urria 01, 2019

KUARTELA LURRERATZEN - DEMOLIENDO EL CUARTEL

Aurreko batean galdetzen nuen zein zen argazkiko eraikina. Adineko arrasatearrontzat galdera erreza genuen: guardia zibilen kuartela. Hamarkadatan, eta hitz bigun bat erabiltzearren, "ezustekoen" etxea izan zen. Tramite asko egin behar ziren guardia zibilen bulegoetan: arma lizentzia, jokaera zintzoko ziurtagiria, era guztietako salakuntzak eta abar. Inoiz deitzen bazintuzten handik igarotzeko... burua bueltaka hasten zitzaizun, "Zer egin dut?" itaunak dardara bizian jartzen zintuela.

Guardia zibilek 1917tik zeramatzaten eraikin hartan, Unión Cerrajerarena zena. Jakina, ez zen izan "benemeritarrek" Arrasaten eduki zuten egoitza bakarra. Herrira XIX. mendean heldu zirenean Erdiko Kaleko etxe batean egon ziren, handik Maalako Errebalera pasatu aurretik. Eta ostera aldaketa, Ferrerias kaleko 52. zenbakira, 1917ra arte.

Guardia zibilek 1979ko irailean alde egin zuten Arrasatetik, kuartela hutsik geratu zelarik. Baina argazkiko eraikinari ere azken ordua heldu zitzaion eta hori 1980an gertatu zen. Kontzezinoko etxadia jasota zegoen ordurako, beheko argazkian ikus daitekeen moduan. Urte hartako azaroaren 20-23 bitartean makinek lurrera bota zituzten hamaika sekretu eta mingostasun ezagutu zituzten hormak. Eta orube hartan egun plaza eder bat daukagu, oroimen historikorako monumentu batekin..

ARGAZKIAK: CARMELO LETONA
KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

En una foto anterior preguntaba sobre el edificio que aparecía en la misma. Para los mondragoneses de edad no era ningún secreto: el cuartel de la guardia civil. En décadas, y por utilizar un término más bien amable, fue el edificio de los sustos. En el cuartel había que realizar muchos trámites: licencia de armas, certificado de conducta, denuncias etc. Si en alguna ocasión se recibía una notificación para pasar por allí… la cabeza empezaba a dar vueltas y se disparaba la alarma:“¿Qué he hecho?

Los guardias civiles llevaban en el edificio, propiedad de Unión Cerrajera S.A, desde 1917. No fue el primer lugar de la villa en el que se alojaron los miembros de la “Benemérita”. Cuando en el XIX  llegan a Mondragón ocuparon un local en la calle Ferrerías, y de allí pasaron al Arrabal de Magdalena, para volver de nuevo a la calle Ferrerías, más concretamente al número 52, hasta 1917.

Cuando los guardias abandonaron Mondragón en 1979 el cuartel quedó vacío. Y un año más tarde se procedió a su demolición. Para entonces ya estaba levantado el grupo de casas de la Concepción, como se puede apreciar en la segunda foto. Entre el 20 y 23 de noviembre de 1980 las máquinas derribaron aquellas paredes que guardaban secretos y dolor. Y en aquel lugar se preparó la plaza que hoy disfrutamos, con un monumento-recuerdo a la memoria histórica.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina