martes, 9 de abril de 2013

SOR MARIA TERESA PINEDO, AGUR, 1960an



Aurreko batean ere esan nuen urte mordoxka eman nuela Mesedeetako mojekin ikasten. Argazki hau 1960koa da, abenduaren 10ean aterata. Sor María Teresa Pinedo Peruko Moyobambara joateko genuen eta halako agur ekitaldia eskaini genion bere ikasleok. Ikus daitekeen moduan, adin desberdinetakoak gaude Laso argazkilariaren aurrean. Nagusiak goiko ilaran daude eta labor egitera etortzen ziren. 

Argazkian dagoen beste moja Sor Anjeles Lasa dugu, donostiarra. Eta gu, lasai asko, aurreko mahai gainean plastikozko maletak ikus daitezkeelarik. Aurrerapen ikaragarria, garairako! Kremaleradunak, gainera.

Gauden guztion artean, oso oker ez banago, hiru bakarrik gara 1949an jaioak. Marilu Ajuria, Marga Belategi eta hiruok. Ia ezaguten gaituzuen. Besteen artean ere aurpegi ezagunak dira gehienak. Anima zaitezte eta identifika itzazue. Ez da ariketa zaila, izan ere berrogeita hamabi urte bakarrik eman dira ordudanik. Aldatuxeak egon  gaitezke baina alderdi fisikoan soilik. Bizitzeko gogoaz, berriz, lehen bezain indartsu jarraitzen dugu.

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: ARANTZA OLABE

En una anterior ocasión también dije que hice un montón de años estudiando con las monjas mercedarias. Esta foto es de 1960, concretamente del 10 de diciembre. Sor María Teresa Pinedo estaba a punto de embarcarse para Moyobamba (Perú)y sus alumnas le dedicamos una especie de despedida. Como se puede apreciar, ante la cámara del fotógrafo Laso posamos compañeras de edades diferentes. Las mayores, colocadas en la fila superior, solían venir a clases de labor. 

La otra monja que aparece en la foto es Sor Angeles Lasa, donostiarra. Y nosotras, tranquilas y felices. En la mesa de primer plano se nos muestran las primeras maletas de plástico. Una auténtica revolución para la época. ¡Y de cremallera!

De todas las que aparecemos, y si no me equivoco mucho, tres sólo somos del año 1949. Marilu Ajuria, Marga Belategi y yo. A ver si nos reconocéis. El resto de caras también son muy identificables. Animaros a hacerlo. No es ejercicio difícil, ya que desde entonces no han pasado más que cincuenta y dos años. Quizás hayamos cambiado un poco … físicamente. Porque por lo que respecta a ganas de vivir, seguimos tan ilusionadas como antes.


No hay comentarios:

Publicar un comentario