martes, 28 de febrero de 2017

UN FRAILE Y DOS NOVICIOS

Inauterietako martitzena da gaur, eta bihar hausterre-eguna. Karnabaletik garizumara. Gehiegikeria paganotik erlijiozko giro intsentsu eramanezinera. Eta argazkiko hiru lagunak, zertan zebiltzan? Apaiztegitik alde egin dute bazterrak ebanjelizatzeko asmotan, apika? Francoren zentsura apurtu eta mozorrotu egin al dira?

Ez bata ezta bestea ere. Gauza konplikatu samarra da, baina ulergarria: 1955eko igande arrunt bat zen; Ekintza Katolikoaren neska batzuk antzerki saio bat eskaintzera zihoazen Abade Etxean. Sarrera emakumeentzat bakarrik zegoen baimenduta. Eta hiru adiskide hauek antzerkia ikusi nahi zuten. Zer egin? Apaizez jantzi! Eta antzez-funtzioa hasi bezain laster, Don Jose Luis Iñarraren hiru soineko osorekin jantzita aretoko atean jo zuten.  Iluntzean zeudenez gero, ireki zuenak ez zuen hiru apaiz besterik antzeman, sartzera zihoazela ziotenak. Eta abisua eman zien barrukoei: "Un fraile y dos novicios" Horrela izanda ezin zieten ezetz esan. Eta barruraino igaro ziren obra ikusteko.

Ez digute esan nola erreakzionatu zuen erretoreak ikusi zuenean bere armairua zenbait jantziz arindu ziotela. Gauza da, Eusebio Iñarra, Karmelo Letona eta Luis Maza bikain aritu zirela arratsalde hartan.


ARGAZKIA: CARMELO LETONA
KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

Hoy es martes de carnaval y mañana miércoles de ceniza. De Carnaval a Cuaresma. Del exceso pagano al sofocante ambiente religioso. Y los tres amigos de la foto ¿de qué van? ¿Han salido, por ventura, de algún seminario con la idea de evangelizar pueblos y caminos? ¿Acaso se han disfrazado haciendo caso omiso a la rígida censura del general?

Ni una cosa ni otra. La cosa es un poco complicada, pero a la vez fácil de entender: se trata de un domingo cualquiera de 1955. Algunas chicas de Acción Católica han organizado una función teatral en la Casa Cural. La entrada está restringida a chicas y mujeres. Pero estos tres vivillos quieren asistir a la representación. ¿Cómo hacerlo? ¡Disfrazándose de cura! Pensado y hecho: cogen del armario de Don José Luis Iñarra tres de sus trajes talares y vestido de esa guisa se presentan en la sala una vez comenzada la sesión. Tocan a la puerta y  la que les abre en la oscuridad  ve a tres personas que dicen van a entrar. Y da el aviso a las de dentro: "Un fraile y dos novicios" Son la autoridad y no se les puede negar el paso. Y allí que entran y siguen la obra desde su disfraz.

No nos han contado cuál fue la reacción del párroco cuando supo que le habían llevado prestado parte de su armario. Lo que sí está claro es que Eusebio Iñarra, Carmelo Letona y Luis Maza se lo pasaron en grande.

martes, 21 de febrero de 2017

HIRU AHIZPA BATERA EZKONDU. BODA DE TRES HERMANAS


Ez dut ezagutzen beste kasurik, behintzat eremu geografiko hurbilean. Eta orain hirurogeita bost urte gertatu zen, 1952ko otsailaren 23an. Arrasateko hiru ahizpa, Marco sendikoak - "Agonias" gaitzizenarekin- ezkondu egin ziren parrokian. Horra hor hiru bikoteak. Ezkerretik, Pedro Gonzalez-Milagros Marco; Alberto Lejarraga-Juanita Marco; Tomas Sanchez-Kontxita Marco. Juanita da bizi den bakarra.

Otordua Txoko tabernan egin zen, eta haren atartean ageri dira beheko argazkian gonbidatuak. Lehen lerroan, bigarrena ezkerretik, handik hilabete batera herriko alkate izendatuko zuten Julio Otaduy agertzen zaigu.

ARGAZKIAK: PELLO GONZALEZ
KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

No conozco otro caso, por lo menos en un radio geográfico cercano. Sucedió hace ahora sesenta y cinco, el 23 de febrero de 1952. Tres hermanas de Mondragón, las Marco - de la familia "Agonías"- contrajeron matrimonio en la parroquia el mismo día. En la foto superior las tres parejas: Pedro González-Milagros Marco; Alberto Lejarraga-Juanita Marco; Tomás Sánchez-Kontxita Marco. Excepto Juanita, los otros cinco protagonistas han fallecido.

El banquete correspondiente se llevó a cabo en el Bar Txoko, donde posan las tres parejas con sus familias.  En primera fila, segundo por la izquierda, podemos ver también a Julio Otaduy, quien sería nombrado alcalde de Mondragón un mes más tarde.


martes, 14 de febrero de 2017

SEBERO ALTUBE PLAZA: 40 URTE / 40 AÑOS DE LA PLAZA SEBERO ALTUBE


Kopiatzen dut "Sebero Altube" (1979) nire liburutik: "1977ko otsailaren 19an inauguratu zen Arrasaten Sebero Altube Enparantza. Sebero munduratu zuen herriak ere ez dio, berandu arte behintzat, honelako ohorerik eman. Arratsaldeko 6etan enparantza jendez beterik aurkitzen zen, aurreko egunean, ostiralez, obrak bukatu ahal izateko, goizalderarte ibili ziren langileak, Pitillasetik ekarritako harria ezartzen.

Jende artean, balkoi eta leihoetan  ikurriña ageri da. Berak ere lehen pausoak ematen zituen, urte hartako urtarrilaren 19an izan baitzen legalizatuta.

ARGAZKIAK ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

Copio (y traduzco) de mi libro "Sebero Altube" (1979): "El 19 de febrero de 1977 se inauguró en Mondragón la Plaza Sebero Altube. Ha tenido que pasar mucho tiempo hasta que el pueblo que había visto nacer a Sebero le homenajeara de forma significativa. A las seis de la tarde el lugar se encontraba abarrotado de gente. La víspera, viernes, los obreros tuvieron que trabajar hasta bien entrada la madrugada, para colocar la piedra traída de Pitillas"
Entre el público y en balcones y ventanas aparece la ikurriña. Ella también daba sus primeros pasos formales, ya que justamente fue izada con todas las de la ley por primera vez el 19 de enero de aquel año.

martes, 7 de febrero de 2017

KURTZEBARRI 1965

Kurtzebarriko txabola baten aurrean gaude, gaurko moduko egun batean... duela berrogeita hamabi urte!  1965eko otsailaren 7. Igandea. Kristoren hotza zegoen.
Ezagutu al gaituzu? Karlos Yarza,  Fernando Gomez -armonika jotzen ari- Javier Azkarate, Javier Ansoategi, ni, Jose Ramon Gorosabel, Miguel Angel Vazquez, Jose Luis Garmendia.

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL 

Estamos en el exterior de una txabola de Kurtzebarri, un día como hoy... !de hace cincuenta y dos años!  7 de febrero de 1965. Era domingo, y hacía un frío del carajo.
¿Nos has reconocido? Carlos Yarza,  Fernando Gómez -tocando la armónica- Javier Azkarate, Javier Ansoategi, un servidor, José Ramón Gorosabel, Miguel Angel Vázquez, Jose Luis Garmendia.

Beste bat egun hartakoa / Otra más de aquel día: