martes, 4 de febrero de 2014

1966-67 DENBORALDIAN



Juventud Deportiva Mondragon futbol taldeak Hirugarren Mailan jokatu zuen 1966-67 denboraldian. Eta han ibili nintzen ni ere,  nire aletxoa ipintzen, Divino II.ak zuzentzen zuen ekipoari ahalik eta onenak ematen ari. Suposatzen dut ezagutu nauzuela: hain justu, Uribarriko elizaren azpian daukazuen gaztetxoa naiz. Baloia eskuan daukana ez (gazteegia zen hura gurekin aritzeko) lauko taldekideen artean aurreratuen dagoena, baizik.

Beterano eta gazteen arteko ekipoa osatu zen. Luis Lopez “Bomba” –ez zaio ikusten argazkian- eta Jose Luis Arenaza –eskuineko jokalaria, besoak gurutzatuta- genituen zaharrenetarikoak; argazkian dauden gazteagoen artean, Errarte “Kartxel”; Uribesalgo eta Joxe Mari Elkoro eta Rafa Agirre atxabaltarrak; Jose Luis Idigoras … 
 
Hortxe gaude, Iturripe berrira azalduta denboraldiari hasiera emateko entrenuei ekitreko prest. Hitz egiten ari zaigu Joxe Ubago presidentea.


ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSE IGNAZIO ZAITEGI


En la temporada 1966-67 el equipo de futbol de Juventud Deportiva Mondragón compitió en Tercera División. Y allí anduve yo también, poniendo mi granito de arena a las ordenes de Divino II, y dando todo lo que de futbolista tenía. Supongo que me habéis conocido: soy el joven que está debajo de la iglesia de Uribarri. No el que tiene el balón en las manos (ése era demasiado joven aún para competir) sino el que aparece más adelantado de los cuatro futbolistas de la izquierda. 

Se formó un equipo mezcla de veteranía y juventud. Por una parte estaban Luis López “Bomba” (tapado en la foto) y José Luis Arenaza, que aparece a la derecha de brazos cruzados. Podríamos considerar jóvenes a algunos de los que aparecen en la foto: Errarte “Kartxel”;  los atxabaltarras Uribesalgo, Joxe Mari Elkoro y Rafa Agirre;  José Luis Idígoras …

La foto corresponde al día de comienzo de los entrenamientos, en el nuevo Iturripe, atendiendo las palabras que nos dirigió el presidente José Ubago.

No hay comentarios:

Publicar un comentario