martes, 9 de febrero de 2016

NIRE KOTXETXOAN.1951. EN MI COCHECITO



Aitona-amonak ikusten ditudanean haur baten kotxetxoari bultzaka nire karrotxoaz oroitzen naiz. Oso modernoa zen. Palankatxo ugari zituen, kaleetan barreneko ibilaldia eroso egiten zutenak. Normalean ama neukan bultzagile eta oso solasaldi interesgarriak edukitzen genituen gure artean. Ez dakit ezer ulertzen zidan, baina nik berari bai. 

Noizean behin, goxokiren bat ematen zidan, Polikarpo Muruamendiarazen goxotegian erosita. Orduan zeruan negoela iruditzen zitzaidan. Argazkia 1951ko udan atera zidaten.

 ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: MERTXE GOROSTIZA 

Cuando veo a algún abuelo-abuela empujando un cochecito de niño me suelo acordar del mío, que era una preciosidad. Y muy moderno. Tenía palancas por todos los lados, cosa que hacía mucho más cómoda la travesía callejera. Normalmente mi madre era la encargada de sacarme y recuerdo que solíamos tener unas conversaciones muy interesantes. No estoy muy segura de que ella me entendiera, en aquella jerga de mis dos añitos, porque habéis de saber que estábamos en 1951.

De vez en cuando me compraba alguna golosina en la pastelería de Policarpo Muruamendiaraz, cosa que me transportaba al cielo.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada