iraila 17, 2013

ARRASATEKO GAZTEAK LORAMENDIREKIN // JOVENES DE MONDRAGON CON LORAMENDI



Duela 54 urte, 1959ko irailaren 20an, omenaldi hunkigarri bat eskaini zitzaion Juan Arana “Loramendi” poetari Bedoñan. Bigarren omenaldia zen bere jaioterrian, 1935ean “Euskaltzaleak” erakundeak aurrenekoa eskaini ziolarik 1933an hildako euskaltzale bikainari, Olerti Egun haietako bat antolatuz. Urrutiko egun hartan Koldo Jauregi “Jautarkol”ek irabazi zuen norgehiagoketa, “Maite opari” olerkiarekin.

Bigarren omenaldia “Euskeraren adixkideak” elkarteak eratu zuen. Mendibitzu baserrian oroit-plaka bat jarri zen, Loramendiren beraren amak estalki zapia mugiaraziz agertu zuena. Bertan irakurtzen da: “BEDOÑA’TAR J. AITA, “LORAMENDI” (1907-1933) Euskal olerkari bikain eta Jaungoiko Maitasunaren Oyulariari, bere jayotetxean, EUSKERAREN ADIXKIDEAK, 20-IX-1959. “Nora noake maitasun eske, neregan baidet ederrik oro berezko ditun maitalea”.

Omenaldi hartan, milaka euskaltzaleren aurrean,Antonio Arrue euskaltzainak hitzaldia egin zuen eta Basarri eta Lizaso bertsolariek ere parte hartu zuten. Egunerako ireki zen elerti norgehiagoketan, bestalde, Gabriel Aresti bere re “Maldan behera” olerkiarekin suertatu zen garaile, Bitoriano Gandiagaren aurretik.

Erakuspen musikalean Arrasateko Abesbatzak hartu zuen parte David Arzamendiren zuzendaritzapean eta, argazkian ikus daitekeen moduan, arrasatear gazte eta haur batzuek ere euren presentziarekin alaitu zuten egun ederra. Zeintzuk dira gaurko pertsonaiak? Hortxe dituzue: baietz, pazientziarekin, denon izenak asmatu! Hasi ezkerretik, goiko ilaran: Mari Sol Mendoza, Sole Bergaretxe, Begoña Markaide, Esther Zaitegi…

ARGAZKIA: JOSE IGNAZIO ZAITEGI

KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

Hace ahora cincuenta y cuatro años, el 20 de septiembre de 1959, se celebró un emotivo homenaje al poeta de Bedoña Juan Arana “Loramendi” Se trataba del segundo que en su lugar de nacimiento recibía el eximio vascófilo, fallecido en 1933, y al que en 1935 “Euskaltzaleak” había dedicado uno de los Dias de la Poesía. En aquella lejana ocasión había resultado ganador del certamen Koldo Jauregi “Jautarkjol” con el poema “Maite opari”.
  
El de 1959 lo organizó la asociación “Amigos del Euskera”. En Mendibitzu,  el caserío natal de Loramendi, fue colocada una placa que fue descubierta por la madre del homenajeado y en la que se lee: “BEDOÑA’TAR J. AITA, “LORAMENDI” (1907-1933) Euskal olerkari bikain eta Jaungoiko Maitasunaren Oyulariari, bere jayotetxean, EUSKERAREN ADIXKIDEAK, 20-IX-1959. “Nora noake maitasun eske, neregan baidet ederrik oro berezko ditun maitalea”

En esta ocasión el discurso académico corrió a cargo del miembro de Euskaltzaindia Antonio Arrue, actuando los bertsolaris Basarri y Lizaso. En el concurso de poesía organizado para la ocasión resultó vencedor Gabriel Aresti, con el poema “Maldan behera” quedando en segundo lugar Bitoriano Gandiaga.

Como actuación musical actuó el Coro de Mondragón bajo la batuta de David Arzamendi y un grupo de jovencitos y jovencitas dieron con su presencia colorido al acto. ¿Quiénes son los protagonistas de la foto de hoy? Seguro que con un poco de paciencia acertáis con todos ellos. Comenzar por la izquierda, fila superior: Mari Sol Mendoza, Sole Bergaretxe, Begoña Markaide, Esther Zaitegi…

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina