martes, 28 de octubre de 2014

DANTZARIAK



Euskal Jairen batean edo antzeko ospakizunean atera genuen argazkia, 1965 inguruan. Laso izan zen argazkilaria eta bere denda ondoan gaude, Alfontso X. Jakintsua plazan. Lore Gazteak taldearen berrogeita hamargarren urtemuga ospatzen ari den honetan, izan bedi argazki hau nire omenaldi txikitxoa elkarte horretatik igaro diren dantzariei. 

Egia esatera, argazkiko Marga Mercader ezik, gainerakook - Begoña Egidon, Mertxe Jauregialzo eta hiruok- oso dantzari apaltxoak izan ginen. Ba al dakizue non ikasi genuen dantza egiten? Gure etxeetako atarteetan! Pausuz pausu joan ginen gureganatzen zenbait dantzaren erritmo eta estiloa eta inoiz edo inoiz ausartu egin ginen publikoaren aurrean dantzatzen, baina ezkutu samarrean.

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: MERTXE GOROSTIZA

La foto nos la sacó Laso en alguna Fiesta Vasca o festejo similar de alrededor de 1965. Nos retrató cerca de su establecimiento de fotos, en la Plaza de Alfonso X el Sabio. Ahora que se está celebrando el cincuenta aniversario del grupo Lore Gazteak, valga esta fotografía como un pequeño homenaje al colectivo de dantzaris que han pasado por esa formación.

La verdad es que, salvo Marga Mercader, las otras tres que aparecemos retratadas –conmigo están Begoña Egidón y Mertxe Jauregialzo-  fuimos más bien dantzaris modestas. ¿Sabéis dónde aprendimos y ensayábamos? Ni más ni menos que en los portales de nuestras respectivas casas del Grupo San Juan. Ibamos paso a paso hasta que nos creíamos con suficiente técnica y estilo como para salir a bailar en público. Y lo hicimos en varias ocasiones, un poco a escondidas.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada