otsaila 06, 2018

PAGOAGA MITINEROA



Juanito Egidazu "Kurri"k seriotasun osoko aurpegi keinugabearekin segitzen duen bitartean, Patxi Manzanok ezin dio barre gurari eutsi Esteban Pagoagaren mitin sutsu eta txurrigereskoa entzuten ari direla. 1965 inguruko Octavo kuadrillaren ospakizun xelebre haietako batean harrapatu ditugu. Ez zuten aitzakiarik behar. Denak ziren baliagarriak, umorea baitzen garrantzitsuena.

Esteban Pagoaga gure inguruetako sasi-mitinerorik sonatuenetakoa izan zen. Gorputz osoko karlista genuen eta gerra irabazleekin egin zuen. Horrek ez zuen, bere diziplinarik eza zela-eta, zigor handietatik libratu; areago, inoiz gauzak larri ipini zitzaizkion eta, diotenez, fusilamenduetako ormatik hurbil egon zen. Oso ospetsuak ziren bere diskurtsu lerrouxianoak, komentuak erretzeko eta mojak bortzatzeko deiak eginez.

Antonio Pagoaga "Pajarito" gerra aurreko mitinlariaren semea zen Esteban, karlisten ideiak herriz herri ibili zena, euskaraz eta erdarazko bere hitzaldiekin. Antonio urte luzez Unión Cerrajerako atezaina izan zen, iragan mendearen berrogeita hamarrenetako amaieran jubilatu arte.


ARGAZKIA: ELENA ARRIETA
KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

Mientras Juanito Egidazu "Kurri" aparece con semblante impasible y serio, Patxi Manzano no puede aguantar las ganas de reír ante la retórica flamígera y churrigueresca de Esteban Pagoaga.  Se trataba de una más de las celebraciones que la cuadrilla del Octavo solía llevar a cabo con inusitada frecuencia. No necesitaban excusas. Todas eran válidas para montar el espectáculo.

Esteban Pagoaga fue un célebre pseudo-mitinero. Carlista hasta las cachas, había hecho la guerra con los vencedores, pero no por ello se libró de más de una severísima sanción por indisciplina, que estuvo a punto de llevarle al paredón de fusilamiento. Eran famosísimos sus lerrouxianos discursos, donde no faltaban alusiones a quemas de conventos y violaciones de monjas.

Esteban era hijo de Antonio Pagoaga "Pajarito" otro famosísimo propagandista carlista de antes de la guerra, con discursos en castellano y euskera, que levantaban pasiones. Antonio fue durante años conserje de Unión Cerrajera hasta su jubilación al final de los años cincuenta.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina