martes, 4 de marzo de 2014

KARNABALETAKO MARTITZEN ELURTUA // MARTES DE CARNAVAL NEVADO



Oso eguraldi txarra jarri zaigu aurtengo ihauteriei agur esateko. Iragan larunbatean egundoko euri jasa izan genuen eta ezina gertatu zen jaiaz behar bezala disfrutatzea. Baina ez pentsa aurtengoa bakarrik izan denik eguraldiaren begitarte okerra. Atzera begira jarriko bagina … 

Iaz ere antzerako zerbait nioen. Saltotxo bat egin nuen 1958ra arte … eta gaurko argazki honek deskribatzen digun panorama aurkitu genuen, orduko karnabaletako martitzenean. Kukumarruz jantzita agertzen gara, Zigarrolako hiru lagun. Seguru nago ez duzuela asmatuko nortzuk garen. Bai: iazko argazkian geunden berdintsuak: ezkerrekoa ni; eskuinekoa Marisa Etxebarria; eta erdikoa Marisaren Joxe Ramon anaia. Nire lagunei kareta erosi egin zieten. Txaparron ote? Niri apropos egin zidaten etxean. 

Ez dut uste elurte harekin egun hartan automobil asko igaroko zenik Zigarrolatik. Eta lasaixeago ibiliko ginen. “Atención. Zona escolar” ipintzen du atzeko Aldekoa baserrian dagoen kartelak. Noski, Maria Urbana Juldain maistraren eremuan geunden!


 



ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: AMAIA AZPIAZU



¡Vaya tiempecito que nos ha caído en estas fechas! Los carnavales han sido pasados por agua, y no hemos podido disfrutar como hubiéramos deseado. Pero no penséis que sólamente ha sido cosa de este año. Si nos volviéramos por el  túnel del tiempo… 

Hace un año puse una foto complementaria a la de hoy. Resultaba un saltito hasta 1958, y nos encontramos con ese manto blanco que cubría nuestro barrio de Zigarrola, el martes de carnaval de hace cincuenta y seis calendarios.

Estamos en la misma carretera, vestidos de kukumarru, frente al actual bar Meneta. Y seguro que no acertáis, si no os indico quiénes somos: la de la izquierda, yo; a la derecha, Marisa Etxebarria; y el del centro, el hermano de ésta, Joxe Ramón. Mis amiguitos agenciaron la careta en alguna tienda… ¿Txaparro? A mí me la hicieron en casa. 

Con aquel panorama no creo que fueran muchos los coches que atravesaran aquel día el barrio.Y andaríamos más tranquilos.  “Atención. Zona escolar” es lo que avisa el cartel del caserío Aldekoa que aparece tras nosotros. ¡Estábamos en los dominios de la maestra María Urbana Juldain!

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada