uztaila 05, 2016

SERRAT ETA IÑARRA PARROKUA / SERRAT Y EL PÁRROCO IÑARRA



"Jose Luis Iñarra Arrasateko parrokoaren ospea Arrasatetik Euskal Herrira hedatu zen, batez ere euskal apaizen 1960ko eskutitzaren bitartez eta baita 1967ko hilarriaren kasua zela eta. Baina Euskal Herritik kanpo ere hitz egin zen asko Arrasateko artzapezaren gain. Horren lekukotasuna ematen digu ondoko anekdota honek. 

Joan Manuel Serrat abeslariak – bere ospearen uhineko erpinean zegoela- Arrasateko Idoia jai aretoan eskaini behar zuen emanaldi bat 1968ko irailaren 20an. Antolatzaileen harridurarako, katalandar artista Arrasatera iritsi zenean herriko erretorea ezagutu nahi zuela aitortu zuen. Iñarrarekin jarri ziren kontaktuan haiek, eta bi gizonen arteko elkarrizketa “Naroki” kafetegian burutu zen. Serratek bere miresmen eta begirunea azaldu zion erretoreari, askatasunaren borrokalaritzat hartu zuena. Iñarrak, ordea, ez zion publizitaterik eman nahi izan topaketa hari" ("Jose Luis Iñarra. Mondragoeko parrokua" (2006)  Eusebio Iñarrarekin argitaratu nuen liburuan)

Argazkian, Jose Manuel Serrat Musakolako Hostalean, fansek inguratuta. Gipuzkoako agintari frankistek debekatu egin zioten egun hartan Serrati Idoyan abestea eta katalandarra penaz alde egin zuen Arrasatetik. Biharamunean ere, Gasteizko Kokett-ean, ateak itxi zizkioten Serrati. Frankismoaren gauzak.

ARGAZKIA: XABIER USOBIAGA
KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

"La fama de Iñarra se extendió de Mondragón a todo el País Vasco, sobre todo a raíz de la misiva de los curas vascos en 1960, pero también a propósito del caso de la lápida en 1967. Incluso fuera del País Vasco se habló mucho sobre el arcipreste de Mondragón. La siguiente anécdota da testimonio de ello. 

El cantante Joan Manuel Serrat –por aquel entonces en la cresta de la ola de su fama– vino a Mondragón a ofrecer un concierto en la sala de fiestas Idoya de Mondragón el 20 de septiembre de 1968. Para sorpresa de los organizadores del evento, nada más llegar a Mondragón el artista catalán confesó que deseaba conocer al párroco. Así pues, los organizadores se pusieron en contacto con él y Serrat e Iñarra mantuvieron una entrevista en la cafetería “Naroki”. Serrat transmitió al párroco su admiración y respeto, expresándole que lo tenía por un gran luchador por la libertad. Con todo, Iñarra no quiso hacer publicidad de aquel encuentro" (José Luis Iñarra. El párroco de Mondragón. 2006. Del libro que publiqué con Eusebio Iñarra) 

En la foto, Serrat trata de entrar en el Hostal de Zigarrola. Las autoridades provinciales prohibieron la actuacción de Serrat y se ausentó con mucha pena de Mondragón. Al dia siguiente, en la Kokett de Gasteiz, tampoco pudo actuar.  Cosas del franquismo.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina