martes, 1 de julio de 2014

TRANPOLINETIK // DESDE EL TRAMPOLIN



Uztailean sartu gara, ia-ia ohartu gabe, eta ezin dut burutik kendu Union Cerrajeraren igeritokian emandako une goxoen oroitzapena. Goiz eta arratsaldeak guretzat genituen – bueno, agian ez horrenbeste, baina tira- eta Vegaren “baimenarekin” bainualdi, murgil eta tripakoen errenkada luzatzen saiatzen ginen, gorputza jota utzi arte. 

Tranpolina ere ez zen txantxetako mokaua, eta batek baino gehiagok egundoko zartakoa hartu zuen bertatik bere burua uretara bota ondoren. Ia ezagutzen dituzuen argazkikoak. Bi lagun gure promoziokoak dira, Javier eta Jose Antonio izenekoak. Argazkia 1963koa izan daitekeelakoan nago.

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: RAFA GARAY

Hemos entrado en julio, casi casi sin darnos cuenta, y no puedo por menos de pensar en los magníficos momentos que pasamos en la piscina de Unión Cerrajera. Teníamos para nosotros las mañanas y tardes – bueno, quizás sea decir demasiado- para disfrutar, y con el “permiso” de Vega hacíamos lo indecible por alargar los chapuzones, buceos y tripakos hasta que el cuerpo aguantara.  

El trampolín no era un juego de niños y más de uno se llevó un buen golpe lanzándose al agua desde el tablón de “abajo” o del de “arriba” A ver si conoces a los de la foto. Dos son de nuestra quinta de 1949 y sus nombres de pila son Javier y José Antonio. La foto la fecho en 1963.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada