viernes, 1 de febrero de 2019

SANTA AGEDAN KANTUZ - CANTANDO POR SANTA AGUEDA


Diotenez, oso aspaldikoa da Arrasaten ere, Santa Agedako egunean martiriari buruzko koplak abesteko ohitura. Kantuan irteten zirenek baserri eta herriko kaleetan bildutakoarekin afari eder bat egiten zuten egun hartako iluntzean. 

Parrokiako abesbatzaren iturritik osatzen zen normalean Santa Agedako koroa, eta 1955 inguruan horietako batzuek – Octavo lagun taldearen kideak- erabaki zuten Santa Agedako bezperan ateratzea, eta euren kantuei esker bildutakoa herriko Ospitalari ematea, horren premiak arintzearren.

Goizean bi taldetan banatzen ziren kideak; horietako bat Zigarrola aldera zihoan, bertako baserriak bisitatzera. Bigarrenak Bedoñakoak zituen helburu. Eta arratsaldeko lehen orduan Zarugaldeko “Muxibar” tabernan elkartzen ziren bazkaltzeko. Bapo egin ondoren, bi taldeak bat eginda, herriko kaleak alaitzen zituzten. Amaitzeko, bestela ezin zitekeen moduan, afari bat izaten zuten Ekintza Katolikoaren Zentroan. Esan behar da, Santa Agedako koplak ez ezik, beste kantu batzuk ere eskaintzen zituztela.

Argazkiak, 1955-1960 ingurukoak dira. Kokapenak: goikoa Santa Barbarako kanpa izan daiteke eta behekoa, zalantzarik gabe, Arrasate pasealekuko muturra.

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL


Por lo que dicen, también en Mondragón es muy antigua la costumbre de salir a cantar con motivo de la festividad de Santa Agueda. Parece que en un principio se hacía el mismo día 5, y lo que los cantores recogían en caseríos y calles mondragonesas, lo liquidaban en la cena que venía al anochecer del día de la mártir. La mayoría de los cantores procedía del coro parroquial.

Hacia mediados de la década de los cincuenta del siglo pasado, componentes de la cuadrilla “El Octavo” casi todos ellos también pertenecientes al corro de la parroquia, decidieron salir a cantar la víspera del día de Santa Agueda, y lo recogido con sus rondas entregarlo al Hospital de Mondragón, a efectos de aliviar sus necesidades. 

Salían a primera hora de la mañana dos coros. Uno de ellos recorría los caseríos de la parte de Zigarrola. El segundo lo hacía por la zona de Bedoña. Y a primera hora de la tarde se juntaban para comer en el bar Muxibar, sito en Zarugalde. Una vez recuperadas las fuerzas, todos unidos recorrían las calles de la villa, con un repertorio en el que, además de las coplas a la santa, se incluían otras canciones populares. Para concluir el día en buena armonía, se juntaban a cenar en el Centro de Acción Católica.

Las fotos son de aproximadamente 1955, la superior, y 1965 la segunda. Respecto de la localización, la primera puede ser la campa de Santa Bárbara, y la de abajo, sin duda alguna, uno de los extremos del Paseo Arrasate.

No hay comentarios:

Publicar un comentario