martes, 26 de noviembre de 2013

ADI TXORITXOARI! // ¡ATENCION AL PAJARITO!

Ez dakit nola iritsi den argazki hau nire eskuetara. Misterioa!  Gauza da, euren jatorria duten gainerakoen artean aurkitu dudala. Eta onena publikoki aurkeztea zela iruditu zait.

Argazki zoragarria da – 1955ekoa?- mesedeetako mojetan ikasten ari ziren gure adineko neskatil ugari agertzen direlarik, haietako asko egun amama bihurtuta, eta gure 1949arrasate kolektiboan parte hartzen dutenak.  Kalistroetan daude, bizpahiru ezik gainerako guztiak irribarretsu ageri dira. Ezin zuten imaginatu, urte mordo baten ondoren txoko honetan agertuko zirenik, mundu osoaren begietara aurkeztuta.

KOMENTARIOA (isilpean): JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL


No sé cómo ha llegado esta foto a mis manos. ¡Misterio! La cosa es que ha aparecido entre todas las otras que tienen bien definida su procedencia. Y me ha parecido que lo mejor era publicarla, para general conocimiento.

Es una fotografía preciosa – ¿de 1955?-  en la que aparecen muchas niñas que estudiaban con las monjas mercedarias, muchas de ellas convertidas en amamas, y que forman actualmente nuestro colectivo 1949arrasate.  Están en los “calistros” y exceptuando dos o tres, el resto sonríe abiertamente ante la cámara. Lejos estaban de suponer que muchos años después iban a aparecer en este rincón, expuestas a la mirada de todo el mundo.

martes, 19 de noviembre de 2013

HOTZA 1952ko UDAZKENEAN



Udazken euritsua daramagu eta hotzak ere bisita egin digu. Noiz arte gertazeko? Auskalo! Horretarako Arantzazuko Pellori galdetu beharko genioke. Eta berak ere ez dakit asmatuko ote zuen. 

Dena den, hotza eta neguko gordintasuna ez dira gaur egunekoak. Gertatzen dena da oroimena oso hauskorra daukagula eta behehala ahazten ditugu iraganeko gertaerak. Begira, bestela argazki hau. 1952ko udazkena zen, eta ongi jantzita agertzen zaizkigu protagonistak. Nortzuk dira? Begira:  ezkerrekoa naukazue; erdikoa nire ahizpa Txaro eta eskuinekoa Marga Merkader. Non gauden? Nik uste dut argazkilariak Santutxuko inguruetan harrapatu gintuela, Erguin aldean.

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: AMAIA AZPIAZU


Llevamos un otoño pasado por agua y el frio también nos ha visitado. ¿Hasta cuándo se quedará? ¡Adivínalo! Quizás no lo sepa ni el mismo Pello, de Arantzazu. 

De todos modos, el frío y la dureza invernal no son privativos de hoy en día. Lo que sucede es que somos unos desmemoriados y enseguida se nos evaporan los recuerdos. Ahí tenéis una foto del otoño de 1952 y las tres protagonistas aparecen bien arropaditas, por si acaso. ¿Que quiénes son? Apuntad: la de la izquierda soy yo; en el medio aparece mi hermana Txaro y a la derecha Marga Mercader. ¿Dónde está hecha la foto? Creo que en los alrededores de Santutxu, en Ergüin.

martes, 12 de noviembre de 2013

PEÑA POMBAR



Gogoratzen al duzue Peña Pombar sonatua? Hona hemen kide batzuk, gure jokalariarekin batera, Dulantziko  futbol zelaira 1973an egin genuen bisita batean. Guapo-guapo ageri gara, Txetxu Etxebarria, Juan Bautista Agirre, Pombar gure idoloa bera, Gabino Yarza, “Txito”Agirre, Benedikto Lorenzo, “Parron” del Valle, "Txelis" Aierbe, Angelito Atxa, Talledo eta ni. Partiduaren emaitza? ...  Ze partidu?

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSE ANTONIO ZEZIAGA

¿Recordáis a la famosa Peña Pombar? Aquí estamos algunos de los miembros de la misma, acompañando a nuestro admirado ídolo, en una visita realizada en 1973 al campo de futbol de Alegría de Alava. ¿A que estamos guapos? Txetxu Etxebarria, Juan Bautista Agirre, nuestro adorado Pombar, Gabino Yarza, “Txito”Agirre, Benedicto Lorenzo, “Parron” del Valle, "Txelis" Aierbe, Angelito Atxa, Talledo y un servidor. ¿Qué cómo terminó el partido? ...  ¿Qué partido?


(Argazkia eta komentarioak, ateratzen joango diren beste batzuekin batera, Jose Antoniok berak eman zizkidan aurten // La foto y los comentarios, con otros que irán saliendo, me los proporcionó Jose Antonio este mismo año)

martes, 5 de noviembre de 2013

ARTXANDAN



Aurtengo txangoan eta, aurrekaritzat hartu gabe, gizonezko gehiago joan ginen emakumeak baino. Horra hor emaitza: 17 (argazkilaria ere kontuan izanda, kasu honetan Josemariri egokitu zitzaiona) 14ren kontra.


Artxandako bazkal osteko argazki honetan, ordurarteko giro onaren irribarreak ikusten dira. Eta horrela segitu genuen, Arrasatera heldu arte. Datorren urteko egunerako antolaketa martxan dago. Zeruan ikusten diren bi hegazkin-arrastoak, ezer onaren iragarkia izango al dira?

Ez al duzu oraindik 2013ko urriaren 19ko bideoa ikusi? Hor daukazu:



ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: XABI USOBIAGA


En la excursión de este año, y sin que sirva de precedente, fuimos más los hombres que las mujeres. He ahí el resultado: 17 (teniendo en cuenta al fotógrafo, que en esta ocasión correspondió hacerlo a Josemari) contra 14.


Tras la comida en Artxanda aparecemos todos sonrientes, fruto sin duda del buen ambiente disfrutado hasta entonces, algo que resultó realidad hasta la llegada final a Mondragón. Los preparativos del encuentro del año próximo están en marcha. ¿Serán anuncio de algo bueno las dos estelas de aviones que se ven en la foto?

¿No has visto aún el vídeo del 19 de octubre de 2013? Ahí lo tienes: