apirila 02, 2019

PINTURA ERAKUSKETA - CERTAMEN DE PINTURA. 1951



Iragan mendeko lehen erdiaren amaiera aldera, Biteri Fundazioaren eskoletan pintura erakusketak izan ziren. Han ibili zitzaigun Julio Galarta antolatze lanetan, eta kanpoko pintoreak erakartzen. Egia esan, oso artista prestigiodunak ekarri zituen Galartak Arrasatera, eta arrakastatsuak gertatu ziren erakusketak, Jesus Apellaniz, Mentxu Gal, Migel Okina, eta gisa horretako pintoreekin. Arrasateko Eskola Profesionalak eratzen zituen erakusketak.

Argazkia Lurraldeko VI Arte Erakusketa izan zen, 1951ko abenduaren 21-29 bitartean burutua. Eta konkretuki argazkia azken egunean atera zen, pintoreen euren arteko bilkura eduki baitzuten. Arrasateko pintoreak honakoak izan ziren: Julio Galarta, Pablo Mendarozketa, Ignazio Etxarri, Leonor Azkarate, Bizente Egidazu, Trini Aiestaran, Kontxita Arana, Miren Yarza, Karmen Ubago eta Igokundeko Ikastetxeko ikasleak.

Argazkian, lehena ezkerretik, Julio Galarta dugu.

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

A mediados del siglo pasado solía organizarse anualmente una muestra de pintura en las escuelas de la Fundación Viteri. Uno de los encargados de su preparación y de conseguir que pintores externos acudieran con sus obras era Julio Galarta. La verdad es que se dio un gran nivel a aquellas muestras pictóricas, en las que se pudieron contemplar obras de artistas como Jesus Apellaniz, Mentxu Gal, Migel Okina,  etc.  Las exposiciones las organizaba la Escuela Profesional.

La foto que ilustra estas líneas es de 1951, año en que se llevó a cabo la VI Exposición Comarcal de Arte. Se celebró entre el 21 y 29 de diciembre, y la foto es del último día, fecha en que los artistas exponentes tuvieron un “acto íntimo de confraternización” según se lee en el programa de mano. Los artistas mondragoneses que estuvieron presentes en aquella edición fueron: Julio Galarta, Pablo Mendarozketa, Ignazio Etxarri, Leonor Azkarate, Bizente Egidazu, Trini Aiestaran, Kontxita Arana, Miren Yarza, Karmen Ubago y alumnas del Colegio de la Asunción.   

En la foto podemos ver a Julio Galarta, primero a la izquierda.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina