martes, 27 de octubre de 2015

JOSE MARI MENDIZABAL BARITONOA





Iragan den astean Jose Mari Mendizabal Vergarajauregi arrasatearra hil zen. Arrasateko musika pertsonaia ezaguna izan da Jose Mari hamarkada luzez. Parrokiako abesbatzan, Santa Agedako koruan, herrian antolatutako zarzuela eta operetan eta deitzen zuten abesbatza askotako kide eskuzabala izan genuen.
Argazkia 1958ko abendukoa da.  Jesus Aranbarri musika egile bilbotarraren “Viento Sur” zarzuela eskaintzen ari dira Arrasateko abeslariak, Gurea Zineman. Hiru egunez aritu ziren, 19, 20 eta 21ean, Aranbarriren beraren zuzendaritzapean. Arrakasta izugarria lortu zuten. 
Abesbatza hark urte batzuk zeramatzan zarzuelen errepresentazioekin, eta ordurako Marina, La dolorosa, La del manojo de rosas, El caserío, Katiuska, La tabernera del puerto eta abar luze bat ikusi ahal izan zuten Arrasateko musika zaleek.
Jose Mari Mendizabalek, baritonoren bere ahots ederrarekin, guztietan hartu zuen parte. Argazkian, ezker eskuin, duela hirurogei urteko abeslari arrasatear handien lagin bat dugu, emakume eta gizonezkoak. Eta zentroan, Jose Mari dago – ezkerrean-  Fertxu Aranburu  tenorearen eskuak hartzen dituena, Sara Montalbanen begiradapean.
ARGAZKIA: ISABEL ARANBURUZABALA
 KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL
La semana pasada falleció el mondragonés Jose Mari Mendizabal Vergarajauregi. Jose Mari ha sido uno de los exponentes musicales de las últimas seis décadas en Mondragón. Dotado de una extraordinaria voz, participó desde jóven en el coro parroquial, habiendo actuado mientras las fuerzas le aguantaron en todas las manifestaciones musicales producidas en la villa. Tomó parte en zarzuelas, óperas, coros de Santa Agueda, y fue miembro de renombradas agrupaciones de canto de otras localidades – Pamplona, Donostia…- que quisieron contar con su voz.
La foto es del año 1958, y corresponde a la representación de la zarzuela “Viento Sur” del maestro Jesús Aranbarri, que tuvo lugar durante los días 19, 20 y 21 de diciembre de aquel año en el Cinema Gurea de Mondragón, bajo la dirección del propio Aranbarri. El éxito fue espectacular.
Aquel grupo de cantores tenía sobre sus hombros una dilatada experiencia en el mundillo de la zarzuela, habiendo puesto en escena para entonces Marina, La dolorosa, La del manojo de rosas, El caserío, Katiuska, La tabernera del puerto y un largo etc.
Se puede decir que Jose Mari Mendizabal no faltó en ninguna de las ocasiones. A derecha e izquierda de la foto aparecen en el escenario grandes cantantes mondragoneses de hace sesenta años. Y en la escena central Jose Mari –barítono- coge las manos de Fertxu Aranburu –tenor, a la derecha- bajo la mirada de Sara Montalbán.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada