martes, 5 de marzo de 2013

MENDIAN LAU LAGUN // CUATRO AMIGOS EN EL MONTE



Mendizalea izan naiz; normala, oso, gure herrian. Kuadrilla osoa izan dela esango nuke, behintzat gure urte gazteetan. Edozein aitzakia ona genuen, motxila hartu eta -tipi-tipa- herritik atera eta inguruko zein urrutiko baso eta mendiak ezagutzeko. Ausartak ginen! Normalean bazkaltzeko itzultzen baginen ere, herrian baziren egun osoko txangoak ere. Hori bai, arratsaldeko dantzaldirako Arrasaten geunden. Verduri eta plazako musika ezinbestekoak ziren asteburuari amaiera emateko.

Hortxe gaude, ez galdetu non!, Martzelino Sanz, Alex Urrutia, neu eta eserita, “Tiburon”enean erositako egunkaria irakurtzen ari, Pedro Pagoaga. Hamazortzi urte!


ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JESUS MARI ARZE

He sido montañero; algo completamente normal en nuestro pueblo. Yo diría que lo ha sido toda la cuadrilla, por lo menos en nuestros años dulces. Cualquier excusa era buena para coger la mochila y –tipi-tapa- salir a conocer los rincones de los alrededores e, incluso, más alejados. ¡Eramos unos valientes! Normalmente volvíamos para comer aunque también hacíamos excursiones de todo el día. Eso sí, para el anochecer había que volver. Nos esperaban los bailables del Verduri y de la plaza. Eran una buena forma de dar finiquito a la semana.

Ahí estamos, no me preguntéis dónde, Marcelino Sanz, Alex Urrutia, yo y, sentado y leyendo el periódico comprado en “Tiburón”, Pedro Pagoaga. Dieciocho años.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada