013

UDAKO IGANDEAN // DOMINGO DE VERANO


Aste honetan urtebetea izan da Jesus Mari Martinez hil zela. Haurtzarotik oso adiskidea nuen, sendi artekoa baitzen. Eta oso ongi eramaten nintzen berarekin. Bioi asko gustatzen zitzaigun musika.

Nire argazkien artean gaurko hau aurkitu dut eta gure txoko honetara ekartzea pentsatu dut. Unión Cerrajera S.Aren igeritokiko lorategietan gaude eserita. Beraz, uda zen. Eta jai eguna, ziur, denon itxura doterea dela-eta. Zer urtekoa? 1954? Hortxe, nonbait. Eta zeintzuk gara eserita gaudenok ?

Begira, ezkerretik hasita: Arantza Foronda nire lehengusina, Gasteizen bizi zena; Pako eta Txaro nire anaia-arrebak; Jon Arriaran; ni eta, azkenik, Jesus Mari Martinez.

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: AMAIA AZPIAZU

Esta semana se ha cumplido el primer aniversario de la muerte de Jesús Mari Martinez. Fuimos muy amigos desde la infancia, ya que teníamos lazos familiares. Y nos llevábamos muy bien. A los dos nos gustaba mucho la música.

Esta foto la he encontrado en mi album y me ha parecido oportuno sacarla en este nuestro txoko. Estábamos sentados en la piscina de la Unión Cerrajera S.A. Por lo tanto, era verano. Y día festivo, por las galas con que nos vistieron. ¿El año? Podría ser 1954. ¿Quiénes somos los de la foto?

Comenzando desde la izquierda: mi prima Arantza Foronda, que vivía en Gasteiz; mis hermanos Pako y Txaro; Jon Arriaran; yo y a mi lado Jesús Mari Martinez.

No hay comentarios:

Publicar un comentario